Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
160

AGINDUA, 2007ko abenduaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako "Sagrado Corazón" ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena emateko dena.

Bermeoko (Bizkaia) "Sagrado Corazón" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du ikastetxearen titularitatea aldatzeko; aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikusi da apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE), bai eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– "Sagrado Corazón" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea: orain titularitatea "Congregación de Hermanas Carmelitas de la Caridad" entitateak du eta aurrerantzean "Iglesia Católica, Diócesis de Bilbao" entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta eskubide guztiak. Ikastetxea Bermeoko udalerriko (Bizkaia) Matxitxako Bidea kaleko 4an dago eta kode-zenbakia 48001427 du.

2. artikulua.– Titularitate aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da. Horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala