Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
4355

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta instruzio-egileak, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariak, irekitako zehapen-espedienteei —beherago zehaztutakoak— emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, ez da Portu. Beraz,iragarki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dutela, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituztela, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).

(Ikus .PDF)

Erandio, 2007ko ekainaren 5a.

Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala