Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1271

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 22koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, 2007. urtean zehar ikastetxe nagusiei emandako diru-laguntzak jakinarazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2007ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez (2007-08-20ko EHAA, 159. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe nagusiei diru-laguntzak emateko deialdia onartu zuen. Deialdi honetako laguntzen xedea hauxe da: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian jartzen zaizkien egitekoak betetzeko laguntzak ematea ikastetxe nagusiei; hona egitekook: unibertsitateko ikasleei egoitzak eskaintzea, ikasle horien kultura- eta zientzia-prestakuntza sustatzea eta beren jarduera unibertsitateko komunitatearen zerbitzura jartzea.

Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2007ko urriaren 5eko Ebazpenak ebatzi zuen, eta interesatu bakoitzari jakinarazi zitzaion; bada, emandako diru-laguntzen berri eman behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi honetako arau erregulatzaileetako 10.3 artikuluan xedatutakoa betetzearren.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe nagusiei emandako diru-laguntzak jakinaraztea —Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko deialdi-aginduaren babesean eman dira diru-laguntza horiek (2007ko abuztuaren 20ko EHAA, 159. zk.)—; ebazpen honen eranskinean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 22a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

ERANSKINA/ANEXO
2007ko deialdia / Convocatoria 2007
Ikastetxe Nagusientzako diru-laguntzak
Ayudas para los Colegios Mayores
Zenbatekoa/Importe: 127.709,00 euro/euros

Zk.	Ikastetxe Nagusia	Herria	Lurraldea	 Onuraduna	Zenbatekoa

					(euro)

Núm.	Colegio Mayor	Localidad	Territorio	 Beneficiario	Importe

					(euros)

1	Ayete	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	 Fundación Horizonte	20.775,00

2	Bidealde	Bilbao	Bizkaia	Fundación Horizonte	 19.975,00

3	Pedro Biteri eta Arana	Arrasate	Gipuzkoa	 Mondragon Unibertsitatea	29.592,00

4	Deusto	Bilbao	Bizkaia	Deustuko Unibertsitatea	31.462,00

				Universidad de Deusto

5	Miguel de Unamuno	Bilbao	Bizkaia	Universidad del País Vasco	25.905,00

				Euskal Herriko Unibertsitatea

	Guztira/Total				127.709,00


Azterketa dokumentala