146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4333
EDIKTUA, 966/05 hipoteka-betearazpenaren ondoriozkoa.
Nik, Esther Viloria Zudairek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan 966/05 betearazpen-prozesua bideratu da, hipoteka-betearazpen bati buruz, Bilbao Bizkaia Kutxa-Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea-BBK entitateak eskatuta, Juan Maria Gelices eta Ana Isabel Gomez Gonzalezen aurka. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio prezioa ere jarrita dago—:
ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA EUREN BALORAZIOA:
Portugaleten dagoen etxebizitza (Alfonso del Pozo kalea, 4, 3. ezk.). Honela dago inskribatuta: 1035. liburukia, 318. liburua,, 12. orria, 4.367. funtsa, 12. inskripzioa. Hipoteka ere inskribatuta dago Portugaleteko Jabetza Erregistroan: 1229. liburukia, 405. liburua, 22. orria, 4.367. funtsa, 13. inskripzioa. Enkante-mota: 138.241,17 euro.
Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da (Bide Onera z.g., 3. solairua 48901), urriaren hiruan, 10:30ean.
Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.
Epaitegi honen egoitzan —lehen zehaztutako lekuan— dagoen iragarki-oholean daude jasota enkantea egiteko baldintzak, eta bertan kontsulta daitezke.
Barakaldo (Bizkaia), 2007ko ekainaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.