222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6295
5/2007 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak aldatzen dituena.
Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako organoak arautu zituen, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden euskal gizatalde eta etxeen harremanak arautzen dituen maiatzaren 27ko 8/1994 Legea garatuz. Dekretu honek lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak izendatzeko ahalmena. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.
Maiatzaren 5eko 7/2004 Dekretuaren bidez Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea osatzen duten kideak izendatu ziren eta 4/2007 Dekretuak izendapen batzuk aldatu zituen. Ordezkaritza-kargudunen artean orain aldaketak izan direnez, eta egindako proposamenak bideratu direnez, egokia da dagozkion izendapenak egitea, agintalditik gelditzen den denborarako.
Ondorioz, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Honakoak izendatzea Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide, ordezkatzen dituzten erakundeek proposatu ondoren:
– Iñigo de Iturrate Ibarra jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari gisa.
– Carlos Sosa Azpeitia jauna, Euskal Etxeen ordezkari gisa.
– Xabier Felix Berrueta Elizaintzin jauna, Euskal Etxeen ordezkari gisa.
– Jon Zaballa Uraga jauna, Euskal Etxeen ordezkari gisa.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 12an.