17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
476
AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2007. urterako Euskadi Ikerketa Sarirako epaimahaia izendatzeko, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko urriaren 23ko Aginduak, jarduera zientifikoa sustatu nahirik, 2007ko Euskadi Ikerketa Sarirako deia egin zuen.
Urriaren 17ko 208/2006 Dekretuak Euskadi Ikerketa Saria arautzen du. Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau esaten du:
1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria, Dekretu honen 1.2 artikuluak ezarri duenaren arabera dagokion modalitatean, ebazteko.
2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaikideak euren jardun-eremuetan izen handia dutenak izan behar dute; bost-zazpi kide izango dira, eta horietako bat epaimahaiburua izango da.
3.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez, epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.
Horrenbestez, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2007. urteko Euskadi Ikerketa Sariko epaimahaikide izendatzea, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
3. artikulua.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 2a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
ERANSKINA
Euskadi Ikerketa Sariko epaimahaikideak (2007. urterako) Zientziak eta Humanitateak modalitatean:
Borja de Riquer i Permanyer jauna
Enrique Gimbernat Ordeig jauna
Fernando Vallespín Oña jauna
Josep M.ª Terricabras jauna
F. Xavier Rubert de Ventós jauna