Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
4338

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 1824/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko L2 1824/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Elykin, S.L.

Abokatua: Aizpurua Mingo, Antonio.

Prokuradorea: Ignacio Garmendia Urnieta.

Demandatua: Eirapescados, S.L.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Judizio horretan epaia eman da eta epaitza honakoa da hitzez hitz:

Baietsi egin dut Goyenechea prokuradoreak Elykin S.L.ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Eirapescados, S.L.ren aurkakoa. Hori dela eta, suntsitutzat deklaratzen dut ondoko pabiloiaren errentamendu-kontratua: Lezoko 110 Industrialdeko Ipintza kaleko 33an eta Herriko Etxea kaleko 4an kokaturikoa. Beraz, demandatua hura uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot kaleratua izango dela baldin eta legez jarritako epean pabiloia uzten ez badu.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Eirapescados, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2007ko ekainaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala