146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4348
IRAGARKIA, Basurtuko Ospitaleko IMEM igogailuen aldizkako ikuskatzeetan hautemandako anomaliak zuzentzeko zerbitzuaren lehiaketa esleitu dela jakinarazten duena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Basurtuko Ospitalea, Montevideo etorbidea 18. 48013 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 442 38 59. Faxa: 94 400 61 79.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Basurtuko ospitaleko Erosketa Departamentua.
c) Espedientearen zenbakia: G/200/11/1/0566/O621/0000/022007.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Basurtuko Ospitaleko IMEM igogailuen aldizkako ikuskatzeetan hautemandako anomaliak zuzentzeko zerbitzua.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: hitzartua.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 22.623,58 euro
5.– Esleipena.
a) Data: 2007ko ekainaren 12a.
b) Kontratistak: IMEM Ascensores, SL.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 22.171,00 euro.
Bilbao, 2007ko ekainaren 13a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.