Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6134

LEHIAKETA, Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa bideokonferentzia, komunikazio eta judizio-aretoetarako grabazio-ekipoez hornitzeko eta instalatzeko kontratua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-099/DJT-2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialak.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: milioi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua I eraikina, 1. solairua, B gunea).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko azaroaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Lizitatzaileek ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan esaten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko azaroaren 26a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko azaroaren 30a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko urriaren 4a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala