43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1295
EDIKTUA, 2008ko urtarrilaren 25ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Bidasoro Iturgintza eta Lorezaintza, SL enpresari 07.0150.20.01.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.
Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria naizen aldetik,
Jakinarazten dut Bidasoro Iturgintza eta Lorezaintza, SL enpresaren aurka irekitako 07.0150.20.01.01.02 espedientea amaitu eta ebazpena hartu dela. Ebazpen horren bidez, 07.0150.20.01.01.02 espedientean enpresari irekitako 495/07 zenbakiko arau-hauspen aktan jarritako isuna baietsi egiten da, eta Bidasoro Iturgintza eta Lorezaintza, SL enpresari sei mila berrehun eta berrogeita hamaika euroko (6.251,00) zehapena ezartzen zaio, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuaren 43. artikuluak xedatutakoa eta urriaren 18ko 32/2006 Legeko 4.1 artikuluan ezarritakoa ez urratzeagatik.
Dena dela, Bidasoro Iturgintza eta Lorezaintza, SL enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Zelaia Etxadia 1, 4.D – Oiartzun, Gipuzkoa). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, tokian tokiko lurralde ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Errekurtso hori ez bada garaiz eta forman aurkezten, ezarritako zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Bidasoro Iturgintza eta Lorezaintza, SL enpresak Lan Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak duen Sarreren Kontu Baimenduan (Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101-0381-00-0002786515 zk.), eta sartu ere, hogeita hamar eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera; eta hori horrela egingo da, Gizarte Arloko Arau-hausteengatik Zehapenak Ezartzeari buruzko eta Gizarte Segurantzako kuoten espediente likidatzaileari buruzko Prozeduraren Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuko 25.1.b) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 94. eta 138.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Horrela egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, hala ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedurak.
Enpresarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan xedatutako moduan argitaratuko da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 25a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.