Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1276

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa egiteko 725/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 725/07.

Demandatzailea: Iniciativas Zure Etxea, SL.

Abokatua: Ramallo Cardeñosa, Mariano.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: José Luís Meruelo del Pozo.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

1.– Baietsi egin dut Bustamante Esparza prokuradoreak Zure Etxea SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José Luís Meruelo del Pozoren aurkakoa. Hori dela eta, suntsitutzat deklaratzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dutela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Halaber, demandatzaileri 2.746,54 euroko kopurua ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Luís Meruelo del Pozo demandatuak jakinarazpenak hartzeari behin eta berriro uko egin dionez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala