Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1270

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 22koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, 2007. urtean zehar Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak jakinarazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2007ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez (2007-08-20ko EHAA, 159. zk.), egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei diru-laguntzak emateko deialdia onartu zuen; laguntza horien xedea zentro horiei 2007. urteko aurrekontu arrunta finantzatzen laguntzea da eta, horrela, gizarterako profesionalak trebatzeko egiten duten lana babestea.

Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2007ko urriaren 24ko Ebazpenak ebatzi zuen, eta interesatu bakoitzari jakinarazi zitzaion; bada, emandako diru-laguntzen berri eman behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi honetako arau erregulatzaileetako 10.3 artikuluan xedatutakoa betetzearren.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak jakinaraztea -Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko deialdi-aginduaren babesean eman dira diru-laguntza horiek (2007ko abuztuaren 20ko EHAA, 159. zk.)-; ebazpen honen eranskinean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 22a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

ERANSKINA/ANEXO
2007ko deialdia / Convocatoria 2007
URRUTIKO HEZKUNTZARAKO UNIBERTSITATE NAZIONALEKO IKASTETXE ELKARTUENTZAKO
DIRU-LAGUNTZAK
AYUDAS PARA LOS CENTROS ASOCIADOS DE LA UNIVERSIDAD NACIONAL DE EDUCACIÓN A DISTANCIA
Zenbatekoa/Importe: 528.025,00 euro/euros

Zk.	Ikastetxe Elkartua	Herria	Lurraldea	 Onuraduna	Zenbatekoa

					(euro)

Núm.	Centro Asociado	Localidad 	Territorio	 Beneficiario	Importe

					(euros)

1	UNED-Bergara	Bergara	Gipuzkoa	Fundación UNED	159.982,00

				Bergara

2	UNED Bizkaia	Portugalete	Bizkaia	Fundación Centro Asociado UNED	243.765,00

				Bizkaia

3	UNED Vitoria-Gasteiz	Vitoria-Gasteiz	Araba/ Álava	Consorcio Centro Asociado de la UNED	124.278,00

				 en Vitoria-Gasteiz

	Guztira/Total				528.025,00


Azterketa dokumentala