146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
4354
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzak emandako ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horiek irekitzen dituzte beherago zehaztutako zehapen-espedienteak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek horren beri izan dezaten, eta ondokoaz ohartarazteko:
1.– 15 egun balioduneko epea dutela, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
(Ikus .PDF)
Erandio, 2007ko ekainaren 5a.
Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.