43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1294
EDIKTUA, Izena 1.abizena 2.abizena jaunari Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena.
Izena 1.abizena 2.abizena jaunari Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan zehaztutako bideetatik jakinarazpenak egiteko berariaz jaso zen helbidean jakinarazpena egiten ahalegindu arren ez da posible izan, eta lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoaren arabera ediktu hau argitaratzen da.
Jarraian Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren eduki osoa errepikatzen da:
Ebazpena, 2008ko urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren sailburuordearena, egiaztagiria emateko 2007ko abuztuaren 23ko bere eskaera ezeztu zuen Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2007ko irailaren 19ko Ebazpenaren aurka Izena 1.abizena 2.abizena jaunak aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa ezezteko dena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Administrazio honetan 2007ko abuztuaren 23ko sarrera data duen 2007ko abuztuaren 9ko idazkiaren bitartez, Izena 1.abizena 2.abizena jaunak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea adierazten duelarik, laneko gertakizunengatiko soldaten egiaztagiria luzatzeko eskatu zuen, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 3AT 23 ereduan, hain zuzen.
Bigarrena.– Eskatzailearen espediente pertsonala aztertu ondoren, ez dago jasota 2001eko urtarrilaren 9an hasitako Aldi Baterako Ezintasunaren prozesuak lan istripu edo gaixotasun profesional baten jatorria zuenik, eta interesatuak ez du eman gaixotasun arruntarengatiko aldi baterako prozesu horri dagokion gertakizunaren aldaketarik egon denik egiaztatzen duen inolako dokumenturik. Hori dela eta, ezinezkoa da Egiaztagiri hori eskatutako eredu ofizialean ematea.
Hirugarrena.– Administrazio honetan sarrera izan du, 2007ko abenduaren 18ko datarekin, egiaztagiria emateko Izena 1.abizena 2.abizena jaunak 2007ko abuztuaren 23an egin zuen eskaera ezezteko zen Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2007ko irailaren 19ko Ebazpenaren aurka Izena 1.abizena 2.abizena jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, gora jotzeko errekurtsoa ezezteko Ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean aurkeztu behar da.
Kasu honetan, Ebazpenaren jakinarazpena 2007ko irailaren 27an gauzatu zen eta, ondorioz, orain aurkeztu den errekurtsoa garaiz kanpo dago.
Bigarrena.– Aurrekoari uko egin gabe, eta 2007ko irailaren 19ko Ebazpenean esan zen bezala, laneko gertakizunengatiko soldaten egiaztagiria eman ahal izateko, alegia, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak ezarritako 3AT 23 eredua, ezinbestekoa da lan istripu bat egotea. Halere, eskatzailearen kasuan, bere espediente pertsonalean ez dago jasota data horretan, hots, 2001eko urtarrilaren 9an, lan istripurik izan zuenik ezta geroago Egiaztagiri hori emateko oinarria izan daitekeen gertakizunaren aldaketarik eman denik ere.
Horregatik guztiagatik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 26ko 42/2006 Dekretuaren 4.e) artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau:
EBATZI DUT:
Ezeztea, egiaztagiria emateko 2007ko abuztuaren 23ko eskaera ezeztu zuen Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2007ko irailaren 19ko Ebazpenaren aurka Izena 1.abizena 2.abizena jaunak aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du interesatuak Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 7a.
Funtzio Publikoaren sailburuordea,
PABLO RUIZ DE GORDEJUELA URKIJO.
Eta Izena 1.abizena 2.abizena jaunarentzat jakinarazpena izan dadin, honako hau ematen dut.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 18a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.