Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1292

IRAGARKIA, Oñatiko Zubillaga auzoan Arantzazu ibaia uholdeetatik babesteko proiektuaren lanen zuzendaritzari laguntza teknikoa ematea helburu duen aholkularitzako eta laguntzako administrazio—kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (030A/2007/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 030A/2007/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Oñatiko Zubillaga auzoan Arantzazu ibaia uholdeetatik babesteko proiektuaren lanen zuzendaritzari laguntza teknikoa ematea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Aurrekontua, gehienez, hirurogeita hamar mila eta zortziehun (70.800) eurokoa da.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko urtarrilaren 16a.

b) Kontratista: LKS Ingeniería, S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hemezortzi mila zazpiehun eta hemeretzi (58.719) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala