Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1285

IRAGARKIA, Eustatena, 2008 denbora-aurrekontuen inkestaren informazioa jaso, grabatu eta baliozkotzea helburu duen kontratua esleitu dela argitara ematen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espedientearen zenbakia: 01/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: 2008 denbora-aurrekontuen inkestaren informazioa jaso, grabatu eta baliozkotzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko urriaren 24ko EHAA, 205. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua, gehienez, 320.000,00 eurokoa izango da.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008-02-04.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 45,95 euro betetako eta Administrazioak onartutako galdetegi bakoitzeko; 320.000,00 euro gehienez.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 7a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala