48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1447
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 151/08 eta 152/08 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertosek aurkeztu dituen 151/08 eta 152/08 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuari aurka egiten zaio.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. ataletan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedienteak bidaltzea.
2.– Aipatutako espedienteetan interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.
3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 19a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.