Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1438

237/2008 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Osasun Dokumentazioko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1102/2006 Ebazpenaren bidez egin zen Osasun Dokumentazioko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 43/2007 Ebazpenaren bidez agindu zen oposizioaldian Osasun Dokumentazioko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Osasun Dokumentazioko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzua aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA / TÉCNICO DOCUMENTACIÓN SANITARIA
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

14705809 Rilova Ben, Belén 59,0000 60,0000 119, 0000

14955609 Iturralde Vega, M.ª Lourdes 57,0000 38, 1000 95,1000

IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

14587127 Madurga García, M.ª Begoña 66,0000 42, 4000 108,4000

30557474 Ruiz Ortiz, Nieves 59,0000 43,2000 102, 2000

30644014 Arriolabengoa Alberdi, Amaya 54,0000 48, 2000 102,2000

II. ERANSKINA / ANEXO II

DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES SIN DESTINO
OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA / TÉCNICO DOCUMENTACIÓN SANITARIA
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

16254997 Fernández Sedano, Esther 61,0000 38, 0000 99,0000

72740367 Gallo Muñoz, Raquel 66,0000 32,6000 98, 6000

24297740 Guerrero Maldonado, Delfina 53,0000 45, 2000 98,2000

14954648 Valle Garrido, Piedad 55,0000 42,8000 97,8000

16265493 Amador Millán, Blanca 64,0000 33,6500 97,6500

26471390 Sánchez López, Sara 52,0000 39,7500 91, 7500

45626950 Ayuso Escribano, Cristina 60,0000 30, 1500 90,1500

15988101 Ortiz Ribes, Amaia 65,0000 21,8000 86, 8000

30626797 Renteria Aguirre, Nagore 62,0000 19, 0000 81,0000

16518422 Mateo Lacalle, Manuel Santiago 56,0000 16, 4500 72,4500

72464369 Blanco Ezquerra, Lorea 50,0000 19,4000 69,4000

18192981 Mateo Sáinz, Carmen 56,0000 10,3000 66, 3000

16046562 Calderon González, Esther 56,0000 9, 6500 65,6500

15932209 Vázquez García, Rosa M.ª 53,0000 12, 0000 65,0000

45673719 Martín Macho, Cristina 50,0000 13,2000 63,2000

44974972 Martínez Gutiérrez, Marta 53,0000 3, 2000 56,2000

22743692 Sierra Repila, Miren Itxaso 52,0000 3, 4000 55,4000

72402253 Macho Varona, Laura 50,0000 4,6000 54, 6000

44978868 Ruiz Rodríguez, David 50,0000 4,5000 54, 5000

78862088 Andrés Muñoz, Juan Carlos 51,0000 2, 0000 53,0000

75100869 Martos Sánchez, Jose Manuel 52,0000 0, 0000 52,0000

30691548 Justo Noguero, Raúl 51,0000 0,9000 51, 9000


Azterketa dokumentala