43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1296
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 703/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 07.0287.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.
Ezin izan denez aurkitu Susan Whang administrazio-espedientean jasotzen den helbidean (Zuberoa kalea 42, 2. - Bilbao), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako 1 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espediente hori Jaizkibel Golf Etxebizitzak, SL-k eskatuta hasi zen, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren 2007ko urriaren 29ko Ebazpenaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Susan Whangi. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.