Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1436

AGINDUA, 2008ko otsailaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren ezagutzako arlokoak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduan ezarritako Balorazio Batzordearen eraketa aldatzen da.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren ezagutzako arlokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen ditu.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 46. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen duenarekin bat eta lege horretako 6.1.j) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduan ezarritako Balorazio Batzordearen eraketa aldatzea, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren ezagutzako arloko berariazko lehiaketakoa, eta Koldo Mirena Arrese García kide izendatzea, Margarita Domingo Uriarte kidearen ordez eta Jose María Zeberio Begiristain ordezko kide izendatzea, Koldo Mirena Arrese García kidearen ordez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuari helarazita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala