146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4351
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gorlizko Ospitalea ospitaleko ohez hornitzeko kontratazioa egiteko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa; Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/1176/O571/0000/062007.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: ospitaleko oheak Gorlizko Ospitalerako.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: betekizun teknikoen pleguan zehaztutakoa.
c) Loteak: ez.
d) Entregatzeko lekua: ikusi oinarriak.
e) Entregatzeko epea: 2007. urteari dagokionez: 2007-12-31 baino lehen; 2008. urteari dagokionez: 2008-02-28 baino lehen.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2007. urtea: 50.000,00 euro; eta 2008. urtea: 50.000 euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.
b) Helbidea: Araba kalea 45.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.
d) Telefonoa: 945 00 62 76.
e) Telefaxa: 945 00 62 03.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi oinarriak, horiek egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zein diren jakiteko.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abuztuaren 16ko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintza jendaurrean irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ikusi oinarriak.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria: ikusi 1. puntua; d) Eguna: 2007ko abuztuaren 23a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 11:15ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://expedientes.osakidetza.net/contrata.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 5a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.