Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4335

EDIKTUA, 729/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Luisa Gabarri Amaya andreak eskaturik, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian Mohamed Tayane Cherif jaunaren aurka burututako L2 729/05 seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko prozeduran –L09 TIT. IV-VII L1 CC-ri buruzkoa— epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Arzua Azurmendi prokuradoreak Luisa Gabarri Amaya andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Mohamed Tayane Cherifen kontrakoa. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:

1.– Djamila eta Maryam Tayane adingabeko alaben zaintza eta babespea amari ematen zaizkio.

2.– Tayane Cherif jaunaren eta bere alaben artean komunikazio- eta bisita-eskubide ahalik eta zabalena ezartzea, gurasoek adostutako egun eta orduetan; desadostasunik egonez gero, ebazpen honen zuzenbidezko bigarren oinarrian jasotako erabakiari guztiz jarraituko zaio.

3.– Alaba bakoitzaren aldeko mantenu-pentsioa ezartzea, Tayane Cherif aitaren kontura; hilero bere diru-sarreren % 30eko zenbatekoa ordaindu beharko du, eta gutxienekoa alaba bakoitzeko 120 euro izango da.

Diru-zenbateko horiek hilaren lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko dira, Gabarri Amaya andreak izendatuko duen kontu-korrontean, eta urtero, ebazpen honen dataren hurrengo urteko urtarrilaren 1ean gaurkotuko dira, Estatistikako Institutu Nazionalaren edo horren ordezko erakundeak ezarritako KPIren arabera.

Ez dut kosturik ezartzen.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mohamed Tayane Cherif demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala