Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1452

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Artziniegako (Araba) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratu eta hura zaintzeko babes arauak ezartzen zituen apirilaren 16ko 82/1996 dekretua bigarrengoz aldatzeko den espedienteari hasiera eman eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Apirilaren 16ko 82/1996 Dekretuaren bidez (maiatzaren 8ko EHAA, 87. zk.), kultura ondasun monumentu-multzo izendapenaz kalifikatu zen Artziniegako herrigune historikoa, eta haren babes-araudia finkatu zen.

Dekretu hori aldatu egin zen geroago, ekainaren 8ko 244/1999 Dekretuaren bidez (ekainaren 22ko EHAA, 117. zk.).

Arabako Foru Aldundiak monumentu multzoaren egungo babes-araubidea aldatzea eskatu zuen.

Horrela, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek, Udalaren proposamenei erantzunez, babes-araubidearen 16.2.b) artikuluaren idazkera berria eta oraingo Mugaketa Planoa osatzen duen Hiri-eremuak mugatzeko Plano berria erabakitzen duen txostena burutu zuten.

Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egin dituzten txostenak eta ebazpen-proposamena ikusirik, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 11. eta hurrengo artikuluekin bat etorriaz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Artziniegako herrigune historikoa (Araba) kultura ondasun gisa monumentu multzo izendapenaz kalifikatzen duen 82/1996 Dekretua bigarrengoz aldatzeko espedientea hastea eta jendaurrean jartzea. Aldaketa I. eranskinean adierazitako oraingo Mugaketa Planoa osatzen duen Hiri-eremuak mugatzeko Plano berriari lotuko zaio bai eta II. eranskinak jasotzen dituen aldaketak egingo dira hasierako Babes-Araubidean. Hartara, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epea zabalduko da, alegazioak eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkezteko, horixe xedatzen dute-eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluek. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– 82/1996 Dekretua bigarrengoz aldatzeko espedientean interesdun direnei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Hirugarrena.– Espedientearen izapidetzari jarraitzea indarreko arautegiaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpena Artziniegako Udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

HIRI-EREMUAK MUGATZEKO PLANOA

PLANO DE DELIMITACIÓN DE ÁMBITOS URBANOS

II. ERANSKINA

BABES-ARAUBIDEAREN 16.2.b) ARTIKULUAREN IDAZKERA BERRIA

b) Artikulu honetan aurreikusitako esku-hartzeetan gorde beharreko ingurune-altuera ezartzeko, lau hiri-eremu bereizi dira (ikusi Hiri-eremuak mugatzako Planoa), jatorriaren eta ezaugarri morfotipologikoaren arabera.

1. hiri-eremua: Erdi Aroko harresi-barruko jatorrizko bilbeak hartzen dituen elementuak.

2. hiri-eremua: mendebaldean daudenak harresitik kanpo alegia, Sojoguti errepide kalea (oraingo Gernika hiribidea), Luziano aldapa (oraingo Dorreko Aldapa) eta Goiko Plaza (edo "Plaza de Arriba").

3. hiri-eremua: harresitik kanpoko lursailak hartzen dituena, Lehendakari Agirre (edo Elizako pasealekua) kaleko zenbaki bakoitiak hartzen ditu. Hegoaldeko hegalean.

4. hiri-eremua: Ekialdeko ertzean, harresitik kanpo: Lehendakari Agirre kaleko 12. zenbakia, Goienkaleko (edo "calle de Arriba") 14. eta 16. zenbakiak, eta Barrenkaleko ("calle de Abajo") 35. eta 37. zenbakiak.

1. eta 2. hiri-eremuetako higiezin ordezkagarrietako teilatu-hegalak eta gailurrak inguruan oinarrizko babesa duten eta hiri-eremu berean [1.a) edo 2.a)] dauden eraikinetan nagusi den altuerari egokituko zaizkio (kalez kale, zatika). Betekizun hori garatuko duen herrigune historikoa babesteko plan bereziak kale-zatiz kale-zatiz aztertu beharko ditu oinarrizko babesa duten higiezinen altuera nagusiak, eta informazio hori kaleen solairu eta altxaketa orokorren gainean adierazi. Babesik ez duen hirigintza-unitate bakoitzari, ordezkapen edo eraberritzerik eginez gero, gehienez ere izan dezakeen altuera esleituko dio, hemen xedatutako irizpideei jarriki, eta horretarako banakako fitxak erabiliko ditu, zeinetan altuera hori kalkulatzeko erabili diren erreferentziak jasoko diren.

3. hiri-eremuan berretsi egiten dira oraingo altuerak, eta 16.1 artikuluko etxebizitza berrietan ere ez dira horiek gaindituko.

4. hiri-eremuko gehienezko altuera honakoa izango da: behe-solairua gehi solairu garai bat eta estalkipeko altuera partzial bat.


Azterketa dokumentala