6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
162
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa egiteko 757/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, L2 757/07 hitzezko judizioa (desh.) bideratu da Maria Luisa Pérez García andreak eskatuta, Francisco Javier Jurado Seco jaunaren aurka, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira: "189/07 epaia. Barakaldon, bi mila eta zazpiko urriaren bederatzian. Nik, Marina Ruiz Gómezek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 757/07 autoak; horiek Zabala Gil prokuradoreak sustatu ditu María Luisa Pérez García andrearen izenean, Solís Gutiérrez letraduak lagunduta, Javier Jurado Seco jaunaren aurka –demandatua auzi-ihesean da-. Baietsi egin dut Zabala Gil prokuradoreak María Luisa Pérez García andrearen izenean aurkeztu duen demanda, Javier Jurado Seco jaunaren aurkakoa. Hauek dira hartutako erabakiak: 1.– Suntsitutzat deklaratzen dut alderdiak lotzen zituen errentamendu-kontratua, etxebizitza honi dagokionez: Barakaldoko Elkano kalean, 6 zenbakian, 5. ezkerrean dagoena. 2.– Demandatzaileari 7.007 (zazpi mila eta zazpi) euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua, zor dituen errentengatik eta legezko interesengatik. 3.– Etxebizitza libre, hutsik eta demandatzailearen esku uztera eta giltzak entregatzera kondenatzen dut demandatua, eta ohartarazten diot etxetik botaraziko dutela, agindutakoa bete ezean. 4.– Azkenik, epaiketa honen kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, idatziz, bost eguneko epean. Demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko baldin eta, epea gainditu duten errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak kitatu dituela idatziz adierazten ez badu. Epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut."
Demandatuari, Francisco Javier Jurado Seco jaunari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko abenduaren hamahiruan.
IDAZKARIA.