216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6146
IRAGARKIA, 490/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.
Interesa izan dezakeen orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian José Antonio Latorre Ruizek 490/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko urtarrilaren 23ko Aginduaren aurka. Izan ere, agindu horrek, Kontserbatorio Publikoetako 2006-2007 ikasturtearen antolakuntzari buruz Hezkuntza sailburuordeak 2006ko uztailaren 7an emandako ebazpenaren aurka José Antonio Latorre Ruizek jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten baitu.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesdun guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
RICARDO BURUTARAN FERRÉ.