146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
4339
EDIKTUA, 627/05 lehiaketa-prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Begoña Vesga Gomezek, Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko (Bizkaia) idazkari judiziala naizenak, honakoa
JAKINARAZTEN DUT:
Metaleder Sozietate Anonimoak eskaturik, 627/05 zenbakiko prozedura laburtu gisa epaitegi bideratutako borondatezko lehiaketa-prozeduran, egun honetako ebazpenaren bitartez, lehiaketako masa aktiboaren barruko ondasun eta eskubideen enkantea egitea ebatzi da. Lehiaketa-administrazioak aurkeztu eta 2007ko apirilaren 19ko Autoaz onartutako likidazio-planean jasotako zehaztapenekin burutuko da aipatu enkantea. Enkanteetarik lehena epaitegi honetan egingo da, 2007ko irailaren hemeretzian, 10:00etan. Eta bertan, ezarritako balioespenean aterako dira enkantera ondasunak.
Balioespenarekiko lehiarik ez bada, enkanteetarik bigarrena egingo da, 2007ko irailaren hemeretziko 10:30etan, lizitazio-tipoa balioespenaren % 50a dela.
Bigarren enkantean ere lehiarik ez bada, enkanteetarik hirugarrena egingo da, 2007ko irailaren hemeretziko 11:00etan, aldez aurretiko inolako tiporik gabe.
Ondasunak, euren tasazio-prezioekin, eta enkantea burutzeko baldintzak, epaitegi honetako idazkaritzan eta iragarki-taulan azter daitezke.
Bilbao, 2007ko ekainaren 27a.
IDAZKARIA.