Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1297

IRAGARKIA, 771/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, Aitor Larrinaga Cortabitartek, prozedura laburtuaren bidez, 771/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2007ko maiatzaren 7ko Erabakiaren aurka, erabaki horren bidez ezetsi baitzen Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren eta 1083/2006 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, 1082/2006 Ebazpenak onartu zituen Osakidetzan lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, eta 1083/2006 Ebazpenak, berriz, Osakidetzan lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Familiako Medikuaren kategorian, Osakidetzako osasun-zerbitzuetan destinoa izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldean.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 30a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala