Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Legebiltzarra
1282

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarraren administrazio-etxe eta garajeen zaintza eta segurtasunerako zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa argitara emateko (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2008ko otsailaren 19ko erabakia) (06-200-08 espedientea).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lehiaketaren aurrekontua: gehienez ere 425.000 euro.

Kontratuaren iraupena: 24 hilabete.

Oinarriak eskuratzea: baldintza teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web orrialdea (www.parlamento.euskadi.net), Datawebgunea > Zerbitzuak > Lizitazioak atalaren barruan.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: proposamen ekonomikoak administrazio-klausula berezien 1. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo klausula horien 7.2 paragrafoko azken lerroaldean adierazi bezala. Aurkezteko ordutegia 09:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta epea 2008ko martxoaren 27ko 14:00etan bukatuko da.

Proposamenak irekitzeko ekitaldia: Eusko Legebiltzarreko 2. aretoan izango da, jendaurrean, 2008ko apirilaren 1ean, 13:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 19a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

IZASKUN BILBAO BARANDICA.


Azterketa dokumentala