Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1290

IRAGARKIA, Basurtuko Ospitaleko historia klinikoen artxibategiko agiriak biltzea, zaintzea eta kudeatzea helburu duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (G/211/11/1/1765/O621/0000/112007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Basurtuko ospitalea, Montevideo etorbidea, 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 442 38 59. Faxa: 94 400 61 79.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erosketak. Basurtuko Ospitalea.

c) Espedientearen zenbakia: G/211/11/1/1765/ O621/0000/112007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: beste zerbitzu batzuk.

b) Helburua: Basurtuko Ospitaleko historia klinikoen artxibategiko agiriak biltzea, zaintzea eta kudeatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: esklusibitatez negoziatua.

c) Esleitzeko era: esklusibitatez negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 204.498,78 euro.

5.– Esleipena loteka, hala badagokio.

a) Eguna: 2008ko urtarrilaren 31.

b) Kontratista: Iron Mountain España, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 204.498,78 euro.

Bilbao, 2008ko otsailaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.


Azterketa dokumentala