Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1259

AGINDUA, 2007ko irailaren 24koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, landare-jatorriko produktuen ekoizpen integraturako arau tekniko orokorra onartzen duena.

Ekoizpen integratuari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 3. artikuluak (219. EHAA, 2003ko azaroaren 10ekoa) xedatzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, sailburuaren Aginduz eta Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeak proposatuta, nekazaritzako edo elikagaigintzako produktu bakoitzerako arau teknikoa onartuko du. Arau teknikoak ondorengoak zehaztuko ditu: ateratako produktua ekoizpen integratukotzat jotzeko nahitaez bete behar diren ekoizpen-, lantze- edo erabiltze-jarduerak; kaltegarri direlako debekatuta dauden jarduerak; eta gomendagarritzat joak izanik, epe ertainean nahitaezko bihurtuko direnak. Era berean, produktuaren aztarnagarritasuna bermatzeko behar den informazio guztia zehaztuko dute arau teknikoek, eta bereziki, landa-koadernoetan jaso beharrekoa, eta koadernook betetzeko eskakizunak.

Era berean, aipatutako dekretuaren 9.3 artikuluaren a) idatz-zatiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2002ko otsailaren 5eko Aginduaren 1. artikuluak jasotzen dutenaren arabera, batzorde horren eginkizunen artean dago nekazaritzako edo elikagaigintzako produktu bakoitzaren arau teknikoak proposatzea, onetsiak izan daitezen. 2002ko otsailaren 5eko Agindu horrek Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea zehazten ditu (48. EHAA, 2002ko martxoaren 8koa).

Euskadiko Ekoizpen Integraturako Behin Behineko Koordinazio Batzordeak, 2007ko martxoaren 27an eginiko batzarrean, besteak beste, landare-jatorriko produktuen ekoizpen integraturako arau tekniko orokorra onartzea erabaki zuen, otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 9.4 artikuluan ezarritakoaren arabera eratutako batzorde teknikoek proposatuta. Erabaki hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari helarazi zitzaion, agindu bidez onar zezan.

Azaldutako guztiarengatik, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Landare-jatorriko produktuen ekoizpen integraturako arau tekniko orokorra onartuko da. Arau tekniko orokor hori agindu honen eranskin gisa argitaratu da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Etiketetan ekoizpen integratuko sistemari erreferentzia egiten dioten aipamenak jarri gura dituzten operadoreek, ekoizpen integratuari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren 8. artikuluarekin bat etorriz, dagokion eskabidea eta etiketa-modeloa aurkeztu beharko dituzte. Horren onespena etiketatzeari buruzko arau orokorraren eta aplikatu beharreko gainerako araudiaren arabera egingo da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2002ko abuztuaren 6ko Aginduaren aldaketa. Horren bidez, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dira.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2002ko abuztuaren 6ko Aginduaren 3. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatuko da. Horren bidez, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua zehazten dira. Aldatu eta gero, honela geratuko da idatzita:

"3.– Liburu bakoitzean agertu behar diren datuak, gutxienez, honako hauek izango dira:

a) Ekoizleen liburuan:

– Nekazaritza-ustiategiaren titularraren izena edo baltzu-izena eta helbidea, bai eta ustiategi horren txartel-zenbakia ere.

– Ardura duten zerbitzu teknikoetako pertsona fisiko edo juridikoen nortasunari buruzko datuak, eta teknikari gaituaren edo gaituen titulazioari eta kreditatzeari buruzko datuak.

– Ekoizpen integratuari atxikitako guztizko azalerari buruzko datuak ekoizle eta labore bakoitzeko, azaleren aitorpeneko datuekin bat etorriz, Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemaren arabera (SIGPAC).

– Ustiategiko ekoizpen integratua: labore-espezieak eta barietateak, abere-espeziea, ekoizpen-orientabidea, abere-kopurua.

– Jarraipen eta egiaztapenerako entitatea.

b) Maneatzaileen edo/eta prestatzaileen liburuan:

– Nekazaritza-ustiategiaren edo/eta nekazaritzako elikagaien enpresaren titularraren izena eta helbidea, bai eta nekazaritzako elikagaien enpresaren erregistro-zenbakia ere Nekazaritzako Elikagaien Industrien Erregistroan.

– Maneatzen, prestatzen, etiketatzen, biltzen edo merkaturatzen dituen nekazaritza-elikagaiak, bai ohikoak bai ekoizpen integratutik datozenak. Bi kasuotan honakook adieraziko dira:

+ Kopurua, guztira.

+ Erabilitako markak.

+ Neurria.

– Ekoizpen integratuko nekazaritzako elikagaientzako aurreikusitako destinoa.

– Jarduera zehaztea eta honako hauek adieraztea: instalazio-motak, kokapena eta produktuek jasaten dituzten prozesu-motak.

– Ardura duten zerbitzu teknikoetako pertsona fisiko edo juridikoen nortasunari buruzko datuak, eta teknikari gaituaren edo gaituen titulazioari eta kreditatzeari buruzko datuak.

– Jarraipen eta egiaztapenerako entitatea."

Bigarrena.– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2003ko uztailaren 16ko Aginduaren aldaketa. Horren bidez, prestakuntza teknikoko irizpideak ezartzen dira ekoizpen integratuaren arloan.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2003ko uztailaren 16ko Aginduari, ekoizpen integratuaren arloan prestakuntza teknikoko irizpideak ezartzen dituenari, aldaketa hauek egingo zaizkio:

Bat.– Azalpen-zatiko lehenengo paragrafoa kenduko da.

Bi.– 1. artikulua honela idatzita geratuko da:

"1. artikulua.– Langile tekniko prestatuak.

Zerbitzu teknikoetako langileak prestatutzat jotzeko, nekazaritzako elikagaien arloko unibertsitateko edo lanbide-heziketako goi-mailako titulua edo haren baliokidea eduki behar da, eta horrez gainera ondokoak bete behar dira:

a) "Produkzio Integratuko oinarrizko ikastaro"ra joan behar da eta gainditu egin behar da (edukiak I. eranskinean ageri dira) eta, Produkzio Integratuaren arloan kreditatu nahi diren arau teknikoen arabera, gauza bera egin behar da II. eranskinean ageri diren ikastaro bereziekin ere; ikastaro horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari atxikita egonik nekazaritzako trebakuntzan ari diren erakundeek emango dituzte.

b) Kreditatu nahi diren arau teknikoen taldeetako zerbitzu teknikoak, gutxienez 6 hilabetez, nekazaritzako ustiategiei egiten jardun dela frogatu behar da. Horrelako zerbitzuak ematen lan egindako denbora herri administrazioek emandako ziurtagirien bidez, lan-kontratuen bidez, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez edo kreditatu nahi diren arau teknikoen taldeetako zerbitzu teknikoak egiten jardun dela sinesgarriro frogatzen duten bestelako agirien bidez froga daiteke.

Hiru.– 2. artikulua honela idatzita geratuko da:

"2. artikulua.– Norbanako ekoizlea.

Norbanako ekoizlearen prestakuntza, otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuko 4. artikuluko c) idatz-zatiko azken paragrafoan aipatutakoa, frogatutzat joko da aurreko artikuluko a) idatz-zatian langile tekniko prestatuentzat ezarritako betekizunak betez gero, eta bere antzinatasuna (titular edo titularkide gisa) froga badezake Nekazaritza Ustiategien Erregistroan gutxienez eskaera egin aurreko sei hilabeteetan."

Hirugarrena.– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2002ko otsailaren 5eko Aginduaren aldaketa. Horren bidez, Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea zehazten dira.

Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea zehazten dituen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2002ko otsailaren 5eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. idatz-zatian:

"... hiruhilekoa." jartzen duen lekuan, "... urtea." jarri behar du.

Laugarrena.– Garatzeko gaitasuna.

Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari beharrezko ebazpenak emateko gaitasuna emango zaio, Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeak proposatuta, gomendagarriak diren formulatu fitosanitarioei buruzko eranskinen edukia egokitzeko erkidegoko eta estatuko araudiak sartutako aldaketetara. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="CENTER">I. ERANSKINA AGINDUA, 2007KO IRAILAREN 24KOA, NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA

ELIKADURA SAILBURUARENA,

LANDARE-JATORRIKO PRODUKTUEN EKOIZPEN INTEGRATURAKO ARAU TEKNIKO OROKORRA ONARTZEN DUENA

LANDARE JATORRIKO PRODUKTUEN EKOIZPEN INTEGRATURAKO ARAU TEKNIKO

OROKORRA

SARRERA

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>Arau honek Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan landare-jatorriko nekazaritza- eta elikadura-produktuen ekoizpen integratuko sistema, laborea edozein dela ere, modu eraginkor eta koherentean gauzatu ahal izateko gai organiko eta tekniko orokorrei heltzen die.

Ekoizpen integratuko sistema labore zehatzen berariazko arau teknikoekin osatzen da, eta berariazko arau horiek beti arau orokor honi lotzen zaizkio.

Ingurumena errespetatzen duten, produktu kimikoen erabilera murrizten duten eta kalitatezko nekazaritza-ekoizpenak lortzeko aukera ematen duten metodoen erabileran oinarritzen den ekoizpen-prozesuak bete behar dituen baldintzak ezartzen ditu arau orokor honek.

Honako hauen inguruko alderdiak arautzen dira: nekazaritzak ingurumenean duen eragina kontrolatzea, nekazaritzako lurzoruaren kudeaketa, lurzoruen eta uren kontrol analitikoak, landare-materialaren kalitatea, laborantzako jardueren eragina, produktu fitosanita- rioen erabilera eta prozesu horretan sortutako azpiproduktuen kudeaketa, uzta-hondarrak, inausketa-hondarrak, fruituak bakantzea, etab.

Ekoizlearen beraren segurtasunari loturiko neurriak nabarmentzen dira, eta laneko ekipo eta instalazioak mantentzeko baldintzak eta prestakuntza-premiak zehazten dira.

Elikagaien segurtasuna ere sustatzen da, eta produktu fitosanitarioen hondakinak kontrolatzeko eta produktuak identifikatzeko eta haien trazabilitaterako sistemak ezartzen dira.

Neurriak ezartzen dira sistema oro ziurtatzeko modukoa izan dadin; laborearen inguruko eragiketa guztiak erregistratzean oinarritutako kalitatezko sistema bat eskatzen da, ustiapen-koadernoekin eta/edo manipulatzailearen koadernoekin, sarrera- eta irteera-albaranekin, gomendio teknikoak erregistratuta eta sistema osoaren barruko eta kanpoko kontrolak eginda.

Gomendioak eta bete beharreko baldintzak ezartzen dira prozesuaren fase bakoitzerako. Testua zutabe bakarreko taula batean jasoa dago eta, edizioak ahalbidetzen duen neurrian, kolore desberdinez agertzen dira gomendioak eta bete beharreko baldintzak.

I. kapitulutik XIII. era deskribatutako baldintzak operadore-ekoizleari buruzkoak dira edo horri aplikatzen zaizkio; XIV. kapituluan operadore-manipulatzaileari edo manipulazio-zentroari dagozkion baldintza zehatzak jasotzen dira; eta gainerako kapituluak bi eragile-mota horiei zuzenduta daude.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> EKOIZPEN INTEGRATURAKO

EREMU ARAUPETZAILEA

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>31/2001 Dekretua, otsailaren 13koa, Ekoizpen Integratuari buruzkoa; dekretu hau da Euskal Autonomia Erkidegoan Ekoizpen Integratua araupetu duen oinarrizko lege-eremua.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> OINARRI ARAU-EMAILEA

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">Honako hauek hartu dira erreferentziako dokumentu gisa:

– UNE 155.000 araua, PNE155000 erreferentzia (2005eko maiatza): fruta eta barazki freskoak. Ekoizpen kontrolatua. Baldintza orokorrak.

– Nekazaritzako Jardunbide Egokietarako EUREPGAPen Protokoloa, fruta eta barazki freskoei buruzkoa.

– 1201/2002 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, nekazaritzako produktuen ekoizpen integratua araupetu duena.

Arau orokor hau argitaratzeko unean onartuta daude honako labore hauen berariazko arau teknikoak:

– Berotegiko barazkietan: tomatea, piperra, letxuga eta zerba.

– Zurezko laboreetan: kiwia eta mahatsondoa.

– Zerealetan eta jorra-landareetan: jateko patata eta azukre-erremolatxa.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> TERMINOEN DEFINIZIOA

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>EAEko Ekoizpen Integraturako arau teknikoen multzoaren ondorioetarako, aplikagarri dira honako definizio hauek:

– Manipulazio-zentroa: operadore-manipulatzaileak, hau da, nekazaritza-ustiategiaren eta/edo nekazaritza- eta elikadura-enpresaren titularrak Ekoizpen Integratuari atxikitako produktua manipulatzen dueneko instalazio eta lan-baliabideen multzoa. Manipulazio-jarduerek barne hartzen dituzte produktuaren harrera, egokitzea, manipulazioa, prestaketa, biltegiratzea, kontserbazioa, ontziratzea eta bidaltzea, zentro-motaren arabera; barazki eta fruituen zentroa, upeltegia, azukre-lantegia edo bestelakoak.

– Uniformetasun-koefizientea (UK): ureztatze-sistemaren bidezko ur-banaketaren uniformetasuna adierazten duen formula bat aplikatuta lortutako balioa.

– Kontrol biologikoa: agente kaltegarrien populazioa erregulatzeko sistema, arerio naturalak erabiltzen dituena.

– Kontrol integratua: sail landu bat ukitzen duten agente kaltegarri guztien populazioak erregulatzeko sistema, agente horien populazioak kalte ekonomikorik ez eragiteko moduko mailetan mantentzeko teknika eta kontrol-metodo guztiak kontuan hartzen eta erabiltzen dituena.

– Esku hartzeko irizpidea: izurri edo agente patogeno baten aurkako tratamendua egitea justifikatu ahal izateko baldintzen multzoa.

– Ustiapen-koadernoa: laborantza-unitate eta ustiategiaren titular bakoitzaren dokumentazioa; bertan jasotzen dira laborantzaren datuak, laborearen gainean egindako eragiketak eta laborantzako teknikari arduradunak emandako jarraibideak, arau honek eta, zehazki, laborantzaren berariazko arauek ezartzen duten kasu guztietan.

– Manipulazio-zentroaren koadernoa: dagokion manipulazio-zentroaren dokumentazioa, lan-erabiketen inguruko datuak biltzen dituena.

– Laborea: ekoizpen-espezie eta -orientazio bakoitzerako, nekazari batek kudeatzen duen ekoizpen osoa.

– Laboreak. Baratzeko laboreak (barazkiak): espezie usaindunak, urterokoak eta belar-tankerakoak izan ohi direnak, elikadura-interesekoak, eta beren fruitu, sustrai edo tuberkulu, erraboil, zurtoin, infloreszentzia edo haziengatik lantzen direnak. Fruitu-laboreak: fruitu-espezieak, iraunkorrak eta zurezkoak izan ohi direnak, zuhaixka- edo zuhaitz-formakoak, enborra ongi bereizita izaten dutenak, elikadura-interesekoak direnak eta beren fruituengatik lantzen direnak, lehorreko zein ureztatutako lurretan. Barne hartzen dira mahatsondoa eta kiwia. Laborantza estentsiboak: estalperik gabeko azalera handitan egiten diren laborantzak, laborantza-prozesuaren alderdi guztietan erabateko mekanizazioa erabilita, azalera-unitate bakoitzeko ekoizpen- eta etekin-kostu baxuekin, beste laborantza batzuekin, berotegiko barazkiekin, fruta-arbolekin eta abarrekin alderatuta.

– Babestutako laborantza: laborantza hau barrunbe batean egiten da, material zeharrargitsuz estalitako euskarri-egitura batek sortutako barrunbean. Tunel hotza: klimatikoa ez den egitura. Tunel anitzekoa: hainbat modulu elkarri atxikita sortzen den egitura; kanpoko zutabeak kurbatuak ditu eta barrukoak bertikalak. Kapera anitzekoa: zutabe guztiak bertikalak dituzten moduluak elkarri atxikiz eratutako egitura.

– Arriskuaren zenbatespena: sail landuaren egoera fitosanitarioa kontrolatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duen sistema.

– Kontrol-erakundea: kontrol- eta ziurtatze-lanak egiteko akreditatutako erankundea.

– Ustiategia: jarduera ekonomikoa dakarten ekoizpen-ondasunen multzoa.

– Gomendatu den edo gomenda daitekeen formulazioa. Gai aktibo fitosanitario baten edo ugariren formulazioa, sail landuaren erabilera fitosanitarioan kontrol kimikorako bitartekoren bat aplikatuz gero lehen aukera gisa erabiltzen dena.

– Borroka integratua: neurri biologikoen, bioteknologikoen, kimikoen, laborantzakoen edo landare-hautaketakoen konbinazio baten aplikazio arrazionala, produktu fitosanitarioen erabilera izurriak kontrolatzeko beharrezkoa den gutxienekora mugatzeko moduan.

– Landare-materiala: espezie bereko landare berriak zenbait formatan ekoizten dituen materiala.

– Izurriak tranpa kromatropikoekin kontrolatzea: izurrien populazioaren dinamika aldatzea intsektuak erakartzen dituzten kolore batzuez pintatutako kartoi mehe gomaztatuen bidez.

– Labore iraunkorren instalazio berriak / sail berriak: eraikitako instalazioak (berotegiak, manipulazio-zentroak, etab.) edo aipaturiko baldintza arauan sartu ondoren egindako sailak. Berritutako instalazioak ere barne hartzen dira baldin eta berrikuntza horretan arauaren baldintza aplikagarri bada.

– Operadorea: pertsona fisiko edo juridikoa, Ekoizpen Integraturako arauen pean lortutako nekazaritzako ekoizkinak edo elikagaiak eskuratu, manipulatu, prestatu, ontziratu, etiketatu, biltegiratu edo merkaturatzen dituena.

– Partzela: geografikoki zehazturiko eta Katastroko Erregistroan titular baten edo gehiagoren izenean inskribatutako lur-azalera, non eta langileak ekoizpen integratuko jarduerak egiten dituen.

– Ekoizpen integratua: nekazaritzako eta/edo elikadurako ekoizpen-sistema, ekoizpen-baliabide eta -mekanismo naturalen erabilera handiagoaren alde egiten duena eta epe laburrera nekazaritza iraunkorragoa garatzen laguntzen duena, agronomia-metodoak sartuz, hala nola, lan kulturalak, ongarriztatzea, ureztatzea, borroka biologikoa edo kimikoa, ez sistematikoki baizik eta aldez aurretiko ebaluazio teknikoaren eta aplikatu beharreko teknika edo tratamendua egokia den ala ez zehazten duen diagnostikoaren arabera, betiere ingurumena babestea gizartearen eskakizunekin eta nekazaritzako produktibitatearekin bateragarri eginez.

– Baldintza: betebeharrezkotasun edo debeku gisa adierazitako alderdi oro.

– Gomendioa: aplikatzea komeni den alderdi teknikoa, sistema honen nekazaritzako jardunbidea hobetzen laguntzen duena.

– Laborantzaz arduratzen den teknikaria: agronomiako kualifikazio tekniko egiaztatua duen pertsona, ustiategiaren titularrak edo ekoizleak izendatua, arau honetan ekoizleari aplikagarri zaizkion baldintzak betetzen direla kontrolatzeko eta horiei buruzko aholkuak eman eta zuzentzeko.

– Manipulazio-zentroaz arduratzen den teknikaria: prestakuntza teknikoa edo lanbide-esperientzia duen pertsona, enpresak izendatua, arau honetan manipulatzaileari aplika dakizkiokeen baldintzak betetzen direla kontrolatzeko eta horiei buruzko aholkuak eman eta zuzentzeko.

– Ustiategiaren titularra; ekoizlea: pertsona fisiko edo juridikoa, nekazaritzako jarduera ustiategiko ondasunak eta eskubideak enpresei dagozkien irizpideen arabera antolatuz eta ustiategiko kudeaketaren ondoriozko arriskuak eta erantzukizun zibil, sozial eta fiskalak bere gain hartuz burutzen duena.

– Zenit-aireztapena: berotegietako gailurrean jarritako aireztapen-sistema.

Definizio hauek luzatu egin ahal izango dira labore bakoitzaren berariazko arau teknikoetan.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> I. KAPITULUA

ALDEZ AURREKO BALDINTZAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>1. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Erregistroko baldintzak.

1.1.– Teknikariaren bitartekoak: operadoreak, ekoizleak zein manipulatzaileak, teknikari arduradun kreditatu baten zerbitzuak izan behar ditu, eta bere eginkizunak arau orokor honen eta aplikagarri diren laboreen berariazko arauen betetzea aholkatu, zuzendu eta kontrolatzea izango dira.

1.2.– Laborantza-unitateen definizioa: arau gisa, Ekoizpen Integratuari atxikitako laborantza-unitatea landutako azalera-unitate gisa definitzen da. Gerta liteke azalera-unitate hori osatzen du(t)en lur-zati bat edo batzuk aldamenekoak ez izatea. Bertan, laborantza bera egiten da, antzeko laborantza-jardunbideei jarraituz eta nahiko aldi berean, tratamendu fitosanitario berberak aplikatuz eta ustiategiaren titular bakarrak kudeatuta. Teknikari arduradunak erabakiko du partzela bat jarduketa zedarrituetan banatu behar den ala ez.

Definizio hau luzatu egin ahal izango da laborantzaren berezitasunen arabera, laborantzako berariazko arau teknikoetan, bereziki.

1.3.– Laborantza erregistratzea: operadore-ekoizleen kasuan, produktu bat Ekoizpen Integratuko gisa ziurtatu ahal izateko, espeziearen ekoizpen-orientazio bereko ustiategiko laborantza-unitate guztiak Ekoizpen Integratuko sisteman erregistratu behar dira.

1.4.– Aplikazio-eremua: araudi honen baldintza orokorrak, laborantzarekin lotura zuzenik ez dutenak, ustiategi osoan bete behar dira. Baldintza orokortzat hartzen dira instalazio, ekipo eta langileen, hondakinen kudeaketaren, ingurumena babestearen, prestakuntzaren eta agiri honen identifikazio eta trazabilitatearen kapituluetan jasotakoak.

1.5.– Txandaketako laboreak: partzela batean Ekoizpen Integratuan erregistratutako laboreak erregistratu gabekoekin txandatzen badira, ekoizleak frogatu beharko du egindako laborantza-jarduerek ez dutela arriskuan jartzen atxikitako laborantzan Ekoizpen Integraturako araudia betetzea.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> II. KAPITULUA

INSTALAZIOAK, EKIPOAK ETA LANGILEAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>2. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Ordena eta garbitasuna.

2.1.– Ordena- eta garbitasun-egoera: instalazioek, ekipoek eta ekoizpen-inguruneak baldintza egokietan egon behar dute, eta ordena- eta garbitasun-egoera egokian mantendu behar dira.

2.2.– Produktu kimikoen eta hondakinen presentzia: debekatua dago produktu kimikoak (ongarriak, erregaiak, produktu fitosanitarioak, garbiketa-produktuak, etab.) eta hondakinak bildutako produktua lantzen den gunean eta biltegiratzeko eta egokitzeko guneetan biltegiratzea.

2.3.– Erabilitako metodoak eta produktuak: produktuak biltegiratzeko tokiak garbitu, desinfektatu eta bertako intsektuak eta arratoiak hiltzea baimenduta dauden metodo eta produktuak erabiliz egin behar da, elikagaietan inolako kutsadurarik ez gertatzeko moduan.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">3. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Berotegiak eta beste babes egitura batzuk.

3.1.– Berotegien identifikazioa: berotegi-egiturak, azpizatiketa posibleak barne hartuta (nabeak, ureztatze-sektoreak, laborantza-korridoreak, etab.), bisualki seinaleztatu behar dira eremuan, identifikatzailea eta guztizko azalera adierazita.

3.2.– Aldapa: ezin da berotegi-instalazio berririk egin (ikusi definizioa) % 20tik gorako aldapetan.

3.3.– Laborantzak bereiztea: fisikoki bereizi behar dira berotegi bereko laborantzak, kutsadura kimiko gurutzaturako arriskurik egon ez dadin.

3.4.– Haize-babesa: fruta-laboreetan, gomendagarria da haize-babes begetalak behar bezala erabiltzea.

3.5.– Proiektu teknikoa: instalazio berriak jartzeko proiektu teknikoa edukitzea gomendatzen da.

3.6.– Estalkiak:

a) Estalkia egoera onean mantendu behar da.

b) Nahitaezkoa da material birziklagarriak edo, ondorengoetan sartuta ez egon arren, birzikla daitezkeenak erabiltzea: iraupen luzeko polietilenoa, etileno binil azetato kopolimeroa (EVA), kristala, hiru geruzako plastikoak, polikarbonatoa (PC), polietileno tereftalatoa (PET), metil polimetakrilatoa (PMMA).

c) Debekatua dago PVCa instalazio berrietarako estalkiko material gisa eta estalki zaharren berrikuntzan erabiltzea.

3.7.– Sarbideak.

a) Tunel anitzeko eta kapera anitzeko berotegi-instalazio berrietan (ikusi definizioa) sartzeko bi ate eduki behar dira ohiko sarbideetan.

b) Instalazio berritzat hartzen ez diren tunel anitzeko eta kapera anitzeko berotegietan ohiko sarbideetan sartzeko bi ate jartzea gomendatzen da.

3.8.– Giroa kontrolatzea:

a) Giroa kontrolatzeko sistema automatizatua duten berotegi-instalazioetan, hura erabiltzeko jarraibideen erregistroa edukitzea.

b) Jarri berriak diren tunel anitzeko eta kapera anitzeko berotegiek aireztapen zenitala eduki behar dute. Instalazio berriak ez badira, eta zabalera eta luzera 50m-tik gorakoak badituzte, alboko aireztapena eduki behar dute gutxienez.

c) Jarri berriak diren tunel hotzek ez dute 50m-tik gorako luzera estalirik izan behar.

d) Berotegiaren erabileraren jarraipena egiteko erregistroa edukitzea gomendatzen da: aireztapenak irekitzea, ixtea, etab.

e) Babesaren barruan bertako tenperatura eta hezetasuna neurtzeko ekipo bat jarrita edukitzea gomendatzen da.

f) Babespean landutako landareak haientzat biologikoki hoberenak diren hezetasun, tenperatura eta eguzki-erradiazio egoeran edukitzeko ahalegina egingo da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>4. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ureztapen sistema.

4.1.– Diseinua: partzela bakoitzerako diseinatu behar da ureztapen-sistema.

4.2.– Ureztapen-teknika:

a) Uraren erabileran eraginkortasunik handiena eta baliabide hidrikoen optimizazioa bermatzen duten ureztapen-teknikak erabili behar dira, ur-galerak saihestuz. Ureztatzea beharrezkoa bada, aspertsio edota tanta-jario bidez egingo da, laborantzaren berariazko arau teknikoan zehazturikoaren arabera.

b) Gomendagarria da laborantzarekin bateragarria den ahalik eta ur-kopuru txikiena kontsumitzeko aukera ematen duen sistema eraginkor bat erabiltzea.

4.3.– Funtzionamendu-egoera.

a) Ureztapenerako instalazioa urtero aztertu behar da, behar den moduan ibil dadin.

b) Ureztapen-sistemak, instalatzen den unean eta jardunean dagoen bitartean, % 80ko uniformetasun-koefizientea izatea gomendatzen da. Estaldura finkoa edo ureztatzeko kanoia duten instalazioek % 70eko uniformetasun-koefizientea eduki beharko lukete gutxienez.

c) Kanpoko aspertsio bidezko ureztapenean, zorro luzagarria pita handian jartzea gomendatzen da haizearen abiadura 2 m/s-tik gorakoa denean, 3-4 bar arteko presioak erabiltzea, aspertsoreetan pita-kopuru bera eta tamaina berekoak ezartzea eta, azkenik, adar bereko lehenengo eta azken aspertsoreen arteko presio-aldea % 20tik beherakoa izatea lortzea.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>5. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Produktu fitosanitarioen eta ongarrien biltegia.

5.1.– Ezaugarriak:

a) Produktu fitosanitarioak biltzeko lekuak giltzaz itxita egon behar du, independentea, solidoa eta lehorra izan behar du, aireztapen iraunkorra izan behar du, baita behar adinako argiztatze egokia ere, suteen aurkako babes-baliabideez hornitua.

b) Produktu fitosanitarioen biltegiak eguraldi txarrarekiko erresistentea izan behar du.

c) Apalategiak xurgatzaileak ez diren materialez eginak izatea gomendatzen da.

5.2.– Seinaleztapena: ongarrien eta produktu fitosanitarioen biltegiak behar bezala seinaleztatuta egon behar du. Biltegiratze-lokalen kasuan bereziki nabarmendu behar da bertara sartzea debekatuta dutela baimenik ez duten pertsonek.

5.3.– Atxikitzeko baliabideak: ongarrien eta produktu fitosanitarioen biltegian baliabideak eduki behar dira, leku finko eta seinaleztatu batean, ustekabean izan daitezkeen isuriak atxikitzeko.

5.4.– Isolamendua: produktu fitosanitarioak eta ongarriak landare-materialetik eta produktu freskoetatik bereizita eta ur-iturrien kutsadura-arriskurik gabe gordeko dira biltegian.

5.5.– Ongarriak eta produktu fitosanitarioak bereiztea:

a) Biltegian, produktu fitosanitarioek eta ongarriek behar bezala ordenatuta egon behar dute, beren artean fisikoki bereizita eta behar bezala etiketatuta.

b) Ongarriak gela batean gordetzea gomendatzen da, produktu fitosanitarioetatik bereizita.

5.6.– Jatorrizko bilgarrien kontserbazioa: produktu fitosanitarioak beren jatorrizko bilgarrian mantendu behar dira, eta erraz irakurtzeko moduan eduki behar dute etiketa.

5.7.– Aurkezpen-motaren araberako kokapena: armairuen barruan, fitosanitario-hautsak likidoen gaineko apaletan gorde behar dira.

5.8.– Produktuen inbentarioa:

a) Biltegiratutako produktu fitosanitarioen inbentarioa eguneratuta eduki behar da, produktuen sarrera- eta irteera-datak adierazita.

b) Produktu sanitarioen inbentarioari buruzko dokumentazioa gorde behar da, eta produktuen erosketen eta gastuen fakturak edo egiaztagiriak ustiapen-koadernoan gordeko dira bi urtez.

5.9.– Biltegiratutako produktuen berrikuntza eta ordena:

a) Fitosanitarioen biltegian, laborantzaren eta erabileraren arabera sailkatu behar dira produktuak, gainerakoen ekoizpen integratuan erabilitakoak bereizita.

b) Ezin dira biltegiratu iraungitako produktu fitosanitarioak, ezta indarreko araudiaren arabera erabili ezin daitezkeenak ere.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>6. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Tratamendu fitosanitarioetarako ekipoak.

6.1.– Mantentze-lanak eta ikuskapen ofiziala:

a) Produktu fitosanitarioak, herbizidak, hosto-ongarrituak, etab. aplikatzeko erabilitako makinek behar bezala funtzionatu behar dute, eta aldian-aldian aztertu eta kalibratu egin behar dira. Ekoizleak urtero egingo du ikuskapena. Berrikusi egin behar dira laneko mekanismoak (giltzak, zirkuituak, pitak, pastillak, helizeak, iragazkiak, hustuketa- eta irabiatze-sistemak, etab.) eta segurtasunekoak (motxilen uhalak, indar-hartuneen babesak, barra-hedapenak, etab.) eta, behar izanez gero, aldatu egingo dira. Egiaztapenaren eta mantenimendu-zatien erregistro bat egongo da. Horrez gain, lau urtez behin gutxienez, arlo horretako indarreko xedapenekin bat etorriz, erakunde ofizial edo aintzatetsi batek ikuskatuko du, halakorik balego. Zerbitzuak kontratatzeko kasuan, indarreko legerian ezarritako ikuskapen eta kalibratzeen jakinaren gainean egotea exijituko die ekoizleak.

b) Urteko ikuskapena teknikari arduradunak gainbegiratzea gomendatzen da.

6.2.– Neurketa-ekipoak: fitosanitarioak neurtzeko ekipo egokiak eduki behar dira, urtero egiaztatutakoak.

6.3.– Ekipoak garbitzea: erabiltzen ez diren ekipoek ez dute produktu fitosanitariorik eduki behar, eta garbi egon behar dute. Aplikazio-lan bakoitza amaitzen denean, upela eta hodiak huts-hutsik utzi behar dira eta, ondoren, uretan pasatu eta iragazkiak garbitu.

6.4.– Makinak gordetzea: makina erabiltzen ez den epealdietan, toki estali batean gorde beharko da, lurzorua ukitu gabe, horretarako zurezko altxagarriak edo euskarriak erabiliz.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>7. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Norbera babesteko ekipamenduak (NBE).

Norbera babesteko ekipamenduen bitartekoak: produktu fitosanitarioak aplikatzen dituenak eta, hala badagokio, azpikontratatutako edo kontratatutako zerbitzuak, halakorik bada, norbera babesteko ekipamendu egokia eduki behar du, indarreko legeriarekin bat datorrena eta produktu fitosanitarioaren etiketako oharretara egokitua (eskularruak, betaurrekoak, botak, babes-jantzia eta arnasteko babes-ekipamendua).

Norbera babesteko ekipamenduen mantenimendua: arropa eta ekipamendua garbituta jasoko dira erabili ondoren, eta bereizita gordeko dira, aireztatutako leku batean, produktu fitosanitariorik ez ukitzeko moduan.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">8. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Ongarriak aplikatzeko ekipoak.

8.1.– Funtzionamendu-egoera eta ikuskapenak:

a) Ongarriztatzeko erabilitako makinak funtzionamendu-egoera onean eduki behar dira, aplikatzaileak urteroko ikuskapena eginda, egoki aplikatzen dela ziurtatzeko. Egiaztapenaren eta mantenimendu-zatien idatzizko erregistro bat egongo da.

b) Urteko ikuskapena teknikari arduradunak gainbegiratzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>9. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Bilketarako ekipoak eta tresnak.

9.1.– Funtzionamendu-egoera eta ikuskapenak: egoera onean eta garbi eduki behar dira bilketa-tresnak eta -ekipoak, landako kaxak, landare-produktuak ukitzen dituzten garbiketa-tresnak eta hondakinak husteko ontziak (xede horretarako baino erabiliko ez direnak); horretarako guztirako garbiketak egin behar dira aldizka, baimenduta dauden produktuak erabiliz.

9.2.– Produktuaren heldutasun-neurgailuak: produktuaren heldutasun-maila ebaluatzeko aukera ematen duten tresna egokiak edukitzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>10. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Landare produktu eta edukiontzientzako garraiobideak.

10.1.– Garraiobideen baldintzak: produktuak garraiatzeko erabiltzen diren kutxak eta ontziak garbi eta egoera onean eduki behar dira, kutsaduratik babesteko xedez eta behar bezala garbitu eta desinfektatu ahal izateko moduan.

10.2.– Bestelako kargak garraiatzea: elikagaiez bestelako kargak edo elikagai desberdinak garraiatzeko ibilgailu-ontziak edo edukiontziak erabiltzean, kargatze bakoitzaren ondoren garbiketa eraginkorra egin beharko da, kutsadura-arriskua saihesteko.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>11. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Segurtasun seinaleztapena.

11.1.– Seinaleak: indarreko legerian aurreikusitako seinaleztapenak erabiliko dira, bereziki produktu toxikoak pilatzen diren ustialekuetan, sartzeko debekua eta premiazko kasuetan ura erabili ahal izateko ur-gunea adierazita.

11.2.– Jarduketa-arauak izatea: produktu fitosanitarioak pilatzen diren lekuan, ustekabeko isuri edo intoxikazio kasuetarako jarduketa-arau orokorrek eta Toxikologia Institutu Nazionalaren edo erakunde eskudunen telefono-zenbakiek agerian egon behar dute, modu irisgarrian (gehienez 10 m)eta irakurtzeko moduan.

11.3.– Fitxa teknikoak edukitzea: gomendagarria da erabilitako produktu fitosanitarioaren fitxa teknikoa edukitzea.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>12. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Langileak, segurtasuna eta ongizatea.

12.1.– Istripu edo larrialdietarako prozedurak izatea: dokumentatuta egon behar dute istripu edo larrialdi kasuetan jarduteko prozedurek, jendeak erraz ulertzeko moduan.

12.2.– Oinarrizko segurtasun- eta higiene-arauak izatea: enpresak oinarrizko segurtasun- eta higiene-arauak zehaztuko ditu arriskuen azterketa baten arabera, eta langileen eskura egongo dira.

12.3.– Produktuarekin harreman zuzena duen lanerako ezintasunak: langileek jakin behar dute, elikagaien bidez kutsatzen diren gaitxotasunen bat badute, edo beste patologia batzuk, zauri infektatuak, azaleko infekzioak edo beherakoak badituzte, zuzendaritzari horren berri eman behar diotela. Ezin izango dute produktuarekin harreman zuzena duten zereginetan lan egin.

12.4.– Botika-kutxak edukitzea: langileek eskura izan behar dituzte lehen sorospenetarako botika-kutxak.

12.5.– Irakuzketa-iturrietarako sarbidea: produktu fitosanitarioen manipulazio-gunean ur-iturri bat eduki behar da kutsadura-kasuan begiak eta eskuak garbitzeko (gehienez 10 m-ra biltegian eta 50 m-ra kanpoan).

12.6.– Komunetarako eta zerbitzuetarako sarbidea: langileek sarbidea izan behar dute komunetara eta garbiketa-zerbitzuetara.

12.7.– Norbere garbiketarako guneak isolatuta egotea: norbere garbiketarako guneak aparte daudela eta laborantza-lurrak edo ur-iturriak kutsa ditzaketen isurketarik ez dutela ziurtatzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> III. KAPITULUA

LURZORUA, LURRAREN

PRESTAKETA ETA LABORANTZA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>13. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Lurraren baldintzak.

13.1.– Lurren historiala:

a) Lursail berri bat lantzen hasteko, ekoizleak frogatu egin beharko du lursail hori delako laborantza horretarako egokia dela. Horretarako, ekoizleak honako hauek ebaluatu eta dokumentatu behar ditu, gutxienez: lurzoruaren aurreko erabilera, haren eta uraren ezaugarriak eta erabilgarritasuna, elikadura-segurtasuna eta langilearen osasunaren gaineko arriskuak eta laborantza berri horrek ingurumenerako ekar ditzakeen arriskuak, eta hautemandako arriskuak minimizatzeko egin beharreko ekintzak. Lurreko metal astunen azterketa egin behar da kutsadura-arriskurik eta 6,5etik gorako pH-ak izanez gero.

b) Lursail egoki eguzkitsuak hautatzea gomendatzen da, hondo askiko lur ondo drainatuak eta ondo egituratuak dituztenak.

13.2.– Labore iraunkorren osasun-kontrola:

a) Zurezko laboreak dituzten partzeletan, ekoizpen integratuko programan barneratzeko, birosi-intzidentzia edo arazo fungikoak kontrolatu beharko dira aurrez.

b) Fruta-sail berrietan, aurrez bizkarroia agertu den lurretan laborantzarik ez ezartzea gomendatzen da.

13.3.– Lurrik gabeko laborantza: baratzeko laboreak sustraiak lurrean dituztela (hemendik aurrera «lurreko laborantza») edo sustraiak substratuan dituztela («lurrik gabeko laborantza») egin daitezke.

13.4.– Substratuak: ekoizleak substratu-hornitzaileari haren kalitatea eta jatorria frogatzen dituzten datu teknikoak eskatzea gomendatzen da. ekoizleak bere substratua lortzen badu, antzeko informazioa ematen duten azterketak egin beharko ditu.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>14. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Aurreko laboreak eta txandaketa.

14.1.– Lurraren emankortasuna mantendu eta hobetzea: honakoen bidez mantendu eta hobetu egin behar da lurraren emankortasuna: lurraren gutxieneko asaldura fisiko edo kimikoa; humusaren maila hoberena zehaztea, lekuaren ezaugarrien arabera, eta neurri egokien bidez hura mantentzea; lurzoruaren propietate biofisikoen optimizazioa, trinkotzea saihesteko (agregatuen tamaina eta egiturazko egonkortasuna, eroankortasun hidraulikoa, etab.); eta lurzoruaren babesa ahal bezainbat denboraz mantentzea, landutako edo landu gabeko landare-estalki baten bidez.

14.2.– Laboreak txandakatzeko programa: urteko laboreetan, laboreen txandakatze-programa bat ezarri behar da, txandakatzean sartzen diren laboreetako bakoitzaren berariazko arau teknikoan zehaztutakoarekin bat etorriz. Berotegian edo substratuen gainean («lurrik gabeko laborantza») ekoizten diren laboreak kanpo utz daitezke.

14.3.– Aurreko laboreak: izurriak, gaitzak eta delakoaren laborantzan jarraipena duten nematodoak eduki ditzaketen aurreko laborantzak saihestea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>15. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Lurra prestatzeko lanak.

15.1.– Lanak egiteko unea eta horien intentsitatea: laborantza-jarduerak egiteko uneak eta haien intentsitateak ahal bezainbat minimizatu behar dituzte ingurumenaren gaineko eragin posibleak.

15.2.– Higaduraren kontrola: lanak lurzoruaren higadura gutxitzeko teknikak erabiliz egin behar dira, lurzoruaren egitura errespetatuz, iraulketarik gabe, ahal bada. Isuriak eta istiltzeak saihestuko dira. Halaber, kontuan hartuko da lursailaren aldapa, lurra behar bezala kontserbatzeko, kontserbazio-lanen (terrazak, zapaldak, muinoak) dimentsio eta ezaugarriak egokituta, higadura-fenomenoak saihesteko.

15.3.– Egitura eta lurrotza: debekatua dago lurzoruaren egitura hondatu eta lurrotza eratzea ahalbidetzen duten tresnak sistematikoki erabiltzea.

15.4.– Lur-giroa: ereiteko giro ona duten lursailetan lan egitea gomendatzen da.

15.5.– Istildurak: lurzorua berdintzea edo beste laborantza-lan batzuk egitea komeni da istiltzeko arriskua saihesteko.

15.6.– Drainatzea eta aireztapena: lurzoruaren egitura mantentze aldera, lursaila drainatzea eta aireztatzea errazteko prestaketa-lan egokiak egitea gomendatzen da.

15.7.– Labore iraunkorren sail berrietarako baldintzak. (Ikusi definizioa).

a) Lanak: labore iraunkorrak landatzeko, lurra sakonki prestatu behar da eta, ondoren, lurra bigun uzteko area edo lurra lantzeko makina pasa behar da.

b) Laginketak: labore iraunkorren sailerako, laginketak egin behar dira laborantza-unitate bakoitzeko.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>16. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Lurzoruak eta substratuak desinfektatzea.

16.1.– Lurzoruak:

a) Debekatua dago lurzorua desinfektatzeko tratamendu kimikoak erabiltzea, teknikoki arrazoitutako eta dagokion erakunde ofizialak baimendutako salbuespenezko kasuetan izan ezik. Inguru edo eskualde zehatzetarako baimenak ere jarri ahal izango dira.

b) Solarizazio- eta biofumigazio-teknikak erabiltzea gomendatzen da, hala dagokionean.

16.2.– Substratuak:

a) Baratzeko laboreetan, berriz erabiliko diren substratuak desinfektatzeko, horretarako teknikari arduradun kreditatuak gomendatutako produktuak erabili beharko dira, eta landa-koadernoan jasoko dira idatziz.

b) Erabilitako substratu birziklatuak lurrunarekin tratatutakoak izatea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>17. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Babes egiturak desinfektatzea.

17.1.– Egiturak desinfektatzea: behar denean, laboreen babesen egitura eta estalkia desinfektatzea gomendatzen da.

17.2.– Produktuen hautaketa: babes-egiturak desinfektatzerakoan, kontuan eduki beharko da geroko laborea, hondakinak utz ditzakeen baimendu gabeko gai aktiborik ez erabiltzeko.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> IV. KAPITULUA

LANDARE MATERIALA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>18. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Jatorria eta kalitatea.

18.1.– Baimendutako jatorria: ofizialki baimendutako ekoizleen edo hazitokietako landare-materiala erabili behar da.

18.2.– Haziak:

a) Behar bezala bermatutako eta desinfektatutako haziak erabili behar dira, hala egiteak geroko gaitzak saihets baititzake.

b) Berotegiko baratze-laboreetan hazi estandarrak erabili behar dira gutxieneko baldintza gisa, baldin eta ekoizleak berak bere hazia lortzen ez badu; kasu horretan, hazien kudeaketa zuzena egin eta dokumentatu beharko du, labore bakoitzerako berariazko arau teknikoak ezarritakoaren arabera.

18.3.– Landareak: landare ziurtatua erabili behar da (mota honetako materiala dagoenean) eta dagokion pasaporte edo ziurtagiri fitosanitarioarekin, beharrezkoa baldin bada.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>19. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Tratamenduak.

19.1.– Erregistroa: landare-materialera aplikatutako tratamenduak erregistratu egin behar dira, hala badagokio, jatorrizko ekoizleak aplikatutakoak ere barne hartuta.

19.2.– Baimendutako produktuak: landare-materialaren tratamenduetan erabilitako produktu fitosanitarioek, haziak barne, erregistratuta eta baimenduta egon behar dute.

19.3.– Inportatutako landare-materiala: landare-materiala atzerritik baldin badator, aplikatutako tratamenduek onartuta egon beharko dute jatorrian eta xede-herrialdean. Jatorrian erabilitako produktu fitosanitarioa xede-herrialdean erregistratu gabe dagoenean, inportatutako landare-materiala erabiltzeko agintaritza eskudunaren berariazko baimena beharko da.

19.4.– Haziak: haziaren tratamendu bat erabiliz edo landa-tratamendu bat erabiliz izurria edo gaitza kontrola daitekeenean, haziaren tratamenduaren aldeko hautua egin behar da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>20. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Barietateak eta txertakak aukeratzea.

20.1.– Tokiko baldintzetara egokitzea: ekoizleak kontuan hartu behar du barietateak izurriei eta gaitzei aurre egiteko zenbateko gaitasuna duen. Debekatua dago inzidentzia edo garrantzi bereziko gaitz jakin batzuk pairatzeko joera berezia duen landare-materiala erabiltzea.

Halakorik izanez gero, inguruko izurri eta gaitz nagusiekiko erresistenteak diren edo haiek toleratzen dituzten patroiak, txerto–patroi konbinazioak edo laboreak erabili behar dira.

20.2.– Zurezko laboreen sailetan, patroiak baldintza edafikoetara egokituko dira eta ez dira ohiko fisiopatiekiko sentikorrak izango.

20.3.– Tokiko barietateak: tokiko barietateen kasuan, agintaritza eskudunaren onarpena beharko da tokiko barietateen erregistroa abiarazi arte.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

V. KAPITULUA

EREITEA - LANDAKETA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>21. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ereitea - landaketa.

21.1.– Tokiko baldintzetara egokitzea: tokiko baldintzetara egokituko dira landaketa-materiala, sailaren dentsitatea, ereiteko unea eta dosia, txandaketa, landaketa-eremua eta beste labore batzuekin elkartzeko aukera.

21.2.– Zurezko laboreez bestelako espezieak elkartzea: debekatua dago zurezko labore-espezie desberdinak elkartzea, baldin eta Ekoizpen Integraturako baldintzekin bateragarriak ez badira.

21.3.– Berotegiko laboreak elkartzea: debekatua dago berotegi berean laboreak elkartzea, nekazaritzaren aldetik onuragarria denean izan ezik.

21.4.– Ereiteko/Landatzeko sakonera eta dentsitateak: kontuan edukiko dira labore desberdinentzako berariazko arau teknikoetan gomendatzen diren ereiteko/landatzeko sakonerak eta dentsitateak.

21.5.– Landaren akastunak aurrez kentzea: ereiten edo landatzen hasi aurretik, gaitz zantzuak dituzten edo ohi ez bezala garatzen ari diren landare-material, tuberkulu, kimu, etab. guztiak kentzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

VI. KAPITULUA

POLINIZAZIOA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>22. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Polinizazioa.

22.1.– Fitoerreguladoreak: debekatua dago fruituak mamitzen laguntzeko fitoerreguladoreak erabiltzea, dagokion berariazko arau teknikoak labore horietarako aurkakorik adierazten ez badu behintzat.

22.2.– Intsektu polinizatzaileak eta baliabide mekanikoak: fruituak mamitzen laguntzeko, hala badagokio, intsektu polinizatzaileak erabiltzea gomendatzen da. Babestutako laboreen kasuan ere gomendagarria izan daiteke polinizazio-baliabide mekanikoak erabiltzea.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> VII. KAPITULUA

ONGARRITZEA, UREZTAPEN

ONGARRIDUNA ETA MEDEAGARRIAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>23. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ongarritze premien jarraipen analitikoa.

23.1.– Analisi fisiko-kimikoa: lurzoruaren analisi fisiko-kimikoa erabiliko da oinarri gisa makroelikagai-premiak balioesteko, nitrogenoarentzat izan ezik. Ekoizpen Integratuko sisteman barneratuko den laborantza-unitatearen analisia eduki behar da, azken 5 urteetakoa, gutxienez. Egin beharreko analisi-kopurua bost urtez behin laborantza-unitate bakoitzeko analisi bat izango da gutxienez, bereziki delako laborearen berariazko arau teknikoan maiztasun handiagoa ezartzen ez bada behintzat.

23.2.– Beste analisi batzuk:

a) Labore iraunkorretan, hostoen analisiak egin behar dira, hiru urtez behin gutxienez.

b) Labore iraunkorretan urtero hosto-analisi bat egitea gomendatzen da, aukeratutako ongarriztapenerako programa egokia den egiaztatze aldera.

c) Baratzeko laboreetan, laborantzan zehar, lurreko laginaren analisia edo hosto-analisia egitea gomendatzen da.

23.3.– Lurrik gabeko laborantzan:

a) pH- eta CE-kontrola: lurrik gabeko laborantzaren kasuan, pH-kontrola eta drainatze-soluzioaren eroankortasun elektrikoaren kontrola gutxienez astean behin egitea gomendatzen da.

b) Hostoen eta soluzioaren analisia: lurrik gabeko laborantzetan laborantzaren garapenean zehar gutxienez hosto-analisi bat egitea eta drainatze-soluzioa hilero aztertzea gomendatzen da. Horrez gain, urtean behin elikadura-soluzioa aztertzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>24. artikulua.–<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3> Ongarritzea eta ureztapen ongarriduna.

24.1.– Ongarritzeko programa: laborantzaren teknikari arduradunak ongarritzeko eta medeatzeko programa bat egin behar du, eta bertan planifikatu behar ditu ongarritze-prozedurak, periodikotasuna, eta analisien emaitzak eta hondoko ongarritzearen emaitzak oinarri hartuta eman beharreko dosiak. Laborantzan zehar, teknikariak aldatu egingo du ongarritzea, laborearen xurgatze-erritmoen arabera, egindako analisi eta behaketa periodikoetan islatuko baitira.

24.2.– Formulazioen doikuntza: aplikatutako ongarritze-elementuen dosiak ahal bezainbat doitu behar dira teknikariaren gomendioetara, ekoizleak eskura dituen merkataritza-formulatuen arabera.

24.3.– Ekarpen-bideak: elikagaien hornidura lurraren bidez edo, hala badago, substratuaren bidez egingo da funtsean. Hosto ongarrien ekarpenak teknikoki justifikatuta daudenean bakarrik egingo dira.

24.4.– Oligoelementuak: analisi batek edo, halakorik ezean, teknikari arduradun kreditatuak nahikoa ez dela erabakitzen badu aplikatuko dira oligoelementuak, mikronutrienteak.

24.5.– Labore iraunkorren landaketa: laborantza iraunkorretan, teknikari arduradun kreditatuak hondoko ongarriztapenerako plana egin behar du, eta plan horretan honako hauek jasoko dira: ongarritze-prozedurak, periodikotasuna eta jarri beharreko dosiak, analisien emaitzen arabera. Hondoko ongarritzea goldaketa baten bidez barneratu behar da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>25. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ongarritze nitrogenatua.

25.1.– Gehienezko muga toleragarriak: ez dira gainditu behar hektarea bakoitzeko eta urteko guztizko nitrogenoaren gehienezko kopuru toleragarriak, ezta lurralde bakoitzean lurpeko ureko nitrato edo fosfatoen aberastearen inguruan aplikagarri diren mugak ere, bereziki zaurgarritzat hartutako guneetan, eta ez dira gainditu behar metal astunei, patogenoei eta bestelako produktu toxikoei dagokienez ezarritako mugak ere.

25.2.– Nitratoen edukia: egokitu egin behar da ongarritze-programa, barazkien nitrato-edukia arriskuan ez jartzeko moduan, indarreko legerian hala jartzen duenean.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>26. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Medeagarriak.

26.1.– pH-a:

a) Fruitu- eta mahatsondo-laboreetan, lurrak kareztatu egin behar dira pH-a 5,8tik beherakoa denean eta aluminioaren saturazio-ehunekoa % 5etik gorakoa denean.

b) Beharrezko medeatzeak egitea gomendatzen da, lurraren pH-a laborantzarako hoberentzat onartutako baliotik urrun dagoenean edo lurraren ezaugarri fisiko edo kimikoek hala aholkatzen dutenean.

26.2.– Organikoak:

a) Lurraren egiturari egokitzen zaizkion material organikoaren mailei eustea.

b) Baratzeko laboreetan, lurreko laborantzaren kasuan, medeagarri organikoak eman behar dira sustrai-gunean materia organikoaren maila % 1etik gora mantentzeko. Aterpeko laboreetan, % 2tik beherako materia organikoko edukiak dituztenetan, medeagarri humikoak eman beharko dira profilaren lehenengo 20 cm-etan, urtean m<SUP>2</SUP>-ko 2-10 kg-ko dosiak erabiliz.

c) Oro har, medeatzeak egitea komeniko litzateke sustrai-gunean materia organikoko edukia % 2tik beherakoa denean.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>27. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ongarri organikoak.

27.1.– Konposizioaren kontrola: balio ongarria duten materia organiko edo bestelakoak ematean, ekarpenak metal astunen, patogenoen edo bestelako produktu toxikoen teknikoki ahal den kopuru txikiena eduki beharko du, legez ezarritako mugak gainditu gabe. Horretarako, erabilitako ongarri organikoaren ezaugarriei buruzko dokumentazioa (lehengaia, lortzeko metodoa, edukia) eduki beharko du ekoizleak, hori erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak ezagutzeko xedez. Ongarriaren edo haren konposizioaren gaineko zalantzarik izanez gero, ekoizleak berak analisiak egingo ditu.

27.2.– Araztegiko lohiak: ezin da araztegiko lohietatik abiatuta egindako materialik erabili.

27.3.– Hiri-hondakin solidoak: ezin dira zuzenean erabili hiri-hondakin solidoak.

27.4.– Purinak: ongarritzea egin eta berehala botatzea lurrean purinak eta abeltzaintzako ustiategietako gainerako hondakin erdilikidoak.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> VIII. KAPITULUA

UREZTAPENA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">28. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ureztatze uraren jarraipen analitikoa.

28.1.– Ezaugarri analitikoak: ureztatzeko uraren kalitatearen (kimikoa eta bakteriologikoa) ezaugarri analitikoak eduki behar dira, horien erabileraren gaineko erabakia hartzeko xedez.

28.2.– Jarraipena: ureztatzeko erabilitako uraren analisi fisiko-kimikoa egin behar da gutxienez bi urtez behin, baimendutako laborategi batean. Lurpeko uren bilketa propioen kasuan, periodikotasun handiagoa justifikatu ahal izango da, 5 urtetik gorakoa ez bada behintzat. Jatorria dela-eta, uraren konposizioa oso aldakorra bada, nitrato-edukiaren eta eroankortasunaren analisiak maizago egin beharko dira.

28.3.– Analisi fisiko-kimikoa: ureztatzeko uraren analisi fisiko-kimikoa urtero egitea gomendatzen da.

28.4.– Kutsadura-arriskuaren kontrola: ureztatzeko urek izan dezaketen kutsadura-arriskuaren analisia urtero egitea gomendatzen da. Ureztatzeko urean metal astunak agertzeko arriskurik izanez gero, horien analisia egitea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>29. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ureztatze uraren ezaugarriak.

29.1.– Kalitate-parametroak: debekatua dago laborantzarako, lurrerako edo osasun publikorako toleragarriak ez diren kalitate-parametroak dituzten urak erabiltzea.

29.2.– Araztutako hondakin-urak: debekatua dago hiriko hondakin-urak erabiltzea, honako muga hauek ez dituztela gainditzen bermatzen duen haien kontrol analitiko jarraitua eginez gero izan ezik: - Oxigenoaren eskari kimikoa: 125 mg O2, ur-litro bakoitzeko. - Oxigenoaren eskari biologikoa: 25 mg O2, ur-litro bakoitzeko. - Guztizko solido esekiak: 35 mg/l - Escherichia coli: 1000/100 ml, urteko laginen % 90ean.

29.3.– Eroankortasun elektrikoa: debekatua dago 3 dS/m-tik gorako eroankortasun elektrikoa duten urekin ureztatzea.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>30. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Maiztasuna eta bolumena.

30.1.– Ureztatzeko ildo teknikoak: labore ureztatuetarako, laborantzaren teknikari arduradunak, periodikoki, ureztatzeko ildoak ezarri behar ditu ustiategiaren koadernoan, honakoak adierazita: maiztasuna eta dosia klimatologiaren arabera, eta laborantzaren premiak eta ur-erabilgarritasunak, ur-galerak saihestuz.

30.2.– Dosia: ureztatze-dosiak laboreen premietara eta lurraren egiturara eta drainatze-ezaugarrietara egokituko dira, ur-erabilgarritasunen arabera.

30.3.– Isurketa-arriskua: debekatua dago ureztatzean aspertsoreek botatzen duten ur-kantitatea lurzoruaren iragazkortasuna gehi azaleko ur-kantitatea baino handiagoa izatea.

30.4.– Fruta-bilketaren aurretik ureztatzeari uztea: fruta-laboreen kasuan, justifikazio teknikorik ezean, ekoizpeneko sailen bilketa baino hilabete lehenago ureztatzeari utzi behar zaio.

30.5.– Istildurak: landareen sustrai-inguruan putzuak sortzea eragoztea komeni da. Behar izanez gero, istiltzeko joera duten lurretan drainatzeak egitea gomendatzen da.

30.6.– Ureztapena programatzeko metodoak:

a) Ureztapenak programatzeko, teknikoki onartutako metodoak erabiliko dira.

b) Ur-balantze baten bidez ureztatzea gomendatzen da; ur-balantzea kalkulatzeko, ebapotranspirazioko balioak (ET0) erabiliko dira, inguruko estazio meteorologikoetan edo ebaporimetroen bidez jasotako datuetan oinarrituta. Labore-koefizientea (Lk) erabiliko da, tokiko zuzenketa eta landaredi-aldian lurzoruak dituen ezaugarriak eta hezetasuna aintzat hartuta.

c) Ur-balantzearen arabera laboreak hala eskatu bitartean ureztatzen jarraitzea gomendatzen da.

30.7.– Aplikatutako uraren neurketak eta erregistroak:

a) Laborantza-unitate bakoitzeko aplikatutako ureztatzeko ura neurtu eta erregistratu egin beharko da. Ur-kantitate hori erregistratu ezin bada, gutxi gorabeherakoa adieraziko da.

b) Laborantza amaitutakoan, azalera-unitate bakoitzeko hornitutako ur-emariak kontabilizatzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> IX. KAPITULUA

LABORANTZAKO JARDUERAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>31. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Laborantza sistema, inausketa eta zurkaitza jartzea.

31.1.– Laborantza-sistema: erabilitako laborantza-sistemak, formazio-sistema barne hartuta, landareen egoera fisiologiko hoberenari eutsi beharko dio.

31.2.– Zurkaitza jartzea: baratze-laboreetan, laboreak errafiazko hariarekin zurkaiztuz gero, urtero aldatu behar dira.

31.3.– Inausketa:

a) Inausketa planteamendu tekniko batekin egingo da, jarduera hori arautzen duten funtsezko printzipioak kontuan hartuta, eraginkortasuna eta errentagarritasuna maximizatzeko.

b) Fruta-laboreetan, inausketa-sistemak landarearen egoera fisiologiko hoberena errespetatu beharko du, ongi aireztatuta, eta argia eta tratamenduak sartzeko moduan.

c) Gehiegizko indarra inausketaren bidez eta laborantzako beste jarduera batzuen bidez zuzenduko da.

d) Udaberriko kimaketa tresna zorrotzekin egingo da (guraizeak, labanak, etab.), eskuzko inausketa teknikoki justifikatuta dagoen kasuetan izan ezik.

e) Inausketa-tresnak desinfektatu edo aldatu egin beharko dira labore-unitatez aldatzean eta lanaldi bakoitza amaitzean.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>32. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Laborantzarekin zerikusirik ez duen landaredia kentzea.

32.1.– Belar txarren kontrola:

a) Murriztu egin behar da herbiziden erabilera, eta laborantzako beste jarduera batzuei eman behar zaie lehentasuna.

b) Belar txarrak, beranduenera, haziak sortu baino lehen kendu behar dira.

c) Baliabide mekanikoen bidez maneia ezin daitezkeen eta herbizidak aplikatzeko beharra duten laborantza-bazterrak eta landare-estalki iraunkorra duten guneak aplikazio lokalizatuen bidez eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten duten eta eraginkortasun hobea bermatzen duten teknikak erabiliz kontrolatuko dira.

32.2.– Labore iraunkorrak:

a) Besorako sailetako fruta-arboletarako eta txakolina egiteko mahatsondoetarako, ez da rotabatorea pasa behar, sasi-garbitzeko makina pasa eta landare-estalki iraunkor batekin mantenduko dira kaleak.

32.3.– Berotegiko laboreak:

a) Berotegiaren barneko eta berotegiaren eranskinetako laborantzatik kanpoko landareak kendu egin behar dira gutxienez haren hormen kanpoko aldetik 1,5 m-ra arte, horiek mantentzea organismo onuragarriren bat sustatzeko ona dela frogatzen den kasuetan izan ezik.

b) Berotegiaren barruan ezin da herbizidarik erabili, teknikari arduradunak baimendutakoan izan ezik.

32.4.– Herbizida aukeratzea:

a) Herbizidak erabiliz gero, laborearen berariazko arau teknikoan aholkatutako formulazioak erabiliko dira lehen aukera gisa, produktu fitosanitarioentzako irizpide berberekin hautatuak.

b) Hareazko lursailetan herbizidak erabiliz gero, hondakin-ondorio txikia eta ez oso iraunkorra izan dezaten gomendatzen da.

c) Tratamendu herbizida belar txarrak sentikortasun handiena duen unean egitea eta produktua floraren arabera aukeratzea gomendatzen da.

d) Behar bezain hezeak diren lurzoruetan, aurre-emergentziako herbizidak erabiltzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> X. KAPITULUA

LABORANTZAN PRODUKTU

FITOSANITARIOAK ERABILTZEA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>33. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Infektatutako landareak kentzea.

33.1.– Landareak kentzea: gaitz eta birosi jakin batzuetako bat dutelako zantzuak dituzten landareak eta organoak berehala kendu behar dira sailetik, landareen hazkuntza arrunta eragotz ez dezaten eta kutsadura-foku bihur ez daitezen. Sailetik kendu eta desegin egin behar dira berehala. Teknikariak justifikatu beharko du ez kentzea edo ez desegitea.

33.2.– Aurretiko tratamendua: gaitz eta birosiak bektore baten bidez kutsa badaitezke, espezie transmititzaileen aurkako tratamendu fitosanitario bat egin behar da landareak atera edo moztu aurretik.

33.3.– Berotegiko laboreak: berotegiko laboreen kasuan, berotegiaren egitura desinfektatzea gomendatzean da oraindik barruan dauden labore-hondarrekin, laborearen egoera fitosanitarioak hala baldintzatzen duenean.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>34. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Fauna osagarria erabiltzea.

34.1.– Balorazioa eta babesa:

a) Substantzia kimikoen erabilera minimizatzen duen laborantza-estrategia bat izan behar da, inguruko laborantzarako lehentasunezkotzat jotzen den fauna osagarria babesten eta errespetatzen duena. Bereziki, inguruko laborantzarako lehentasunezkotzat jotzen diren gutxienez bi espezie babestuko dira eta

haien populazioak handituko dira, teknikoki bideragarria denean.

b) Fauna osagarriaren inbentarioa eta balorazioa egitea gomendatzen da.

34.2.– Askapenak:

a) Preskripzio teknikoa: fauna osagarri jakinen bat askatu behar izanez gero, askatze hori preskripzio teknikoz egingo da.

b) Arerio natural motak: ezin da berezko faunan ez dagoen arerio naturalik askatu, ezta dagokion legeriak sartzea debekatutakorik ere, agintaritza eskudunaren berariazko baimenik ezean.

c) Laborantzako teknikari arduradunak hala adierazitakoan, fauna osagarriaren askapenak egitea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>35. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Kontrol fitosanitarioko metodoak.

35.1.– Arriskuaren zenbatespena: partzela edota laborantza-unitate bakoitzeko arriskuaren zenbatespena egin behar da laginketa-sistemaren, izurrien garapen-egoeraren, fauna baliagarriaren, laborantzaren fenologiaren eta baldintza klimatikoen bidez kalkulatutako populazio-mailen ebaluazioaren bidez.

Arrisku-aldia balioesteko, kontrol-estazioak jar ditzake teknikari arduradunak. Estazio horietan labore bakoitzaren berariazko arau teknikoen eranskinetan azalduriko izurri eta gaitzen jarraipena egin behar da. Teknikariak beharrezkotzat jotzen duen kontrol-estazio kopurua jarri behar du, eta egin beharreko lanen gaineko ardura hartu behar du. Hasieran agenteak agertzeko arrisku handieneko partzeletan jarriko dira estazioak, baina aldatu egin ahal izango dira agentea beste partzela batean hasten bada.

Berotegiko baratze-laboreetako arriskua zenbatesteko, gutxienez kontrol-estazio bat zehaztu behar da ustiategi bakoitzeko. Gainerako laboreetan ustiategi-multzoetarako ezarri ahal izango dira, teknikari arduradunak dituen baliabideen eta irizpideen arabera.

35.2.– Laborantza-unitateko laginketak: teknikari arduradunak arriskuaren berri eman ondoren, ekoizleak laginketak egin behar ditu laborantza-unitateetan. Teknikari arduradunak zehaztuko du kasu bakoitzean zenbat landare edota tranpa behatu behar diren eta behaketak zenbateko periodikotasunez egin behar diren. Esku-hartze kimikoren bat egin aurretik, beti laginketa bat egin behar da gutxienez.

35.3.– Esku hartzeko atalaseak: izurriak edota gaitzak kontrolatzeko zuzeneko neurriak (metodo biologikoak edo kimikoak) populazio-mailek edo inguruabarrek labore bakoitzari dagokion berariazko arau teknikoaren eranskinean adierazitako esku hartzeko atalaseak gainditzen dituztenean soilik aplikatu behar dira.

35.4.– Metodo batzuei lehentasuna ematea: izurriak eta gaitzak kontrolatzeko, lehentasuna emango zaio ingurumenarekiko errespetu handiena duten kontrolak erabiltzeari, laborantza- eta biologia-metodoak barne hartuta. Nolanahi ere, arreta berezia jarriko zaie arazoa ekarri duten kausei, produktu kimikoen erabilera minimizatzea dakarten neurri zuzentzaile egokienak hartzeko.

35.5.– Fokuen tratamendua: ahal den guztietan, lehenengo fokuak tratatu behar dira.

35.6.– Egutegiak: debekatua dago aurrez ezarritako egutegi batekin tratamenduak egitea, zoritxarrik baden kontuan hartu gabe, eta bereizi gabeko aplikazioak egitea, preskripzio teknikorik gabe.

35.7.– Kontrola bertan behera uztea: debekatua dago laborearen hazkunde-zikloa amaitu baino lehen kontrol fitosanitarioa bertan behera uztea.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>36. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Kontrol kimikoko zuzeneko neurriak.

36.1.– Gomendio teknikoa: kontrol kimikoko zuzeneko neurriak laborantzako teknikari arduradunaren gomendioei jarraiki aplikatu behar dira.

36.2.– Aukeraketa-irizpideak: esku-hartze kimikoa beharrezkoa bada, erabili beharreko produktu fitosanitarioak ondorengo hauentzat arrisku txikiena dakarten irizpideen arabera aukeratuko dira: pertsonentzat, faunarentzat eta ingurumenarentzat, izurria, patogenoa edo belar txarra kontrolatzeko eraginkortasunarentzat, hautakortasunarentzat (toxikotasuna saihestu behar da polinizatzaileentzat eta arerio naturalentzat), iraunkortasunarentzat, hondakinentzat eta populazio erresistenteak agertzeko arriskuarentzat -etiketan daude adierazita-.

Debekatua dago produktu fitosanitarioen erregistro ofizialean baja emandako produktu fitosanitarioak erabiltzea.

36.3.– Gomendatutako formulazioak: labore bakoitzaren berariazko arau teknikoetan zehazten dira izurri edo gaitz bakoitzarentzat gomendatutako gai aktiboak (I. eranskina) eta gomendagarritzat jotzen diren (II. eranskina) eta kontrol kimikoko bitartekoren bat aplikatzekotan lehenengo aukera gisa erabiliko diren substantzia horien formulazioak. Murrizketa honetatik kanpo uzten dira lurzoruak, substratuak eta babesen egiturazko elementuak desinfektatzeko tratamendu fitosanitarioak.

Aipaturikoez gain, bestelako formulazio edota gai aktiboak erabili ahal izango dira, baldin eta aurreikusitako laborantzarako eta erabilerako erregistro ofizialetan baimenduta badaude, ezarritako murrizketak errespetatzen badira, teknikari arduradunak gomendatzen baditu eta laborantzan ekoizpen integratuaren berezko baldintzak betetzen badira.

36.4.– Ohikoak ez diren izurri eta gaitzak: salbuespen gisa, laborantzan, bertan ohikoak ez direlako, labore bakoitzari dagokion arauan islatu gabe dauden edo esku hartzeko atalasea edota gutxieneko irizpiderik zehaztuta ez duten izurri edo gaitzak hautematen direnean, haien aurka egin ahal izango da laborantzarako baimendutako beste edozein produktu fitosanitariorekin.

36.5.– Gai aktiboak txandakatzea: izurrian edo gaitzean eragin desberdinak dituzten gai aktiboak txandakatzea gomendatzen da.

36.6.– Produktu-nahasketak:

a) Ezin izango dira erabili izurri edota gaitz jakin baten aurkakoa ez den substantziaren bat duten gai aktiboen nahasketetan oinarritutako formulatuak, organismo kaltegarri ugariren aurkako aldi bereko tratamendua justifikatuta egon ezean.

b) Produktu fitosanitarioak elkarren artean edo beste mota bateko produktuekin ez nahastea gomendatzen da, bateragarriak direla jakin ezean.

36.7.– Etiketako oharrak: produktu fitosanitarioak erabiltzerakoan dagozkien etiketetan adierazitako oharrak errespetatuko dira beti, ekoizpen integratuan erabiltzeko delako laborearen berariazko arau teknikoetan mugaketa handiagoak jarri ala ez.

36.8.– Likidoaren eta soberakinen bolumena:

a) Tratamendu fitosanitarioetan, ahalik eta dosi txikienarekin ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko xedez, zehaztasunez doitu behar dira likidoaren gehienezko bolumenak (gaindosifikazioak saihesteko) eta aire-etorria (aplikazioak tratatu nahi diren partzelez edota unitateez bestelakoetara iristea saihesteko), laborearen egoera fenologikoa kontuan hartuta.

b) Nahasketan gehiegikeria gertatuz gero, hori kudeatzeko edozein metodo egin beharko da, fauna eta flora naturalentzako ahalik eta eragin txikienarekin, lurrazaleko eta lurpeko urak kutsatzeko inolako arriskurik gabe.

36.9.– Eguraldia: eguraldi txarra egiten duenean ezin da produktu fitosanitariorik aplikatu.

36.10.– Tratatutako unitateen seinaleztapena: berotegiko baratze-laboreetan, biltzeko gutxi falta duten edo biltzeko garaian dauden laborantza-unitateak seinaleztatu egin behar dira tratamendu fitosanitarioren baten xede baldin badira, segurtasun-epea eta epe hori zein egunetan amaitzen den zehaztuta, baita ordua ere, behar izanez gero.

36.11.– Aplikazio-sistema.

a) Ezin dira hautseztatzeko fitosanitarioak erabili, teknikari arduradunak justifikatu ezean. Saihestu egin behar dira gaindosifikazioak.

b) Babestutako laboreen kasuan, debekatua dago ULV (Ultra Low Volume) aplikazioak zuzenean landarearen gainean egitea.

c) Debekatua dago aireko hegaldien bidez tratamenduak aplikatzea.

d) Haizea dabilenean aplikazioak egin behar direnean, tratamendu-ekipoetan norabidea mugatzen duten gailuak erabiltzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">37. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Produktu fitosanitarioen aplikatzailearen erabilera arauak.

37.1.– Tratamenduaren prestakuntzari dagokionez:

a) Behar bezala aireztatutako espazioetan prestatu behar da likidoa, ahal bada, kanpoan, produktu fitosanitario eta nutrizionalen ontziak kontrolatu gabe ez uzteko arreta jarrita.

b) Ezin da sail landu horretan aurretik beste sail batean erabili den aspertsorea produktu bereziekin garbitu gabe erabili.

c) Gai kontzentratuak ukitzea saihestu behar da, inhalatu edo irensteko arriskua baitago eta, batez ere, gaiak azala eta begiak ukitzea saihestu behar da.

d) Baldin eta produktu kontzentratua ukitzen bada, produktuak ukitu dituen gorputz-atal guztiak urez eta xaboiez garbitu behar dira lanean jarraitu baino lehen.

e) Intoxikazio larria izanez gero, medikuarengana jo behar da lehenbailehen eta tratamenduko produktuaren etiketa erakutsi behar zaio.

37.2.– Tratamenduan zehar:

a) Tratamenduko produktua aplikatzen den bitartean, ez erre, ez edan eta ez jan.

b) Pita buxatuz gero, ez putz egin eta ez xurgatu, baizik eta aldatu edo libratzeko egokia den tresna batekin garbitu.

37.3.– Tratamenduaren ondoren:

a) Tratamenduan erabiltzen den materiala arretaz garbitu behar da: upelak eta babes-jantziak.

b) Aplikatzaileak dutxa hartuko du. Jantzi kutsatuak aparte garbituko dira, eta jantzi horiek ez dira inoiz etxeko arroparekin nahasiko. Arropa garbia jantziko du. Erabilera mugatuko arropa erabili badu, ez da inoiz berriro erabiliko, eta jantzi hori ontzi fitosanitarioetarako edukiontzira botako du.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> XI. KAPITULUA

BILKETA ETA KONTSERBAZIOA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>38. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Bilketa.

38.1.– Bilketaren baldintzak:

a) Kalitatea murrizten duten eta usteldura dakarten patogenoen infekzioak eragiten dituzten landare-produktuetako lesioak saihesteko baldintza eta garai egokietan egin behar da bilketa.

b) Debekatua dago nekazaritza-produktuak bustita daudenean biltzea, laborearen berariazko arau teknikoak bestelakorik adierazten ez badu edo agintaritza eskudunaren edo teknikari arduradun kreditatuaren berariazko baimenik ezean, eguraldi txarrean oinarrituta.

c) Jorra-laboreetarako, bilketa aro egokian egitea gomendatzen da.

d) Teknikari arduradun kreditatuak biltze- eta biltegiratze-katearen prozesua ebaluatzea gomendatzen da.

38.2.– Heldutasun-maila: produktuak merkataritzako kalitate-eskakizunak betetzeko moduko heldutasuna duenean egin behar da bilketa.

38.3.– Segurtasun-epeak: hondakinen presentzia murriztu egin beharko da segurtasun-epeak edo bilketaren aurreko tarteak ahal bezainbat luzatuta, ofizialki ezarritako Hondakinen Gehienezko Mugak betetzen direla ziurtatzeko. Laborantzako berariazko arau teknikoetan segurtasun-epe handiagoak jarri ahal izango dira produktu jakin batzuentzat, tokiko esperientziaren arabera.

38.4.– Produktu bideraezina: baztertu egingo dira usteldura-zantzu nabariak dituzten edo kontsumitzeko bideraezin egiten dituzten bestelako kalteak dituzten frutak. Horrez gain, ezin izango dira partzelan utzi horien presentziak landareen izurriak edo gaitzak zabaltzeko arriskua badakar.

38.5.– Kaxak eta bilgarriak erretiratzea: manipulazioa landan egiten den laborantzetan egunero erretiratu behar dira lanaldiaren amaieran edota kutsadura-arriskuren bat dagoenean soberan geratutako kaxak eta bilgarriak.

38.6.– Garbitzeko urak: debekatua dago kontsumoko produktu freskoak garbitzeko edateko txarra den ura erabiltzea, indarreko legeriarekin bat etorriz.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>39. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Bildu ondoreneko tratamenduak.

39.1.– Aplikazioak: bildu ondoreneko tratamenduak kontserbazio luzeko uztetan edo teknikoki justifikatuta dagoenean bakarrik egin ahal izango dira. Metodo fisikoei edo produktu naturalekin egiten direnei emango zaie lehentasuna, sintesi-produktuen aurretik.

39.2.– Produktuak: uzta ondoreneko tratamenduak eginez gero, produktu fitosanitarioen erregistro ofizialean erregistratutako produktu fitosanitarioak bakarrik erabili behar dira, laborantzan erabiltzeko baimendutakoak, eta horien artean profil toxikologiko onena dutenak eta hondakinen gehienezko mugak erkidegoan bateratuta dituztenak, eta erregistratu egin behar dira.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>40. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Bilketa kontserbazioa.

40.1.– Prozedura: produktuen ahalik eta kalitaterik onena bermatzen duten prozedurekin bildu eta, hala badagokio, antolatu behar dira produktuak.

40.2.– Bilketa-egunen artean jasotzea: bildutako produktuak bilketa-egunean bertan manipulazio-biltegira eramaten ez direnean, leku egokian jarri behar dira; horretarako behar bezala gaitutako leku batean, aterpean, agente atmosferikoen eragin zuzena saihesteko moduan eta ongi aireztatutako lekuan jarri behar dira. Alde batera uzten da eraldaketa-prozesuetarako produktua.

40.3.– Fruituak prestatzea: kontserbazio-ganberan sartu baino lehen, 24 orduz biltegian uztea gomendatzen da, ondo aireztatuta, fruituan pedunkulua sartzearen ondoriozko orbaintzea errazteko eta, horrela, gaitzak saihesteko.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

XII. KAPITULUA

HONDAKINEN KUDEAKETA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>41. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Hondakin inerteak.

41.1.– Hondakin inerteen kudeaketa: ezin da plastiko, ontzi edo bestelako hondakinen hondarrik utzi ustialekuaren barruan edo mugetan, eta debekatua dago suaren bidez edo bestelako prozeduren bidez desegitea, xehatzea edo partzelan edo inguruetan lurperatzea.

41.2.– Produktu kimikoen hondakinak; fitosanitarioak, hidrokarburoak, etab.

a) Erabilitako olioak edo bestelako hidrokarburo eta produktu toxikoak biltzeko sistemak ezarri behar dira, eta indarreko legerian ezarritako lekura eraman behar dira.

b) Baztertu beharreko produktu fitosanitarioak produktu kimikoen hondakinen kudeatzaile baimendu baten bidez kudeatuko dira, konpainia hornitzaile baten bidez edo ingurumenerako segurua den beste edozein metodoren bidez, indarreko legeriaren arabera.

c) Produktu fitosanitarioa hartzen duen ontziaren edukia agortzen denean, ontzi hori hiru bider pasatu behar da uretan, eta ondoren ur hori aspertsoreko tankean isuri, diluzioa prestatzen den unean. Produktu fitosanitarioen eta ongarrien ontzi hutsak gauzaeztandu eta zulatu egingo dira, eta biltegiratu egingo dira hondakinak pertsonentzako eta ingurumenerako leku seguru eta ez kutsakorrean modu antolatuan biltzeko zain, eta ezin izango dira berrerabili.

41.3.– Egitura-hondarrak.

a) Biguntzeko plastikoak edo plastikozko estalkietakoak edo laborantzako egituretan erabilitako beste edozein material erretiratu egin beharko da modu kontrolatuak birziklatu edo isurtzeko.

b) Erretiratu ondoren, laborantza-egituretako plastikoak edo sareak ezin izango dira erabili laborearentzat, pertsonarentzat edo faunarentzat arriskua dakarten beste erabilera batzuetarako.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>42. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Landare hondakinak, oro har.

42.1.– Hondarrak uztea: aurreko laboreen hondarrak, inausketaren, hostoak kentzearen edo garbitzearen ondoriozko hondarrak eta belar txarrak lurraren gainean gera daitezke izurriak edo gaitzak kutsatzeko arriskurik agertzen ez dutenean. Lurraren gainean geratzen diren zurezko hondarrak zatitu eta xehatu egin behar dira, eta ez da komeni goldatzearen bidez lursailean sartzea.

42.2.– Hondarrak erretzea: debekatua dago landare-hondarrak erretzea, ekoizpen arloko agintaritza eskudunak berariaz adierazitako salbuespenezko kasuetan izan ezin.

42.3.– Birziklatzea: landare-hondarrak birziklatzea gomendatzen da, lurzoruko gai organikoko edukia handitzeko, izurriak eta gaitzak kutsatzeko arriskuak ezabatzen dituzten teknikekin.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>43. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Berotegiko barazkien laborantzako landare hondakinak.

43.1.– Lurra landu aurretik: partzelan landare-hondarrik eta belar txarrik ez egotea gomendatzen da, ohiko jardunbidearen arabera, berriz landatu edo erein baino 15 egun lehenago, gutxienez. Interplanting-laborantza ez bada behintzat.

43.3.– Lurra lantzerakoan:

a) Inausketaren, hostoak kentzearen eta garbitzearen ondoriozko landare-hondarrak sailetik atera egin behar dira 7 egun igaro aurretik, teknikari arduradunak justifikatu ezean.

b) Ezin da fruiturik lurrera bota garbitzerakoan. eroritako fruituak berehala kendu behar dira; gorabehera mekanikoen edo eguraldiaren ondorioz erori direnak gehienez ere 7 egunez egon daitezke lurrean.

43.3.– Laborantzaren amaieran:

a) Laborantza amaitu eta saila utzitakoan, hondar guztiak atera eta berehala ezabatu behar dira.

b) Inausketaren, hostoak kentzearen eta garbiketaren ondoriozko hondarrak eta aurreko laborantzaren hondarrak ezin izango dira sailetik kanpo utzi ondoz ondoko 7 egunez baino gehiagoz.

c) Sailaren kanpoaldean, baimendutako epe hori igarotakoan, landare-hondarrek ontzi itxietan (tapadun edukiontzietan) edo edukia isolatzeko bestelako baliabideren batekin estalita egon beharko dute, plastikozko lamina batekin, esaterako.

d) Azkenik, landare-hondarrak baimendutako zabortegi batera edo simaurtegi batera eramango dira, konposta egiteko erabiliko dira, edo xehatu eta lursailean sartuko dira landu gabe dagon edo beste espezie batzuk dituen partzela batean, izurriak eta gaitzak kutsatzeko arriskuak ezabatu ondoren. Aipaturikoez gain, laborantzako teknikari arduradunak justifikatutako eta onartutako beste edozein konponbide analogo hartu ahal izango da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>44. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Substratu inerteak birziklatzea.

44.1.– Birziklatzea: substratu inerteak (perlita, harri-zuntza, etab.) behar bezala birziklatu behar dira, agronomia aldetik gomendagarria bada eta teknikoki ahal bada behintzat.

44.2.– Substratu birziklagarriak: substratu birziklagarriak erabiltzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>XIII. KAPITULUA

USTIAPEN KOADERNOA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>45. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ustiapen koadernoa.

45.1.– Koadernoa edukitzea: ustiapen-koadernoa honakoak biltzen dituen agiria da: datu orokorrak eta laborantzari dagozkionak, desinfekzio-tratamenduei buruzko jarraibide teknikoak, tratamendu fitosanitario, kultural eta biologikoak, laborantzako teknikari arduradunak ongarritzeko eta ureztatzeko emandako jarraibideak, eta ekoizleak horiek gauzatzea, dagokion dokumentazio osagarriarekin batera, albaranak, analitikak, etab.

Ustiategi bakoitzeko landa-koaderno bat izan behar da kontsultak egiteko, eskura, bai euskarri informatikoan, bai paperean.

45.2.– Gomendio teknikoak: laborantzako teknikari arduradunak emandako jarraibide oro ustiapen-koadernoan jaso behar da.

45.3.– Artxiboa: Operadore ekoizleari eskatzen zaizkion erregistro guztien artxibo historikoa izango da, gutxienez bost urtez, Ekoizpen Integratuko operadore gisa inskribatzeko eskabidea egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Eskatzaile berriek eskuragarri izan beharko dituzte erregistroak, azken laborantza-ziklokoak, gutxienez.

45.4.– Erantzukizun-aitorpena: operadore ekoizleak landa-koadernoan erregistratzen dituen lanak egiazkoak diren eta eguneratuta dauden begiratzeko erantzukizuna hartuko du bere gain.

45.5.– Laborantza-unitateak erregistratzea:

a) Ustiapen-koadernoan identifikatu behar dira laborantza-unitate guztiak. Argi eta garbi zehaztuta geratu behar dute, erreferentzia grafikoen bidez eta zein SIGPAC partzelatan dauden identifikatuta. Berotegiko laboreen kasuan, egitura bakoitzaren eta azpizatiketa (nabeak, ureztatze-sektoreak, korridoreak, etab.) posibleen identifikazio iraunkorra edukiko da.

b) Urtero erregistratuko da landutako sailaren ziklo bakoitza.

45.6.– Teknikariaren bisitak erregistratzea: teknikari arduradun kreditatuak egiten dituen bisitak erregistratzea gomendatzen da.

45.7.– Oharrak: landa-koadernoan zehatz-mehatz idatziko dira laborantzari dagozkion lan guztiak eta lan horiek zein egunetan egin diren; ohar hauek tratamendua egiten edo aplikatzen den une berean idatziko dira. Laborantza-unitateari buruz bete beharreko informazioa dagokion laborearen berariazko arau teknikoetan dago jasota, eta hau izango da bete beharreko informazio orokorra, gutxienez:

– Operadorearen identifikazioa: operadoreen erregistro-zk., izena, harremanetarako pertsona, helbidea, telefonoa, faxa, telefono mugikorra, posta elektronikoa, udalerria, erakundea edo herria, posta-kodea, elkartea/koop./JD, merkaturatzea.

– Teknikari arduradunaren identifikazioa: akreditazio-zk., izena, telefono mugikorra.

Laborantza-unitateen eta partzelen katastroko erreferentzien identifikazioa: laborantza-unitatea (zenbakiarekin kodifikatuta), katastroko partzelen eta, hala badagokio, instalazio edo berotegien identifikazioa (LH, udalerria eta, hala badagokio, erakundea edo herria, ingurua, poligonoa, partzela, guztizko laborantza-azalera), laborantza-unitatearen guztizko azalera, altxatze- edo abiarazte-data, hala badagokio, aurreko laborea, edukitza-erregimena eta, azkenik, labore iraunkorren kasuan, sailaren datuak (barietatea eta patroia, eraketa-sistema, landaketa-esparrua, hektarea bakoitzeko landare-kopurua eta landaketa zein urtetan egin den).

Analisiak erregistratzea: honako hauek jaso behar dira: analisi-mota, analisiaren data, laborantza-unitatea edota unitatea. Erantsi orria emaitzekin.

Ekipoen mantenimendua: mota, marka eta modeloa, zein urtetan erosi den, azterketa-data, makinen egokitzapena, jabetza. Makina-motaren arabera, datu tekniko hauek: gaitasuna, lan-zabalera, etab.

Aplikagarri den laborantzetan, biltegiratzea, garbiketa- eta higiene-tratamenduak: data, biltegia, produktua, dosia.

Berotegiko barazkietan: egituren eta substratuen desinfekzioa: lekua, data, produktua, aplikatzeko era eta langilea.

Trazabilitate-sistemaren erregistroak.

Autokontrol-sistemaren erregistroak.

Kalitate-sistemaren erregistroak.

Hondakinen kudeaketaren erregistroak.

Dokumentazio osagarria.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> XIV. KAPITULUA

MANIPULAZIO ZENTROA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>46. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Instalazioak.

46.1.– Kontserbazio-egoera: instalazioek kontserbazio-egoera onean egon behar dute, behar bezala mantenduta.

46.2.– Materialak: instalazioetan erabiltzen diren material guztiek elikagai bezala erabiltzeko moduan egon behar dute, eta Espainiako Elikadura Kodearen eta indarreko legeriaren araberako zehaztapen eta premia desberdinetara egokitu behar dute.

Hala, debekatuta daude material batzuk, hala nola, burdin kromatua edateko urerako instalazioetan, beruna eta eztainuzko eta berunezko aleazioak dituzten soldadurak. Baimendutako material polimerikoak ez dira kaltegarriak izango, prestatutako edo eraldatutako produktuei ez diete propietate kaltegarririk kutsatuko eta ez dituzte haien ezaugarri organoleptikoak aldatuko.

46.3.– Aireztapena: instalazio guztietan eta, bereziki, osasun-zerbitzuetan, aireztapen egokia eduki behar da, naturala edo mekanikoa.

46.4.– Argiztapena: argiztapen egokia izan behar da produktuaren zirkulazioko lokaletan. Instalazioetako hodi fluoreszenteak edo lanparak baliabide egokiez babestuko dira, hautsiz gero kristalik eror ez dadin; halaber, sabaian edo hormetan finkatuko dira, erraz garbitu ahal izateko eta hautsa pilatzea saihesteko.

46.5.– Hustubideak: husteko sistemek egokiak izan behar dute. Estolda-zulorik baldin badago, balde- edo garbiketa-urak hustu ahal izateko baliabideak eduki behar dira. Estolda-zulo horiek atzeratzea saihesteko gailu egokiak dituzte.

46.6.– Gainazalak: lurzoruen, hormen eta sabaien gainazalek solidoak, iraunkorrak eta garbitzen errazak izan behar dute. Horrez gain, lurzoruek ez irristatzeko tratamendu bat eduki behar dute.

46.7.– Seinaleztapena: manipulazio-gune guztietan, ibilgailuentzako igarobideak identifikatu behar dira. Oztopo finkoek behar bezala seinaleztatuta egon behar dute.

46.8.– Maniobra-guneak: ibilgailuen maniobra-guneek zolatuta egon behar dute, kargatu eta deskargatzeko behar adinako zabalera izan behar dute, euri-uren ebakuazio eta guzti.

46.9.– Deskarga-malgukiak: deskarga-malgukiak independenteak izango dira, ekoizpen integratuko produktuetarako seinaleztatuta egongo dira eta plataformak izango dituzte beren garaiera ibilgailuen kaxari egokitzeko.

46.10.– Hartutako produktuen gunea: hartutako produktuen guneek amaitutako produktuak biltegiratzen direneko guneetatik bereizita egon behar dute.

46.11.– Txukuntasuna: landare-produktuak hartzeko gunean ez da produktu kimikorik edota hondakinik gorde behar. Beti txukun eduki behar dira harrera-guneak.

46.12.– Manipulazio-gunea:

a) Manipulazio-guneek oso ongi garbituta eta higiene egokia izateko moduan (alikatatutako hormak, hustubideak, etab.) eraikita egon behar dute.

b) Manipulazio-gunean ez da biltegiratu behar materialik eta hondakinik.

46.13.– Hondakinak biltegiratzeko gunea. Hondakinak biltegiratzeko gunea garbiketa-planean (GD plana) ezarritakoaren arabera garbitu behar da.

46.14.– Produktuak biltegiratzeko guneak.

a) Biltegiratze-guneak ordenatuta eta garbi eduki behar dira.

b) Hotz-ganberan, paleten eta hormen artean aireak behar bezala zirkulatzeko adinako distantzia izatea.

c) Ontziek, merkaturatzeko produktuaz bete ondoren, ez dute inoiz lurra ukitu behar.

d) Ontziratutako produktuen biltegiratze-gunean ez da gorde behar ez produktu kimikorik, ez hondakinik.

46.15.– Ontziak eta ontziratze-materialak gordetzeko guneak.

a) Amaitutako produktuak eta ontzi hutsak biltegiratzeko gune desberdinak behar dira.

b) Ontziak eta ontziratzeko materialak biltegiratzeko guneek manipulazio-gunetik ongi bereizita egon behar dute.

46.16.– Karga-esparruak. Kargatu aurretik, garraio-esparru guztiek garbi, egoera onean eta usain eta objektu arrarorik gabe egon behar dute.

46.17.– Produktu kimikoen biltegia.

a) Produktu kimikoek itxi daitekeen, behar adinako argiztapena duen eta behar bezala seinaleztatuta dagoen leku batean biltegiratuta egon behar dute. Produktu kimikoak biltegiratzeko tokira sartu eta horiek manipulatu ahal izango dituzte enpresak izendatutako langileek.

b) Biltegiratutako produktu kimikoak behar bezala etiketatuta egon behar dute, elikadura-industrian erabiltzeko baimenarekin.

46.18.– Komunak eta aldagelak.

a) Behar adina komun izan behar dira, behar bezala lokalizatuta eta seinaleztatuta, baita horiek erabili ondoren eskuak garbitu behar direla gogorarazten duen kartel bat ere.

b) Eskuak garbitzeko konketek ur-korrontea izango dute, baita eskuak higienikoki garbitu eta lehortzeko materiala ere (xaboi-dosifikatzaileak eta eskuak airearen bidez edo erabilera bakarreko toallen bidez lehortzeko gailuak).

c) Komunek ez dute komunikazio zuzenik izango produktuak manipulatzen direneko lokalekin.

d) Aldagela-kopurua enpresako langileen premietara egokituko da.

e) Konketak eskuz abiarazten direnak ez izatea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>47. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ekipoak.

47.1.– Mantentze-lanak: enpresek ekipoen mantentze-lanak ezarri eta gauzatu behar dituzte ongi funtzionatzen dutela ziurtatzeko, eta produktuek substantzia kimikoak edo objektu arraroak (babesgarriak, erretiluak, etab.) ukitzea saihesteko behar diren neurriak hartu behar dituzte.

47.2.– Diseinua eta ezaugarriak:

a) Ekipoen antolaketak ongi mantendu eta garbitzeko aukera eman behar du, higiene-jardunbide egokiei jarraiki.

b) Makina, ontzi, garraio-elementu, behin-behineko ontzi eta biltegiratzeko leku guztiek honako baldintza hauek bete behar dituzte: ukitzen dituzten produktuei substantzia toxikorik edo kutsa dezakeen substantziarik ez kutsatzea, eta eragin kimiko kaltegarririk ez sortzea. Produktuen konposizio-ezaugarriak eta karaktere organoleptikoak ez aldatzea.

47.3.– Laneko azalerak:

a) Laneko azalerak egoera onean edukitzea, eta, behar denean, horiek berritzea.

b) Produktuak zuzenean ukitzen dituzten azalera guztiek erraz atzitzekoak edo desmuntatzeko modukoak izan behar dute, garbi dauden egiaztatzeko.

c) Debekatua dago garbiketa-soluzioak irits ezin daitezkeen pitzadurak, ziztadak edo gune hilak, substantzia edo produktu landuez pilatuta, dituzten ekipamenduak erabiltzea. Halaber, ez da torloju edo hariztaketarik erabiliko produktu landua ukitzen duten lekuetan.

47.4.– Tresnak.

a) Produktuaren zati jangarriak ukitzen dituzten garbitzeko tresnak egunero garbitu eta desinfektatu behar dira, elikadura-industriarako baimendutako produktuekin.

b) Tresnak egoera onean eduki behar dira eta, beharrezkoa denean, berritu egin behar dira hondatutakoak.

c) Produktuen manipulazioan erabilitako tresnen erabilera sailkatzeko eta kontrolatzeko sistema bat eguki behar da.

47.5.– Landako kaxak: landako kaxek ongi garbituta egon behar dute. Garbiketa aldizka egin behar da elikadura-industriarako baimendutako produktuekin.

47.6.– Uhal garraiatzaileak: elikadura-kalitateko bandak dituzten uhal garraiatzaileak erabiliko dira.

47.7.– Hondakinentzako ontziak: hondakinak horretarako ezarritako ontzietan hustuko dira, eta aldizka garbitu egingo dira ontzi horiek.

47.8.– Eskorgak: debekatua dago biltegi barruan gasoliozko eta gasolinazko eskorgak erabiltzea.

47.9.– Produktua garbitzeko uraren kalitatea: debekatua dago edateko txarra den ura garbiketarako erabiltzea. Produktuak garbitzeko erabilitako uraren klororik gabeko mailak kontrolatu eta erregistratu egingo dira; egunero, gutxienez.

47.10.– Produktua garbitzeko uraren birzirkulazioa: produktuak garbitzeko ura birzirkulatzean, iragazi eta tratatu egin beharko da, produktuen osasungarritasuna arriskuan ez jartzeko. Kasu honetan, aldizka erregistratuko dira azken garbiketako uraren pH-a, kontzentrazioa eta desinfektatzaileekiko esposizio-mailak.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>48. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Langileak.

48.1.– Lan-kontratuak: lan-kontratuek indarrean eta indarreko lan-hitzarmenetara egokituta egon behar dute.

48.2.– Lan-arriskuak prebenitzeko plana: enpresak dokumentatuta eduki behar du lan-arriskuak prebenitzeko plan bat; bertan, identifikatuta egon behar du langileen osasunaren eta segurtasunaren arduradunak.

48.3.– Trebakuntza: enpresak higiene- eta manipulazio-jardunbide egokien arloan trebatu behar ditu langileak, emandako ikastaroen erregistroa gordeta.

48.4.– Higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiak: enpresak oinarrizko segurtasun- eta higiene-arau batzuk izan behar ditu lanean eta, indarreko legeriaren arabera, honako baldintza hauek bete behar ditu, gutxienez:

– manipulatzaileek garbitasun handiz lan egin behar dute;

– infekzio-gaixotasunak dituzten pertsonek ez dute produktuak manipulatzen diren lekuan lan egin behar;

– lanean jarraitzea eragozten ez duten ebaki eta zauriak hesgailu iragazgaitzekin estali behar dira;

– langile guztiek eskuak garbitu behar dituzte lanpostua utzi ondoren berriz lanean hasi aurretik;

– eskularruak erabiliz gero, oso higiene-egoera onean eduki behar dira lantokian, eta behar den bakoitzean berritu egingo dira;

– ilea eta bizarra bildu eta behar bezala estali behar dira, babes eraginkorra lortzeko;

– langileek lanerako arropa egokia eta garbia jantzi behar dute;

– manipulazio- eta ontziratze-uneetako bisitariek babes-arropa eraman behar dute jantzita eta norbere garbiketa-xedapen berberak bete behar dituzte;

– lan-esparrutik ez da laneko arroparekin atera behar;

– manipulatzaileen lantokietan ezin da:

* jan, edan, txiklea murtxikatu,

* eskuetako azazkalak luzeak, esmalteztatuak edo faltsuak izatea,

* aska daitezkeen norbere gauzak eramatea,

* elikagaien gainean eztul egitea edo doministiku egitea,

* lan- eta biltegiratze-guneetan erretzea.

Higiene- eta manipulazio-jardunbide egokietarako arau hauek gogorarazten dituzten kartelak jarriko dira ikusteko moduan, langileentzat, berezkoentzat zein azpikontratatutakoentzat, eta bisitarientzat.

48.5.– Makinak eta tresnak: egoera onean dauden, seguruak diren eta babes-baliabide egokiak (babeslekuak, segurtasun-gailuak, etab.) dituzten makinak eta tresnak erabili behar dira. Horrez gain, leku egokian biltegiratu behar dira.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>49. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Instalazioen higienea eta mantentze lanak.

49.1.– Garbiketa- eta desinfekzio-plana (GD plana): Instalazioen, manipulazio- eta ontziratze-lineen eta hotz-ganberen garbiketa- eta desinfekzio-plana (GD plana) eduki behar du enpresak, horien premiei egokitua; GD plan horretan zehaztu egin beharko da zein produktu erabiltzen diren, eragiketa horiek zenbatero egiten diren eta eginkizun horietarako izendatutako langileak nor diren. Eginkizun horiek egin behar dituzten langileek prestakuntza egokia izan behar dute arlo honetan.

49.2.– Garbitzeko produktuak: garbitzeko produktuek kasuan kasuko helbururako egokiak izan behar dute eta elikadura-industrian erabiltzeko baimenduta egon behar dute.

49.3.– Intsektuak eta karraskariak. Intsektuak eta arratoiak hiltzeko plana.

a) Enpresak intsektuak eta arratoiak hiltzeko plan xehatua izan behar du; plan hori enpresaren premiei egokituko zaie, eta xede horretarako legezko baimena duen talde batek gauzatuko du. Planean ondoko hauek ere jasoko dira: lantaldearen identifikazioa, atazak eta berauen maiztasuna, erabiliko diren materialak eta gaiak, eta horiek aplikatzeko metodoak.

b) Intsektizidak eta arratizidak erabiltzerakoan arreta jarri behar da produktuetara hel ez daitezen. Legeria bete behar dute eta elikadura-industrian erabiltzeko baimenduta egon behar dute.

c) Amuek behar bezala seinaleztatuta eta zenbakituta egon behar dute, eta haien seinaleztapen-plano bat eduki behar da.

d) Intsektuentzako argizko tranpak erabiltzean, ez dira inoiz manipulazio- eta ontziratze-ekipoen eta -lineen gainean jarri behar.

e) Intsektuentzako argizko tranpak erabiltzea gomendatzen da.

49.4.– Biltegiko izurriak eta bizkarroiak. biltegiko izurri eta bizkarroien aurka egiteko ez dira sintesi-produktu kimikoak erabili behar, teknikoki justifikatutako eta agintaritza eskudunak baimendutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.

49.5.– Txoriak eta bestelako animaliak. Enpresak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu txoriak instalazioetara sartzea saihesteko edo txoriek kabiak bertan jartzea edo gaua bertan igarotzea eragozteko. Halaber, ez da utzi behar instalazioetan bestelako animaliarik sartzen.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>50. artikulua<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>.– Laneko prozesuak.

50.1.– Harrera.

a) Erantzukizun-aitorpena: ekoizpen integratuko partzeletako fruituak identifikatzeko nekazariaren arduraren aitorpena behar da.

b) Garraioa: instalazioetara iristen diren ibilgailuek higiene-egoera onean eta soilik landare-produktuekin kargatuta egon behar dute.

c) Ikuskapen bisuala: landare-produktuen partiden ikuskapen bisuala egingo da harreran, eta sartzen diren produktuen kalitatea egiaztatzeko sistema bat ezarriko da. Intzidentzien erregistro bat edukiko da, bete ezean. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten partidak jada ez dira ekoizpen integratukotzat hartuko.

d) Kalitate-kontrola, trazabilitatea eta laginak hartzea: hartzen diren partidek kalitate-kontrola izango dute, eta trazabilitatea mantendu egingo da erregistroen eta lagin adierazgarriak hartzeko prozeduren bidez eta produktu zehatzaren baldintza desberdinetan egin beharreko jarduketak barne hartzen dituzten prozeduren bidez, egin beharreko gutxieneko zehaztapen analitikoak eta horien onarpen-indizeak adierazita.

e) Kalitate-analitika zehatz batzuk egiteko produktuaren laginketa sistematikoki ezarriko da.

f) Produktuak bereiztea: ekoizpen integratutik datozen landare-produktuak hartzean, benetan bereizi behar dira, zehazki eta seinaleztatuta.

g) Egokitze-teknikak: egokitze-teknikek landare-produktuaren kalitatea eta ezaugarri organoleptikoak mantentzera joko dute, baita ingurumena errespetatzera ere.

50.2.– Ontziratzea.

a) Ontziek eta ontziratze-materialek indarreko legerian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

b) Landare-produktuak ontziratzeko materialak eta ontziak soilik xede horretarako erabili behar dira.

c) Berriz erabil daitezkeen bilgarriak garbitu egin behar dira berriz erabili aurretik, produktua edo kontsumitzailearen osasuna kalte dezakeen inolako material arrarorik ez dutela ziurtatzeko.

d) Gai degradagarri eta birziklagarriak merkaturatzeko kaxak, erretiluak edo poltsak erabili behar dira.

50.3.– Produktuaren kontserbazioa.

a) Barneko eta kanpoko kalitate handia mantentzeko kontserbazio-metodoak ezarri behar dira.

b) Enpresak erabakitako tenperaturan egon behar dute produktuek biltegian.

c) Enpresak erregistratu egin behar du hotz-ganberaren tenperatura, egunean bi aldiz, gutxienez.

d) Enpresak erabakitako eta garraio-kontratuan jasotako tenperaturan garraiatu behar da produktua (Nazioarteko garraio-gutuna, ontziratze-agiria, etab.).

e) Kontserbazio-tratamenduak: kontserbazio luzeko uztetan edo teknikoki justifikatuta dagoenean bakarrik egin ahal izango dira. Metodo fisikoei edo produktu naturalekin egiten direnei emango zaie lehentasuna, sintesi-produktuen aurretik. Baratzeko produktuetan debekatuta dago bildutako produktuari bildu ondoreneko edozein tratamendu aplikatzea.

f) Sintesi-produktu kimikoekin egiten diren tratamenduetan, baimendutakoen artean, profil toxikologiko onena dutenak eta hondakinen gehienezko mugak Europakoekin bateratuta dituztenak erabiliko dira.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>51. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Kalitate kontrola.

51.1.– Produktuaren kalitatearen autokontrola: enpresak zehaztuta eta ezarrita eduki behar du ekoizpenaren laginketa sistematika, indarreko legeriak merkataritza- normalizazioari eta kontsumitzailearen segurtasuna bermatzen duten hondakin-mugei buruz ezarritako zehaztapenak betetzen direla egiaztatu ahal izateko.

Kalitatearen autokontrol-jarduera honek produktuaren gainean eragingo du, gutxienez, manipulatu aurretik eta jada amaituta eta bidaltzeko prest dagoen produktuan.

Egiaztatu beharreko parametroak indarreko legerian produktu bakoitzerako zehazturikoak dira.

Kontrolen erregistroak gorde behar dira.

51.2.– Neurriko tresneria egiaztatzea: merkataritza-normalizazioa egiaztatzeko erabilitako neurriko tresnak egiaztatzeko periodikotasuna eta zehaztasuna zehazten dituzten idatzizko prozedurak izan behar ditu enpresak. Prozedura horiek egiaztapen hauetatik jaso beharreko erregistroak ezarriko dituzte.

51.3.– Produktuaren desegokitasunak.

a) Enpresak idatziz adierazi behar du zein zuzenketa-ekintza egin behar den atal honetan jasotako alderdiren batean desegokitasunak hautematean.

b) Ekoizpen Integratuko landare-produktuetatik lortutako lehengaietan, prestaketa-prozesuan diren produktuetan eta azken produktuetan desegokitasunak hautemanez gero, haien identifikazio-, trazabilitate- eta bereizketa-neurri egokiak hartu beharko dira (ahal bada), «desegoki» daudela argi eta garbi adierazteko eta horiek, asmo txarrik gabe, Ekoizpen Integratuko produktu gisa erabili edo merkaturatzea saihesteko.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>52. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Hondakinen kudeaketa.

52.1.– Gaikako bilketa: hondakin solidoak (gai fitosanitarioen ontziak, plastikoak, bilgarriak eta nekazaritza-arloan erabiltzen diren produktuen bestelako ontziak), likidoak (gai fitosanitarioak, ongarriak, hidrokarburo-olioak eta bestelako produktu kimikoak) edo beste produktu toxiko batzuk gaika biltzeko badiren sistemak erabili behar dira, eta hondakinei eta ontziei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako erabilera ematea.

52.2.– Produktu-hondarrak: manipulazio-fasean, produktuaren manipulazioaren hondarrak baimendutako edo kontrolatutako zabortegi batera eraman behar dira, teknikari arduradunak gomendatutako eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den beste metodo alternatiboren bat erabili ezean.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>53. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Manipulatzailearen koadernoa.

53.1.– Koadernoa: manipulatzailearen koadernoa zentro edo biltegi bakoitzeko agiri-multzoa da; bertan jaso behar dira idatziz, behar bezain zehatz, landare-produktuaren manipulazio-eragiketa guztiak eta noiz egin diren. Ohar horiek eragiketa egiteko unean idatzi behar dira.

53.2.– Eguneratzea: dokumentazioak eguneratuta eta erabilgarri egon behar du, euskarri informatikoan edo paper-euskarrian.

53.3.– Erantzukizun-aitorpena: operadore manipulatzaileak manipulatzailearen koadernoan erregistratutako lanak egiazkoak diren eta eguneratuta dauden begiratzeko erantzukizuna hartuko du bere gain.

53.4.– Oharrak: koadernoak informazio hau bildu behar du, gutxienez:

– Operadorearen identifikazioa: operadoreen erregistro-zk., izena, harremanetarako pertsona, helbidea, telefonoa, faxa, telefono mugikorra, posta elektronikoa, udalerria, posta-kodea, elkartea/koop./JD, merkaturatzea.

– Teknikari arduradunaren identifikazioa: akreditazio-zk., izena, telefono mugikorra.

– Sarrera-erregistroa: sarrera-data, ekoizlearen identifikazioa (izena edo kodea), partidaren identifikazioa (lursaila edo albaran-zk.), laborantza-unitatea, biltegiko kokapena, produktu-kopurua.

– Irteera-erregistroa: irteera-data, partidaren/lursailaren identifikazioa, produktu-kopurua, ontziratze-formatua, marka komertziala, produktuaren erabilera.

– Tenperatura-erregistroa: tenperaturaren erregistro-data, ganbera, tenperatura eta hitzartutako tenperatura.

– Uzta bildu ondoreneko tratamenduak: enpresa, jarraibideak gauzatzea (gauzatze-data eta egin duen pertsonaren sinadura), zentroko teknikari arduradunaren sinadura, tratamenduen arrazoia, produktuak (materia aktiboa eta izen komertziala), gastatutako produktua (ur-litro bakoitzeko pisua edo bolumena), aplikazio-metodoa, zein partida edo lursailetan aplikatzen den eta non dagoen.

– Biltegiratzea, garbiketa- eta desinfekzio-tratamenduak: gauzatze-data, enpresa, biltegia eta/edo ganbera, produktua, dosia.

– Makinen mantenimendua: mota, marka eta modeloa, zein urtetan erosi den, azterketa-data, egiaztapen-data, egindako eragiketak.

– Dokumentazio osagarria: egin beharreko jardueraren definizioa, produktu-erosketaren erregistroa eta/edo albaranak, produktu-salmentaren erregistroa eta/edo albaranak, garbiketa- eta desinfekzio-plana (GD plana), garbitzeko uraren analisien emaitza (GD planean jartzen da horien periodikotasuna), produktu freskoak manipulatzeko higiene-gida, intsektuak eta arratoiak hiltzeko plana eta xede horretarako enpresarekin eginiko kontratuaren egiaztagiria eta, hala badagokio, aplikazioen egiaztagiria, manipulazio-ekipoetan eginiko mantentze-lanen erregistroa.

– Trazabilitate-sistemaren erregistroak.

– Autokontrol-sistemaren erregistroak.

– Produktuaren kalitatearen eta kalitate-sistemaren erregistroak.

– Hondakinen kudeaketaren erregistroak.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2><P ALIGN="CENTER">XV. KAPITULUA

PRODUKTU FITOSANITARIOEN

HONDAKINEN KONTROLA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>54. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Autokontrol sistemak.

54.1.– Autokontrol-plana: autokontrol indibidualeko edo kolektiboko plan bati helduko dio operadoreak; bertan jasoko dira laginen bilketa, bereziki bilketa- eta/edo manipulazio-aldian, produktu fitosanitarioen hondakinik baden aztertzeko eta soilik baimendutako substantzia aktiboak erabili direla eta legerian produktu fitosanitarioen hondakinen gehienezko mugei buruz ezarritakoa betetzen dela erakusteko.

54.2.– Laginketa-sistema: teknikari arduradunak laginketak egiteko maiztasuna eta aldia barne hartzen dituen laginketa-sistema bat zehaztuko du.

54.3.– Desegokitasunak: sistemak barne hartu behar du produktu desegokien identifikazioa eta tratamendua. Desegokitasunen kasuak identifikatu, erregistratu, aztertu eta ezabatu egin beharko dira. Hartutako laginen eta analisien emaitzen erregistroa gorde beharko da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

XVI. KAPITULUA

INGURUMENA BABESTEA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>55. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ingurumena babestea.

55.1.– Kontserbazio-politika: enpresak ingurune naturala kontserbatzeko politika bete behar du, bere eremu geografikoan indarrean dagoen ingurumenari buruzko legeriaren arabera.

55.2.– Isurketak: hidrokarburo-olioen edo ingurumenerako arriskutsuak diren bestelako produktu kimikoen ustekabeko isurketa saihesteko neurriak hartu behar dira.

55.3.– Aurreztea: instalazioetan eta prozesuetan uraren eta energiaren kontsumoa aurreztea bultzatu behar da.

55.4.– Drainatzeen aprobetxamendua lurrik gabeko laborantzan: lurrik gabeko laborantzetan, drainatutako uraren birzirkulaziorako edota berrerabilpenerako sistemak ezarri behar dira.

55.5.– Ur-korronteak babestea.

a) Debekatua dago landu gabeko ubideen ertzetan produktu fitosanitarioak erabiltzea.

b) Debekatua dago ubideen ertzetan nitrogeno nitrikoa aplikatzea.

c) Tratamenduko upelen hondoak, aplikazio-ekipoen likido-hondarrak, garbitzeko urak eta ureztapen bidezko aplikazioetako ur-hondarrak partzelaren gainean banatu behar dira. Ezin dira inolaz ere estoldetan, hustubideetan, urtegietan, ubideetan edo inguru mugakide arriskutsuetan isuri.

d) Ur-iturrietatik hurbil beirazko ontzien erabilera saihestea gomendatzen da.

55.6.– Laborantza-jarduerak: laborantza-jarduerak egiteko uneak eta haien intentsitateak ingurumenaren gaineko eragin posibleak ahal bezainbat minimizatzea komeni da.

55.7.– Kontserbazio-plana: operadore-ekoizleak ustiategian fauna eta flora kontserbatzeko plan dokumentatu bat ezartzea gomendatzen da.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

XVII. KAPITULUA

IDENTIFIKAZIOA ETA TRAZABILITATEA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>56. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Identifikazioa eta trazabilitatea.

56.1.– Erantzukizun-aitorpena: nekazariak erantzukizun-aitorpena beteko du Ekoizpen Integratuari atxikitako partzeletatik datozen produktuen identifikazioari, produktuaren trazabilitatearen kontrolari ea egindako eta erregistratutako eragiketen egiazkotasunari dagokienez.

56.2.– Sarreren eta irteeren erregistroak: ekoizleak artxibatu egin beharko du sarreren edo/eta irteeren erregistroaren kopia, albaran gisa; agiri horretan ondoko informazio hau jasoko da: ekoizlea, produktua, kopurua, lursail-zk., laborantza-unitatea, erabilera, sarrera- edo/eta irteera-data, eta ematea burutzen duen pertsonaren sinadura.

56.3.– Identifikazio-sistema: ekoizpen integratuak dirauen prozesu osoan, produktuen identifikaziorako eta trazabilitaterako sistema dokumentatu bat eduki behar du ezarrita.

56.4.– Produktu «desegokia»: debekatua dago ekoizpen osoan agiri honetan adierazitakoa betetzen ez duten laborantza-unitateetatik datozen produktuak arau honek babestutako produktu gisa merkaturatzea.

56.5.– Ohiko produktuen eta Ekoizpen Integratukoen bizikidetza.

a) Bereiztea: ekoizpen integratuko produktu-sortak prozesu tekniko eta administratibo osoan eta merkaturatzeko prozesu osoan enpresak manipulatutako produktuen gainerakoez bestelako produktu gisa identifikatu eta tratatuko dira.

b) Kanpainaren hasieraren eta amaieraren berri ematea: ekoizpen integratuko eta konbentzionaleko produktuak ontziratzen dituzten operadore manipulatzaileek aurretiaz abisatu beharko diote kontrol-erakundeari ekoizpen-kanpaina noiz hasten eta noiz amaitzen den.

c) Biltegiak: laborantzako ekoizpen osoa kontrolpean ez duten enpresek, biltegietan, argi eta garbi bereizi behar dituzte, halakorik izanez gero, ekoizpen integratuko laborantzako produktuak eta produktu konbentzionalak.

d) Landako kaxak: laborantzako ekoizpen osoa kontrolpean ez duten enpresek bestelako produktuetatik argi eta garbi bereizita eduki behar dituzte arau honek babestutako produktuak biltzeko eta garraiatzeko erabilitako landako kaxak. Ezin da Ekoizpen Integratuko produktuen kaxa, etiketa edo marka komertzialik eduki Ekoizpen Integratuari atxiki gabeko partzeletan.

e) Manipulazio-lineak: bi produktu-motetarako, Ekoizpen Integratuko zein konbentzionaleko produktuetarako, manipulazio- edo prestaketa-linea bera erabiliz gero, sorta osoak hartuta egin beharko dira eragiketak, eragiketak egiterakoan produktu konbentzionaletatik fisikoki bereizita, eta prozesuan parte hartzen duten langile guztiek izan behar dute horren berri.

Manipulazio-lineatako produktu-hondarrak erabat garbitu beharko dira Ekoizpen Integratuko produktuak manipulatu aurretik.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> XVIII. KAPITULUA

PRESTAKUNTZA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>57. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Laborantzako teknikari arduradunaren prestakuntza.

57.1.– 2003ko uztailaren 16ko Agindua: laborantzako teknikari arduradunen kualifikazio-irizpideak Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Ekoizpen Integratuaren arloko kualifikazio-irizpide teknikoak ezartzen dituen 2003ko uztailaren 16ko Aginduan daude jasota.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>58. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Produktu fitosanitarioak aplikatzeko prestakuntza.

58.1.– Txartela: «produktu fitosanitarioen aplikatzaileak produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela» eduki behar du, egindako aplikazioetarako kualifikazio-maila egokiarekin.

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>59. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Ustiategiko/manipulazio zentroko langileen prestakuntza.

59.1.– Jardunbide egokiak: langileei prestakuntza eman behar zaie, higiene- eta manipulazio-arloetan ongi jarduteko, eta ematen diren ikastaroen erregistroa gorde behar da; halaber, higiene- eta manipulazio-arloetan ongi jarduteko gida ere eduki behar da.

59.2.– Prestakuntza-premiak: enpresak prestakuntza-premiak identifikatu eta beharrezkoa dena eskaini behar die arau honen eta beren jarduera dela-eta eragiten dieten gainerako arauen aplikazioan parte hartzen duten langileei. Hori guztia erregistratu egin behar da.

59.3.– Makineria konplexua: makineria konplexua edo arriskutsua erabiltzeaz arduratzen diren langileek, azpikontratatutako langileek barne, berariazko prestakuntza-ikastaro bat jaso behar dute.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> XIX. KAPITULUA

BEZEROEN ERREKLAMAZIOAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>60. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Bezeroen erreklamazioak.

60.1.– Sistema: bezeroek arau honetan ezarritako baldintzen inguruak eginiko erreklamazioak tratatzeko sistema dokumentatu bat eduki behar da ezarrita. Sistemak bezeroen erreklamazioen harrera, erregistroa eta ebaluazioa jaso behar ditu.

60.2.– Artxiboa: jasotako erreklamazioen, haien azterketaren eta egindako zuzenketa-ekintzen erregistroak gorde behar dira.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> XX. KAPITULUA

KALITATE SISTEMA

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>61. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Kalitate sistema.

61.1.– Barne-auditoria: ekoizpen integratuan erregistratutako operadoreak barne-auditoria egin beharko du urtero, araudia zenbateraino betetzen den zehazteko. Gorde egin behar da egiaztapenaren emaitzaren erregistroa.

61.2.– Ez-betetzeen erregistroa: barneko edo kanpoko kontrolak egiterakoan arau honetan ezarritako baldintzaren bat osorik edo partzialki ez dela bete hautematen bada, erregistratu egin behar dira hautemandako ez-betetzeak.

61.3.– Zuzenketa-ekintzak: ez-betetze horiei tratamendu egokia emateko bidezkoak diren zuzenketa-ekintzak ezarri eta dokumentatu beharko dira, horien ondorioak eta eragile izan ziren kausak ezabatzeko eta etorkizunean berriz gertatzea saihesteko.

61.4.– Ez-betetzeen itxiera: operadoreak zuzenketa-ekintza hauen ezarpenaren jarraipena egin eta horien eraginkortasuna egiaztatu beharko du, hautemandako ez-betetzeak itxi aurretik.

61.5.– Dokumentazioa: arau honen aplikazioaren ondoriozko prozedura eta dokumentuek berrikusita eta onartuta egon beharko dute, eta orrialde-zk., data eta berrikusketa-zk. jarriko zaizkie. Balio ez duten dokumentuak edo zaharkituta geratu direnak erabilgune guztietatik kenduko dira. Arau hau aplikatzearen ondoriozko erregistroak bi urtez gorde behar dira gutxienez.

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2>

XXI. KAPITULUA

ANALISI METODOAK

<FONT FACE="AGaramondPro-SemiboldItalic,Times New Roman" SIZE=3>62. artikulua.<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3>– Analisi metodoak.

62.1.– Indarrean dauden metodo ofizialak: zehaztapen guztiak indarrean dauden metodo ofizialei jarraiki egingo dira. Soluzio nutritiboaren eta drainatze-uren kasuan, ureztatzeko urentzat erabilitako metodo berberak erabiliko dira.

62.2.– Zehaztapen analitikoak: ekoizpen integratuaren araudian eskatzen diren proba edo analisi ugariek arauaren atal honetan azaldutako zehaztapen analitikak egin behar dituzte gutxienez. Ondorengo analitiketan, teknikari arduradunak justifikatu egin ahal izango du zehaztapenen bat ez egitea, baldin eta, irizpide tekniko objektiboetan oinarrituta, aurrez lortutako emaitzak aldatzeko arrazoirik ez dagoela iruditzen bazaio. Justifikazio hauek behar bezala dokumentatuta egon beharko dute.

62.3.– Lurzoruaren analisi fisiko-kimikoa: lurzoruaren analisi fisiko-kimikoak honako zehaztapen analitiko hauek jasoko ditu: pH-a, egitura, materia organikoa, fosforoa, potasioa, kaltzioa eta magnesioa. Berotegiko barazkietan eroankortasun elektrikoa ere aztertuko da.

Horrez gain, pH-a 5,8tik beherakoa bada, aluminio-ehunekoa aztertuko da aldaketa-konplexuan, eta pH-a 7,5etik gorakoa bada, karbonatoak. Karbonatoaren mailak altuak badira, berriz, kareharri aktiboa ere aztertuko da.

Egitura, karbonatoak eta kareharri aktiboa behin bakarrik aztertzen dira partzela bakoitzeko, lurzoruan ez baitute aldaketa nabarmenik jasaten.

Inguruabarren arabera, beste zehaztapen batzuk planteatu ahal izango dira.

62.4.– Lurzoruko metal astunen analisia: lurzoruko metal astunen analisiak honako zehaztapen analitiko hauek jasoko ditu: pH-a, kadmioa, kobrea, nikela, beruna, zinka, merkurioa eta kromoa.

62.5.– Hosto-analisia: hosto-analisiak honako zehaztapen analitiko hauek jasoko ditu: nitrogenoa, fosforoa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, burdina, kobrea, manganesoa, zinka. Sailen batean bororik ez dagoen susmoa edukiz gero, aparte aztertuko da.

62.6.– Ureztatzeko uraren analisi fisiko-kimikoa: ureztatzeko uraren analisi fisiko-kimikoak honako zehaztapen analitiko hauek jasoko ditu: pH-a, eroankortasun elektrikoa, gogortasuna, sodio-adsortzioaren erlazioa, karbonatoak, bikarbonatoak, sulfatoak, nitratoak, kloruroak, sodioa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, burdina, kobrea, manganesoa, zinka.

62.7.– Hiriko hondakin-uren analisia: hiriko hondakin-uren analisiak honako zehaztapen analitiko hauek jasoko ditu: oxigeno-eskaera kimikoa, oxigeno-eskaera biologikoa, guztizko solido esekiak, Escherichia coli.

62.8.– Ureztatzeko uraren analisi mikrobiologikoa: ureztatzeko uraren analisi mikrobiologikoak honako zehaztapen analitiko hauek jaso beharko lituzke: guztirako koniformeak, escherichia coli, salmonella, estreptokoko fekalak.

62.9.– Lurrik gabeko laborantzetako soluzio nutritiboaren analisia: lurrik gabeko laborantzetako soluzio nutritiboaren analisiak honako zehaztapen analitiko hauek jaso beharko lituzke: pH-a, eroankortasun elektrikoa, karbonatoak, bikarbonatoak, sulfatoak, nitratoak, kloruroak, fosforoa, amonioa, sodioa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, burdina, kobrea, manganesoa, zinka, boroa.

62.10.– Drainatze-soluzioaren analisia: pH-a, eroankortasun elektrikoa eta soluzio nutritiboaren analisian kontuan hartzen diren gainerako parametroak.

A ERANSKINA

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=2> BIBLIOGRAFIA ETA LEGE TESTUAK

<FONT FACE="AGaramondPro-Regular,Times New Roman" SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">Informazio hau informatzeko bakarrik da, eta azaldutako araudia ezartzen laguntzeko ematen da. Operadorearen ardura da gerta daitezkeen aldaketen berri edukitzea.

Agindua, 1998ko maiatzaren 28koa, ongarriei eta antzeko gaiei buruzkoa (BOE, 131. zk., 1998ko ekainaren 2koa), 1999ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez aldarazi dena (BOE, 269. zk., 1999ko azaroaren 10ekoa).

3349/1983 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa, pestizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko Osasun Arauketa Teknikoa onetsi duena (BOE, 20. zk., 1984ko urtarrilaren 24koa); errege-dekretu hori otsailaren 8ko 162/1991 Errege Dekretuak eta martxoaren 11ko 443/1994 Errege Dekretuak aldarazi dute.

773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbanakoen babeserako ekipoak erabiltzeari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezarri dituena (BOE, 140. zk., 1997ko ekainaren 12koa).

486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezarri dituena (BOE, 97. zk., 1997ko apirilaren 23koa).

2192/1984 Errege dekretua, azaroaren 28koa, barne-merkatuan merkaturatzen diren fruta eta barazki freskoetarako kalitate-arauak aplikatzeko Araudia onetsi duena (BOE, 300zk., 1984ko abenduaren 15ekoa).

31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (BOE, 269. zk., 1995eko azaroaren 10ekoa).

10/1998 Legea, apirilaren 21ekoa, hondakinei buruzkoa (BOE, 96. zk., 1998ko apirilaren 22koa), kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak aldarazi duena.

11/1997 Legea, apirilaren 24koa, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa (BOE, 99. zk., 1997ko apirilaren 25ekoa).

280/1994 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, pestiziden hondakinen gehienezko mugak eta pestiziden arloan landare-jatorriko zenbait produktutan izan beharreko kontrola ezarri dituena (BOE, 58. zk., 1994ko martxoaren 9koa); errege-dekretu hori otsailaren 11ko 198/2000 Errege Dekretuak aldarazi du.

466/01 Araudia (EE), Batzordearena, 2001eko martxoaren 8koa, elikagaietan gehienez izan daitezkeen kutsagarri kopuruak finkatu dituena (EBAO, L77, 2001eko martxoaren 16koa), azaroaren 29ko 2375/2001 Araudiak (EE) aldatu zuena.

390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, zenbait gunetan nekazaritzatik eratorritako nitratoek ura kutsatzeko arriskua sortzen dutela-eta, gune horiek eremu ahul deklaratzeko arauak finkatu dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartu duena (EHAA, 18. zk., 1999ko urtarrilaren 27koa).

Agindua, 2000ko abenduaren 18koa, nekazaritzatik eratorritako nitratoek ura kutsatzeko arriskua sortzen dutela-eta eremu ahul deklaratu diren guneetan jarduteko plana onesten duena (EHAA, 247. zk., 2000ko abenduaren 28koa).

2483/1986 Errege dekretua, azaroaren 14koa, tenperatura erregulatuko elikagaiak eta elikadura-produktuak lurgainetik garraiatzeko baldintza orokorrei buruzko Osasun Arauketa Teknikoa onetsi duena (BOE, 291. zk., 1986ko abenduaren 5ekoa).

706/1986 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, elikagaiak eta elikadura-produktuak biltegiratzeko (ez hotzetan) baldintza orokorrei buruzko Osasun Arauketa Teknikoa onetsi duena (BOE, 90. zk., 1986ko apirilaren 15ekoa).

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko lege orokorra (EHAA, 59. zk., 1998ko martxoaren 27koa).

2163/1994 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko sistema harmonizatu erkidea ezarri duena (BOE, 276. zk., 1994ko azaroaren 18koa).

1495/1986 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, makinetako Segurtasunari buruzko Araudia onetsi duena (BOE, 173. zk., 1986ko uztailaren 29koa).

31/2001 Dekretua, otsailaren 13koa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa (EHAA, 38. zk., 2001eko otsailaren 22koa).

1125/1982 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, elikagaiei dagozkien material polimerikoak prestatu, garraiatu eta merkaturatzerako Osasun Arauketa Teknikoa onetsi duena (BOE, 133. zk., 1982ko ekainaren 4koa); errege-dekretu hori maiatzaren 25eko 668/1990 Errege Dekretuak aldarazi du.

888/1988 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, ontziratu edo bildu gabeko elikagai fresko galkorrak dituzten ontziei buruzko arau orokorra onetsi duena (BOE, 187. zk., 1988ko abuztuaren 5ekoa).

397/1990 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, elikaduran erabiltzekoak diren eta polimerikoak ez diren materialen baldintza orokorrak onetsi dituena (BOE, 74. zk., 1990eko martxoaren 27koa).

202/2000 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, elikagaien manipulatzaileei dagozkien arauak ezarri dituena (BOE, 48. zk., 2000ko otsailaren 25ekoa).

43/2002 Legea, azaroaren 20koa, landare-osasunari buruzkoa (BOE, 279. zk., 2002ko azaroaren 21ekoa).


Azterketa dokumentala