Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4327

529/2007 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez maiatzaren 24ko 480/2007 Ebazpena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatzen zuena, aldatu da. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako infekziozko gaixotasunen saila izango da.

Indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenen arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Maiatzaren 24ko 480/2007 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horrek Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probetarako Kalifikazio Epaimahaia izendatu zuen eta aipatutako kategoriak destinoa zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako pediatriako infekziozko gaixotasunen saila izango du. Ondorengoak dira aldaketak:

Ondorengoa jartzen duen tokian:

"Bosgarren epaimahaikidea

– Titularra:

– Ordezkoa: Echeverria Lecuona, María Juncal".

Ondorengoa jarri beharko luke:

"Bosgarren epaimahaikidea

– Titularra: Aristegui Fernández, Javier.

– Ordezkoa: Echeverria Lecuona, María Juncal".

Era berean, ondorengoa jartzen duen tokian:

"Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz

– Titularra: Garate Aranzadi, Joseba.

– Ordezkoa: Aristegui Fernández, Javier".

Ondorengoa jarri beharko luke:

"Zortzigarren epaimahaikidea, pertsonala ordezkatuz

– Titularra: Garate Aranzadi, Joseba.

– Ordezkoa:"

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiko oinarri orokorretako 14. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Gasteiz, 2007ko ekainaren 5a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala