Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1445

243/2008 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia saila destino duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1530/2006 Ebazpenaren bidez (Ebazpen horren zati bat aldatu egin zen gero urtarrilaren 10eko 2/2007 Ebazpenaren bidez, eta urtarrilaren 25eko EHAAn argitaratu zuten) egin zen Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia saila izango da. Aipatutako Ebazpena 2007ko urtarrilaren 16ko EHAAn, 11 zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203 zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 485/2007 Ebazpenaren bidez agindu zen oposizioaldian Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia saila izango da.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. Aipatutako kategoriek zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako zerbitzuetako Neonatologia saila dute destino. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzua aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 5a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA - NEONATOLOGIA
FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA - NEONATOLOGÍA
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

22734800 Aguirre Conde, Ainhoa 92,0000 39,4000 131,4000

30582365 Euba López, M.ª Aintzane 78,0000 51, 8300 129,8300

29148505 Ferrer Arriazu, Margarita 79,0000 35, 9000 114,9000

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES SIN DESTINO
FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA - NEONATOLOGIA
FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA - NEONATOLOGÍA
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

30641302 Asla Elorriaga, Izaskun 66,0000 46,1200 112,1200

16563927 Martínez Fernández De Pinedo, Idoya 76, 0000 30,7700 106,7700

25153472 Anso Olivan, Sara 72,0000 32,7500 104, 7500

15396482 Bilbao Garitagoitia, Amaia 62,0000 41, 2650 103,2650

13307249 García Ojeda, M.ª Elena 76,0000 25,6000 101,6000

44674183 Echevarria Matia, Iciar 61,0000 39,6000 100,6000

14263040 Olazar Gómez, Lara 64,0000 33,9200 97, 9200

14609711 Pérez Fernández, Aitxiber 69,0000 20, 2500 89,2500


Azterketa dokumentala