43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Madrilgo Lan Arloko 10 Zenbakiko Epaitegia
1281
EDIKTUA, 651/2007 demandaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Nik, Maria Isabel Oteo Muñozek, Madrilgo Lan Arloko 10 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
651/2007 demandaren prozedura bideratu da lan-arloko epaitegi honetan Gizarte Segurantzaren gainean, Jose Manuel Perujo Olasategui jaunak eskatuta, honako hauen kontra: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia, Instituto Nacional de la S. Social, Editora del País Vasco 93 SA, Rentalink SA, Agrupación de Técnicas de Telemarketing SA. Prozedura horren gainean hau erabaki da:
Editora del País Vasco, SA alderdi demandatukideak ahalmen-idazkiaren kopiarekin batera aurrez aurkeztutako idazkiak aintzat hartuta, batu bekizkie autoei eta alderdi demandatzaileari kopia eman bekio; eta idazki horietan jasotakoa kontuan izanik, eta eskatutakoarekin bat etorriz, 2008-03-04ko 10:40rako egindako zitazioa bertan behera uztea erabaki da; horren ordez, zitazioa 2008ko maiatzaren 6ko 10:40rako egiten da, 2007-07-12ko autoan erabakitako era berean eta helburu berekin.
Rentalink, SA sozietateari legez jarritako moduan jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero—, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egin dut ediktu hau.
Hartzaileari jakinarazten zaio hurrengo komunikazioak epaitegiko iragarki-oholean egingo direla, baldin eta auto edo epai erakoak ez badira, edo epatzeak ez badira.
Madril, 2008ko urtarrilaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.