Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1451

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 12koa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2007. urtean emandako diru-laguntzak argitaratzen dituena. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko 2006an egindako deialdiaren babesean emango dira.

Abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuak, azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuaz eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuaz aldatutakoak, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Dekretu horren 7. artikuluaren 5. paragrafoak xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla, publikotasun-printzipioa betetzearren, xedapen honen babesean diru-laguntza jaso duten enpresen zerrenda eta bakoitzak jaso duen zenbatekoa.

2006ko deialdia 2006ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez egin zen, eta 2006ko ekainaren 22ko EHAAn argitaratu zen.

Horregatik, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2007. urtean emandako diru-laguntzen zenbatekoak argitaratzea. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko 2006. urtean egin zen deialdiari dagozkio. Diru-laguntzen zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago jasota.

Azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuak eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuak aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, zenbateko horiei kendu egingo zaie, erretiro partzialeko kontratuak edo txanda-kontratuak direla-eta, Dekretu horren 2.2. artikuluan adierazitako jarduera gauzatzeko emandako beste edozein laguntzaren zenbatekoa.

Halaber, urte bakoitzean ordaindu beharreko zenbatekoak langileari aplikatu behar zaion hitzarmenaren arabera eguneratuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

VIRGINIA GALARRAGA VARELA.

ERANSKINA/ANEXO

Ikastetxearen kodea Ikastetxearen izena Udalerria Zenbatekoa (eurotan)

Cód. Centro Nombre del Centro Municipio Importe (en euros)

010199 CPEIPS La Milagrosa HLBHIP Laudio/Llodio 30.173,64

010216 CPEIPS Calasanz HLBHIP Vitoria-Gasteiz 28.907,63

010222 CPEIPS Nazareth HLBHIP Vitoria-Gasteiz 32.411,63

010224 CPEIPS Ntra. Sra. Mercedes HLBHIP Vitoria-Gasteiz 30.996, 13

010228 CPEIPS Presentación de María HLBHIP Vitoria-Gasteiz 30.064, 50

010234 CPEIPS Sta. María HLBHIP Vitoria-Gasteiz 63.609,72

010239 CPEIPS Virgen Niña HLBHIP Vitoria-Gasteiz 25.781,48

012309 CPEIPS Aita Larramendi Ikastola HLBHIP Elgoibar 30.632,08

012342 CPEIPS Haztegi Ikastola HLBHIP Legazpi 31.440,88

012352 CPEIPS Haurtzaro Ikastola HLBHIP Oiartzun 31.529,23

012357 CPEIPS Orereta HLBHIP Renteria 29.371,15

012364 CPEIPS Herri-Ametsa Ikastola HLBHIP Donostia-San Sebastián 32.120,81

012439 CPEPS Erain LBHIP Irun 30.729,03

012504 CPEIPS Mary Ward HLBHIP Donostia-San Sebastián 12.330,47

012505 CPEIPS Católico Sta. María HLBHIP Donostia-San Sebastián 12.447,91

012537 CPEIPS San Ignacio de Loyola HLBHIP Donostia-San Sebastián 31.711,61

012542 CPEIPS San Luis-La Salle HLBHIP Donostia-San Sebastián 31.406,65

012550 CPEIPS Inglés HLBHIP Donostia-San Sebastián 30.262,12

012746 CPEIPS La Salle Berrozpe HLBHIP Andoain 70.452,13

014507 CPEIPS Begoñazpi Ikastola HLBHIP Bilbao 29.507,67

014521 CPEIPS Eguzkibegi Ikastola HLBHIP Galdakao 28.861,80

014527 CPEIPS Seber Altube Ikastola HLBHIP Gernika 21.216,30

014566 CPEIPS El Carmelo HLBHIP Amorebieta-Etxano 33.126,94

014567 CPEIPS Karmengo Ama HLBHIP Amorebieta-Etxano 31.989,40

014578 CPEIPS La Inmaculada HLBHIP Baracaldo 30.228,78

014588 CPEIPS San Vicente de Paul HLBHIP Baracaldo 29.657,23

014595 CPEIPS Cooperativa Basauri HLBHIP Basauri 30.778,31

014619 CPEIPS Ángeles Custodios HLBHIP Bilbao 43.289,57

014658 CPEIPS La Salle Bilbao HLBHIP Bilbao 27.816,65

014676 CPEIPS Ntra. Sra. de Begoña HLBHIP Bilbao 63.753,41

014692 CPEI San José-Urdaneta HIP Bilbao 31.067,09

014742 CPEIPS Azkorri HLBHIP Getxo 30.105,19

014751 CPEIPS Ntra. Sra. de Europa HLBHIP Getxo 30.494,21

014754 CPEIPS Santísima Trinidad HLBHIP Getxo 29.083,40

014768 CPEPS Gaztelueta LBHIP Leioa 66.705,85

014796 CPEIPS Sta. María HLBHIP Portugalete 97.783,70

014820 CPEIPS Begoñako Andra Mari HLBHIP Sestao 28.527,56

014844 CPEIPS Ayalde HLBHIP Loiu 62.683,30

014854 CPEIPS Vizcaya HLBHIP Zamudio 17.406,51


Azterketa dokumentala