Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1274

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzko maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa.

Maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuak abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzak arautzen ditu.

Dekretu horretako hamaikagarren artikuluak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzko maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

ERANSKINA/ANEXO

Abere biziak eta abeltzaintza-sektorearekin zerikusia duten produktuak garraiatzen dituzten ibilgailuen garbiketa- eta desinfekzio-zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzko maiatzaren 8ko 77/2007 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. / Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas durante el durante el ejercicio 2007 en el marco del Decreto 77/2007, de 8 de mayo, de ayudas a la instalación y adecuación de los centros de limpieza y desinfección de vehículos dedicados al transporte por carretera de animales vivos y productos relacionados con el sector ganadero.

ONURADUNA/BENEFICIARIO	ZENBATEKOA/IMPORTE

Ayuntamiento de Karrantza Harana/Valle de Carranza	18.243, 47	

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz	30.338,04	

Comercial C. J., S. Civil	2.532,80	

Ganados y Transportes Albisu, S.L.	83.988,99	

Mafrido - Matadero Frigorífico Donostiarra	27.755,46	

Sociedad Ganadera Gurokela 2004, S.L.	36.529,26	


Azterketa dokumentala