Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
4334

EDIKTUA, 944/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 944/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Opercofi, SL.

Abokatua: Marigomez Gonzalez, Olga.

Prokuradorea: German Ors Simon.

Demandatua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA eta Herlica, SA.

Gaia: N01 judizio arrunta.

2007ko ekainaren 4an, aipatutako judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ors Simon prokuradoreak Opercofi, SLren izenean aurkeztu duen demanda, BBVAren aurkakoa. Apalategui prokuradoreak eta Herlica, SAk —auzi-iheslaria— ordezkatu dute demandatua.

Bilboko lursail bati dagokion ondasun-erkidegoa bertan behera uztea onartzen da. Lursail hori Uribarri auzoko Mastigorrin dago eta 523 metro eta 35 dezimetro ditu. Funtsaren erregistro-zenbakia: 1.217 (Begoña).

1) Ondasuna zatiezina dela deklaratzen da.

2) Eta esleitzerakoan akordiorik lortzen ez bada, enkante publikoaren bidez salduko da, lortzen den prezioak jabetzan duen portzentajearen arabera.

3.– Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dira.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Herlica, SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko ekainaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala