146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
4356
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpena argitaratzen duena. Ebazpen honen bidez, "B" motako makinak instalatzeko baimenak zigilatzeko gaitasunik gabe uzten du Bilboko (Bizkaia) "Café Sildavia" tabernako titularra den Silivia Diaz Cascallana andrea.
Espedientea egin zaionari ebazpen hori jakinarazteko ahalegina egin bada ere, ezin izan zaio jakinarazi; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Iragarki honen bidez, idazpuruan adierazten den ebazpena argitaratuko da, legearen arabera aurreikusitako ondorioak izan ditzan.
Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpena, "B" motako makinak instalatzeko baimena zigilatzeko gaitasunik gabe uzten duena Silvia Diaz Cascallana andrea, Bilboko (Bizkaia) Café Sildavia izeneko ostalaritza-instalazioaren titularra.
Espedientea bideratzeko izapideak egin ondoren, honako hauek izan behar dira kontuan:
AURREKARIAK:
2007ko apirilaren 26an Bizkaiko Lurralde Bulegoan Silvia Diaz Cascallana andreak (NAN: 30634644-R) idazki bat aurkeztu zuen honakoak adierazteko:
1.– Ez duela jarraitu nahi Bilboko Lamana kaleko 1. zenbakian kokatutako Cafe Sildavia izeneko ostalaritza-estabezimenduan instalatutako Cirsa Safari modeloko makina ustiatzen (MB141 erregistro-zenbakia; 03-0023 serie-zenbakia, B16617 ustiapen-baimena; Silvia Diaz Cascallana andreak eta Automaticos Txomin SA enpresa operatzaileak, 2007ko apirilaren 23an hasi eta sei urterako izapidetutako instalazio-baimena).
2.– Ezagutzen duela gaitasungabetzeei buruzko araudia, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen Erregelamenduko 45. artikulua, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bitartez onetsia, eta honako hau dioena hitzez hitz: "Artikulu honen 1. idatz-zatian xedaturikoa begiratuaz, indarrean dagoen instalatzeko baimenarekin joko-makina ustiatu nahiko ez balu aldeetariko batek, ondorioak honako hauek izango dira: erantzulea establezimenduaren jabea bada, instalatzeko baimen berriak zigilatzeko gaitasungabetzea, harik eta aurreko instalazioak seinalaturik daukan epea bete arte; eta erantzulea enpresa operatzailea balitz, ustiatzeko baimenik gabe egon beharra, harik eta aipatu epea bukatu arte. Neurri horiek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ebatziko ditu".
3.– Badakiela uko egite horrek B motako makinen instalazio-baimen berriak zigilatzeko inhabilitazioa dakarrela 2013ko apirilaren 23ra arte".
ZUZENBIDE OINARRIAK:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen Erregelamenduaren 43., 44. eta 45. artikuluek arautzen dute "B" motako joko-makinak instalatzeko baimena (abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaz onartu zen aipatutako erregelamendua, eta horren zati bat azaroaren 11ko 252/1997 Dekretuak aldatu zuen).
2.– Erregelamenduaren 44.2 artikulua bigarrenez aldatu zuen otsailaren 8ko 25/2000 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen erregelamendua onesten duena. Artikulu horretan xedatzen denez, baimenaren indarraldia hauxe izango da: enpresa operatzaileak eta establezimenduaren titularrak adosten dutena, betiere hiru urtetik beherakoa edota sei urtetik gorakoa ez bada; eta, bestalde, baliagarritasunari dagokionez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak izapidetuko du instalazioaren baimena.
3.– Abenduaren 24ko 308/1996 dekretuaz onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen Erregelamendua, eta azaroaren 11ko 252/1997 Dekretuaz aldatu zen, eta bere 45.2 artikuluak honako hau xedatzen du: "Establezimenduaren edo baimenaren enpresa operatzailea titularraren, edo enpresa operatzaile titularraren aldaketak ez du iraungiko indarrean dagoen instalatzeko baimena. Eskuratzaile berriak bere gain hartu beharko dituelarik aurrekoaren eskubide eta betebehar guztiak”.
4.– Erregelamendu bereko 45.1 artikuluak instalatzeko baimena iraungitzeko arrazoiak biltzen ditu.
5.– Abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren 45.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, indarrean dagoen instalatzeko baimenarekin joko-makina ustiatu nahi ez badu aldeetako batek, ondorioak honako hauek izango dira: erantzulea establezimenduaren jabea balitz, instalatzeko baimen berriak zigilatzeko gaitasungabetzea, harik eta aurrekoak ezarrita daukan epea bete arte (horrek ez du esan nahi 45.1 artikuluan ezarritakoa beteko ez denik). Neurri hori hartzeko, Joko eta Ikuskizun zuzendariak emango du ebazpena.
Horregatik guztiagatik, aipatutako arauak eta ezarri beharreko gainerakoak ikusi ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
1.– Bilboko (Bizkaia) Lamana kaleko 1. zenbakian dagoen Café Sildaviaren titularra den Silvia Diaz Cascallana andrea 2013ko apirilaren 23ra arte gaitasungabetzea "B” motako makinak instalatzeko baimen berriak zigilatzeko.
2.– Gaitasungabetze horrek ez du ondoriorik izango, baldin eta instalatzeko baimenaren eragina jasaten dutenek, aho batez, hala adierazten badute idatziz Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan. Kasu horretan, aldeek aukeran izango dute, betetzeko dagoen epea amaitzea ala instalatzeko beste baimen bat hitzartzea.
3.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Herrizaingo Sailburuordetzan, iragarki hau jakinarazi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
4.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Joko eta Ikuskizun lurralde-bulegoei eta Joko eta Ikuskizun Unitateari.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 2a.
Joko eta Ikuskizun zuzendaria,
AITOR URIARTE UNZALU.