48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1448
AGINDUA, 2008ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Ortuellako SR-2 Peñota Egoitza Sektoreko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa (U.J.P.)" izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.
Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:
"Ortuellako SR-2 Peñota Egoitza Sektoreko Urbanizatzeko jarduketa-programa" izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.
Bizkaiko Foru Aldundiak, 2005eko uztailaren 15ean, "Ortuellako SR-2 Peñota sektoreari dagokion Hiri Antolamendurako Plan xedapen-aldaketa" delako espedientea behin betiko onartu zuen.
Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.
"Ortuellako SR-2 Peñota Egoitza Sektoreko Urbanizatzeko jarduketa-programa" proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.
Aipatutako desjabetzeko proiektu horretan bildutako lurrak hirigarritzat hartuta daude "Ortuellako SR-2 Peñota sektoreari dagokion Hiri Antolamendurako Plan xedapen-aldaketa", eta, bertan, desjabetzea finkatuta dago jarduteko sistema gisa. Beraz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1956ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiko dagozkion artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluari jarraiki, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f artikuluaren arabera eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak afektatutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.
Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri den gainontzekoari atxikiz, honako hau
XEDATU DUT:
1.– Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, "Ortuellako SR-2 Peñota Egoitza Sektoreko Urbanizatzeko jarduketa-programa" proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
2.– Aipatutako espedienteak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezkoak diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzearren, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16k Legearen 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluaren arabera.
Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Barakaldoko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.
3.– Euskal Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluari, "Ortuellako SR-2 Peñota Egoitza Sektoreko Urbanizatzeko jarduketa-programa" proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetza egiteko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko eskatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
EGITASMOA-:"ORTUELLAKO SR-2 PEÑOTAKO URBANIZATZEKO JARDUKETA-PROGRAMA (U.J.P.)"
PROYECTO: "PROGRAMA DE ACTUACIÓN URBANIZADORA (P.A.U.) SR-2, PEÑOTA, ORTUELLA"
Titularraren izen-abizenak eta helbidea Finka Azalera Katastroko datuak Hartu beharreko ondasunaren
Nombre y domicilio del titular Finca Superficie Datos catastrales aprobetxamendua eta katastroko izaera
Desjabetzea Lur-eremua Etxadia Lur-zatia Zenb. finkoa Aprovechamiento y naturaleza
Expropiación Polígono Manzana Parcela N.º fijo catastral del bien afectado
Ines Alvarez Rodriguez, 01 489,74 m2 36 03 10 N9656175U Hiri-ondasuna/Urbana
Florencio Lopez Ranero
Helbidea: ezezaguna
Domicilio: desconocido
Florencio Lopez Ranero 01/1 184,78 m2 36 03 15 N0720854L Hiri-ondasuna/Urbana
Helbidea: ezezaguna / Domicilio: desconocido
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA 02 2.020,97 m2 36 03 9 N9656174M Hiri-ondasuna/Urbana
Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.
Orio, 1-3
Vitoria-Gasteiz
Concepción Mendoza Allende, 03 1.332,39 m2 36 03 8 N9656173E Hiri-ondasuna/Urbana
Jose Rufino Olaso 4
Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)
Francisca López Ramal 04 1.142,26 m2 36 3 7 N9656172T Hiri-ondasuna. Eraikina
Urioste auzoa / Barrio Urioste Urbana. Construcción
Bizkaiko Foru Aldundia 05 673,87 m2 x x x x Hiri-ondasuna/Urbana
Diputacion Foral de Bizkaia
Gran Via, 25
Bilbao
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA 06 1.094,79 m2 36 3 6 N9656171L Hiri-ondasuna. Eraikina
Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Urbana. Construcción
Orio, 1-3
Vitoria-Gasteiz
Teodoro Santiago Ayestaran, 07 1.264,53 m2 36 3 5 N9656170D Hiri-ondasuna/Urbana
Jose Miguel Torrontegui Irazola y otros
Notif: Koldo Bolibar Viteri
Heros, 1-1.º dcha.
Bilbao
Teodoro Santiago Ayestaran, 08 2.675,45 m2 36 6 3 N9656180E Hiri-ondasuna/Urbana
Jose Miguel Torrontegui Irazola y otros
Notif: Koldo Bolibar Viteri
Heros, 1-1.º dcha.
Bilbao
Titularraren izen-abizenak eta helbidea Finka Azalera Katastroko datuak Hartu beharreko ondasunaren
Nombre y domicilio del titular Finca Superficie Datos catastrales aprobetxamendua eta katastroko izaera
Desjabetzea Lur-eremua Etxadia Lur-zatia Zenb. finkoa Aprovechamiento y naturaleza
Expropiación Polígono Manzana Parcela N.º fijo catastral del bien afectado
Elisa Montalban Aranguren 09 543,49 m2 36 3 4 N9656169F Hiri-ondasuna/Urbana
Etxepare, 8-5.º dcha
Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA 10 794,32 m2 36 3 3 N9656168U Hiri-ondasuna/Urbana
Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.
Orio, 1-3
Vitoria-Gasteiz
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA 11 394,18 m2 36 3 2 N9656167M Hiri-ondasuna/Urbana
Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.
Orio, 1-3
Vitoria-Gasteiz
Admin. de Infraestructuras Ferroviarias 12 226,53 m2 36 3 1 N9671924N Hiri-ondasuna/Urbana
Plaza Circular, 2
Bilbao
Ortuellako Udala 13 2.989,25 m2 x x x x Hiri ondasuna Bidea
Ayuntamiento de Ortuella Urbana. Viario
Plaza 1.º de Mayo, s/n
Ortuella
Agripino Mendicote 14 915,09 m2 36 6 1 N9656179G Hiri-ondasuna/Urbana
Helbidea: ezezaguna
Domicilio: desconocido
Jose Luis Zabala Pérez 15 Ortuellako Bilbao etorbideko 36 6 2 U4140407R Hiri-ondasuna. Ortuellako Bilbao etorbideko 19. zk.ko
Avenida de Bilbao, 19, bajo 19. zk.ko beheko solairuko 82,64 m2ko beheko solairuko etxebizitza eta erantsiak
Ortuella (Bizkaia) etxebizitza eta erantsiak anexos del n.º 19 de la avenida de Bilbao de Ortuella.
Vivienda en planta baja centro Urbana. Vivienda de 82,64 m2 de la planta baja y
y anexos del n.º 19 de Avenida
de Bilbao de Ortuella
936,48 m2
Hdros. de Josefina Gomez Fernandez 15/1 Ortuellako Bilbao etorbideko 36 6 2 U4140406J Hiri-ondasuna. Ortuellako Bilbao etorbideko 19. zk.ko
Notif: Ana M.ª Lopez Gomez 19. zk.ko lehenengo solairuko 82,64 m2ko lehenengo solairuko etxebizitza eta eran
Avenida Bilbao, 19-1.º etxebizitza eta erantsiak Urbana.tsiak
Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia) Vivienda en planta 1.ª derecha Vivienda de 82,64 m2 de la planta primera y anexos del
y anexos del n.º 19 de la Avenida n.º 19 de la avenida de Bilbao de Ortuella
de Bilbao de Ortuella
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA 16 2.688,32 m2 36 6 4 N9656181M Hiri-ondasuna/Urbana
Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.
Orio, 1-3
Vitoria-Gasteiz
Titularraren izen-abizenak eta helbidea Finka Azalera Katastroko datuak Hartu beharreko ondasunaren
Nombre y domicilio del titular Finca Superficie Datos catastrales aprobetxamendua eta katastroko izaera
Desjabetzea Lur-eremua Etxadia Lur-zatia Zenb. finkoa Aprovechamiento y naturaleza
Expropiación Polígono Manzana Parcela N.º fijo catastral del bien afectado
Ortuellako Udala 17 141,93 m2 36 6 5 N9656182U Hiri-ondasuna/Urbana
Ayuntamiento de Ortuella
Plaza 1.º de Mayo s/n
Ortuella
Ortuellako Udala 18 946,61 m2 36 7 1 N9656183F Hiri-ondasuna/Urbana
Ayuntamiento de Ortuella
Plaza 1.º de Mayo, s/n
Ortuella
Hdros. de Cesarea Altuna Zarraga 19 966,23 m2 36 5 2 U4140408C Hiri-ondasuna. Eraikina
Helbidea: ezezaguna Urbana. Construcción
Domicilio: desconocido
Ortuellako Udala 20 570,70 m2 x x x x Hiri ondasuna. Bidea
Ayuntamiento de Ortuella Urbana. Viario
Plaza 1.º de Mayo, s/n
Ortuella
Javier Ibarrola 21 3.185,22 m2 36 4 1 N9656177N Hiri-ondasuna/Urbana
Alameda Recalde, 53-3.º izda.
Bilbao (Bizkaia)
Admin. de Infraestructuras Ferroviarias 22 2.095,88 m2 x x x x Hiri-ondasuna/Urbana
Plaza Circular, 2
Bilbao
Javier Ibarrola 23 19.788,47 m2 36 5 1 N9656178V Hiri-ondasuna/Urbana
Alameda Recalde, 53-3.º izda.
Bilbao (Bizkaia)
Ur Partzuergoa / Consorcio de Aguas 24 909,77 m2 x x x x Hiri-ondasuna / Urbana
Notif.: Luis Miguel Martín
Dpto. Gestion del Suelo
San Vicente, 8-4.
Bilbao
Ur Partzuergoa / Consorcio de Aguas 24/1 1.947,83 m2 36 04 2 N0717429P Hiri-ondasuna / Urbana
Notif.: Luis Miguel Martín
Dpto. Gestion del Suelo
San Vicente, 8-4.
Bilbao