Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1449

AGINDUA, 2008ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) "Juan de Antxieta" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Azpeitiko (Gipuzkoa) "Juan de Antxieta" Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien —musika-eskolak— sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Azpeitiko (Gipuzkoa) Escuela de Música Privada "Juan de Antxieta" Musika Eskola Pribatuari 2008-2009 ikasturtetik aurrera kantua (bakarlaria), usadiozko dantzak, txalaparta eta panderoa irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 20007199 da; helbidea, José Artetxe kalea z.g.; eta titularra Asociación de padres de alumnos Juan de Antxieta Musika Eskola.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, kontrabaxua, tronboia, bonbardinoa, tuba, biolontxeloa, klarinetea, txirula, tronpeta, perkusioa eta saxofoia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoak: Txistua, trikitixa, usadiozko dantzak, txalaparta eta panderoa.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta teklatuak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala