43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1258
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2008ko otsailaren 8koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, (Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2008ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena".
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, (Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2008ko ekitaldirako tarifak onartzen dituen Euskadiko Prezioen Batzordearen 2008ko otsailaren 8ko Ebazpena 2008ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 32. zenbakian, eta bertan horrelako akatsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
Lehenengo idatz-zatian, 3027. orrialdean, honakoa dioenean:
– Joan-etorria (**) 	1,15 euro.
Honako hau esan behar du:
– Joan-etorria 	1,15 euro.
Lehenengo idatz-zatian, 3027. orrialdean, honakoa dioenean:
– Gaueko Amabirgina Zuria (dirutan) 	1,20 euro.
– Gaueko Amabirgina Zuria 	1,15 euro.
(diru-txartela)
Honako hau esan behar du:
– Gauekoa, dirutan 	1,20 euro.
– Gauekoa, diru-txartela	1,15 euro.
Lehenengo idatz-zatian, 3027. orrialdean, honakoa dioenean:
(*) Salneurria, indarrean dagoen legedia dela-eta, familiaren diru sarreren arabera finkatzen da.
(**) Bi bidaia hartzen duen joan-etorrietako txartela bakar-bakarrik izango da aplikagarri El Salvador hilerrirako zerbitzuetarako eta ikastetxe eta kolektibo batzuentzako eskatu ahalako zerbitzu berezietarako.
Honako hau esan behar du:
(*) Salneurria, indarrean dagoen legedia dela-eta, familiaren diru sarreren arabera finkatzen da.