Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1279

EDIKTUA, 416/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Javier García Macuak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik, hau

jakinarazten dut: Maria Francisca Hernández Landetak eta Maria Pilar Hernández Landetak eskaturik, Juan Ignacio Landeta Ugalde, Esteban Cisneros Landeta, José Alberto Landeta Zarraga, Maria Ángeles Zarraga Basañez, Margarita Landeta Ugalde, José Antonio González Vizcaya, Juan Ignacio Landeta Zarraga, Saturnina Manchon, Pedro Maria Landeta Egusquiza, Maria Ángeles Bilbao Meñica, Torcuato Contreras, Paula del Cura Sainz, Maria Jesús Bilbao Landeta, Victoria Landeta Bilbao eta Begoña Cisneros Landetaren aurka epaitegi honetan bideratutako 416/06 betearazpen-prozesuan ondoren adierazitako ondasunak, beren tasazio-prezio eta guzti, hogei eguneko epean kanpoko lizitatzaileak onartzen dituen enkante publikora ateratzea erabaki da.

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK
ETA BEREN BALORAZIOA

San Juan Burugoicoa etxearen ekialdeko erdia, berrogeita zortzi zenbakiduna. Osaera: beheko solairua, sukaldea, bebarrua, logela bat, korta eta horien gainean ganbara eta lastategia; ehun eta hamar metroko azalera du eta ondoko mugakideak: mendebaldetik beste etxe erdia eta gainerako aldeetatik bere jabetzak. Etxearen aurrean dagoen labearen erdia, hamabi zentiareako azalera duena. Ereiteko, otadi, zelai eta zuhaiztitarako erabiltzeko zatitutako hainbat sail; hektarea bat, sei area eta laurogeita sei zentiareako azalera dute. Inguru batean dauden deskribatutako etxeak, sailek, labeak eta landu gabeko lurrek iparraldetik herri-bide batekin egiten dute muga eta ekialdetik bide batekin. Bost area, hogeita hamasei zentiarea eta bost dezimetro karratu dituen Arboladi izeneko lursaila, zati batean baratze eta bestean zelai dena eta ondoko mugakideak dituena: iparraldetik Exarre baserria, Agueda Ugalderen finka; ekialdetik Braulio Eguzquiza eta mendebaldetik Bilbao Bizkaia Kutxa. "Becososolo-Chiquerra" izeneko saila, bederatzi area eta berrogeita hamar zentiarea dituena; iparraldetik errepidearekin egiten du muga eta beste aldeetatik beste etxe erdiaren lursailekin.

Inskripzioa.– 10 zenbakiko Bilboko Jabetza Erregistroko 116 finka, artxiboko 0 liburukia, Derioko 27 liburuko 4 folioa, 116 finka.

Balorazioa: 585.986 euro.

Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da, Barroeta Aldamar 10-3. solairuan —48001 PK— (Bilbao), 2008ko apirilaren 2an, 10:00etan.

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Kanpoko lizitatzaileen kasuan, ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren % 30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto, 0030 entitatea, 3418 sukurtsala, 4725000000041606 zk.) edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Lizitatzaileek gordailua zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako zenbatekoekin egiten badute, halaxe jasota utzi beharko da ordezkagirian, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilaren Legeko III. liburuko IV. kapituluaren 5. eta 6. ataletan oro har ezarritako betearazpen-arauak aplikatuko dira (PZL, 643. artikulutik 675.era).

1.– PZLko 638. artikuluaren arabera izendatutako tasatzaile adituak baloratuko ditu ondasunak, ondasunaren titularkideek haren balioari buruzko erabakirik hartu ez badute behintzat; kasu horretan, adostutakoa izango da enkanterako hartzen den balioa.

2.– PZLren 646. eta 668. artikuluetan ezarritako moduan iragarriko da enkantea; hala eta guztiz ere, erregistro bidezko publizitateari lotuta dauden ondasun higiezin edo higigarriak direnez, ondasun horiek dituzten karga edo zama guztiek iraungo dutela jasota geratuko da.

3.– Enkantean lizitatzaile izateko, ondasunaren titularkideek ez dute aurretiaz gordailurik jarri beharko; gainerako lizitatzaileek berriz, betiere PZLren 647. eta 669. artikuluen arabera, ondasunari dagokion tasazio-balioaren ehunekoaren abala gordailatu edo aurkeztu beharko dute epaitegiko kontsignazioen kontuan (Banesto, 0030 entitatea, 3418 sukurtsala, 4725000000041606 kontu-zenbakia).

4.– PZL-ren 654., 657., 659., 660., 662., 672. eta 674.2 artikuluak ez dira aplikatzekoak.

5.– Enkante bakar baten bidez egingo da salmenta. Eskaintza handiena egin duenaren aldeko errematea onartuko da, betiere tasazioaren arabera betearazlearen partaidetza-kuotaren balioaren adinakoa edo handiagoa bada. Eskaintzetako batek ere ez balu beteko baldintza hori, edota enkante-ekintzan ez balego lizitatzailerik, betearazleak bere partaidetza-kuotaren balioarekin berari esleitzea eska dezake. Enkante-unean betearazleak ahalmen hori ez badu erabiltzen, lizitatzaile onenaren aldeko errematea onartuko da.

6.– Errematearen prezioa titularkideen artean banatuko da, haien partaidetza-kuotaren arabera, eta zenbateko horretatik bakoitzaren kuotaren arabera dagokiena atxikiko zaie betearazpen-gastuei eta –kostuei aurre egiteko.

7.– PZL-ren 653.1 artikuluan zehaztutako zioengatik enkantearen porrota gertatuz gero, errematatzaileak egindako gordailua galduko du eta enkante berri bati ekingo zaio. Gordailu hori betearazpen-kostuak ordaintzeko erabiliko da.

– Ezinbestekoen bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

– Zordunak beren bizilekuan aurkitzeko modurik ez badago eta ezin bazaie jakinarazpenik egin, ediktu honek zordunei jakinarazteko balioko du.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko otsailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala