43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1283
IRAGARKIA, "Ondarroan (Bizkaia) Artibai ibaiaren ezkerraldeko kaia eta honi atxikitako pantalana – Artibai ibaiaren eskuinaldeko kaia" helburu dituen lanen administrazio-kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C01/018/2007 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C01/018/2007.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Ondarroan (Bizkaia) Artibai ibaiaren ezkerraldeko kaia eta honi atxikitako pantalana – Artibai ibaiaren eskuinaldeko kaia.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: negoziatua.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: bostehun eta bi mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru euro eta hamabost zentimokoa (502.753,15) da gehienezko aurrekontua.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2008ko urtarrilaren 24a.
b) Kontratista: Ondarroa aldi baterako enpresa-elkartea (Dragados, SA - Excavaciones Viuda de Sainz, SA)
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta bi mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru euro eta hamabost zentimo (502.753,15).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 25a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.