43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
1266
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 2koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario plazak betetzeko lehiaketan parte hartzeko lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda argitaratzeko dena.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2007ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez deia egin zen unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak betetzeko (2007ko azaroaren 30eko BOE eta EHAA), eta 2008ko otsailaren 1eko EHAAn onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2007ko abenduaren 24ko Ebazpena). Zerrendaren arabera, pertsona bakarra izan zen onartua, eta ez zen kanporaturik egon. Gauzak horrela, Errektoregoak honakoa erabaki du:
Lehenengoa.– Onestea lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda. Zerrenda Leioako Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta Campusetako errektoreordetzetakoetan ikus daiteke, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/ Pertsonalerako Gerenteordetza. Pertsonalaren Kudeaketarako Zerbitzua. Deialdi eta Lehiaketen Atala.
Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan agertzen den lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda. Bertan jasota ageriko da lehiakidea kanporatua izateko arrazoia.
Hirugarrena.– Ebazpen hau izapide egintza kualifikatua da eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, ebazpen EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikuluan eta hurrengoetan jasotako moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen aipatutako legea); edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan (errekurtso-egilea aurretik funtzionarioa bada), edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (errekurtso-egilea aurretik funtzionarioa ez bada).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2008ko otsailaren 2a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena,
2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE).
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
I. ERANSKINA
UNIBERTSITATEAN SARTZEKO LEHIAKETAKO PLAZAREN DATUAK:
Plazaren zenbakia: 20. Kodea: TUC8/1-D00139-14. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia. Saila: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna (elebiduna: gaztelania-euskara). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Sistema Operatiboak.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: Larrea Álava, Mikel. NAN: 72575152-D.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.
Plazaren zenbakia: 21. Kodea: CUC8/1-D00140-4. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala. Saila: Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Konputazio Zientzien Metodo Matematikoak.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: Lozano Alonso, José Antonio. NAN: 30615479-H.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.
Plazaren zenbakia: 22. Kodea: CUC8/1-D00137-7. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Arkitektura Eraikuntzak. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Arkitektura Eraikuntzak.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: Zulueta Goyenechea, Alberto. NAN: 14960163-C.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.
Plazaren zenbakia: 23. Kodea: CUC8/1-D00233-12. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Administrazio Zuzenbidea I, Administrazio Zuzenbidea II, Autonomia Zuzenbidea, Ingurugiro Zuzenbidea, Ingurugiro Administrazio eta Legeria.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: García Ureta, Agustín María. NAN: 30570017-G.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.
Plazaren zenbakia: 25. Kodea: TUC8/1-D00113-110. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Euskal Filologia. Saila: Euskal Filologia. Ikastegia: Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelania-euskara). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Euskara Teknikoa I. Euskara Teknikoa II. Euskara Teknikoa I.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: Arriola Egurrola, José María. NAN: 78866445-C.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.
Plazaren zenbakia: 27. Kodea: TUC8/1-D00017-11. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Kazetaritza Saila: Kazetaritza II. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelania-euskara). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Idazketa Irrati eta Telebistan.
Lehiakide onartuen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena: Larrañaga Zubizarreta, José. NAN: 15892620-B.
Lehiakide kanporatuen behin betiko zerrenda: ez dago kanporaturik.