Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1280

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 1245/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko 1245/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Eugenio Hierro Argandoña.

Abokatua: Crespo Lara, José.

Prokuradorea: Mercedes Botas Armentia.

Demandatua: Miren Loinaz Fernández Goitia.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

1.– Baietsi egin dut Botas prokuradoreak Eugenio Hierro Argandoñaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Miren Loinaz Fernández Goitiaren aurkakoa. Hori dela eta, deklaratzen dut suntsituta dagoela ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot kaleratua izango dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Halaber, demandatzaileari 6.960 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, eta bai lokala utzi arte sortzen diren gainerako errentak ordaintzera ere.

Ebazpen honetako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztu interesa sortuko du aipatu zenbatekoak.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da, idatziz, bost eguneko epearen barruan.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Miren Loinaz Fernández Goitia demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala