Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4326

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, behin betikotzat ematen da postu hauek betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartuko dutenen onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda: lan-kontratuko zazpi langile finko, Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak 2007ko apirilaren 20an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen, postu hauek betetzeko: lan-kontratuko zazpi langile finko, Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikiak. Agindu hori 2007ko maiatzaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Aipatutako deialdiko oinarri orokorrek, 6. atalean, ezarri zuten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartu behar zuela hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori iragarki-tauletan argitaratu behar zen ondoren, oinarrien 4.3 atalean adierazitako lekuetan eta helbideetan eta 4.1.b) atalean adierazitako helbide elektronikoetan.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuta, eta 2007ko uztailaren 9an adierazitako egoitzetan eta helbide elektronikoetan zerrenda hori argitaratuta, erreklamazioak aurkezteko epea eman zen.

Oinarriei jarraituz, epe hori igarota, eta jasotako erreklamazioak aztertuta, hautaketa-prozesuan onarturiko eta bazterturikoen behin betiko zerrenda onartu behar da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, eta, hor, probak zein tokitan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren adierazi behar da.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Behin betikotzat joko da postu hauek betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartuko dutenen onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda (orain arte, behin-behinekoa): lan-kontratuko zazpi langile finko, Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikiak, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan eranskinean dago jasota.

Bigarren artikulua.– Oposizio-aldiko azterketa 2007ko urriaren 23an izango da, Eibarko Hezkuntza Esparruaren egoitzan (Otaola hiribidea 29, Eibar), ordutegi honekin:

Jantoki-sukaldeko arduraduna 15:30

Jantoki-sukaldeko langilea 17:00

Ikuztegiko laguntzailea 15:30

Peoia 17:00

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikulua eta hurrengo artikuluak oinarri hartuta. Berariaz erantzunik jaso ezean, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

ERANSKINA/ANEXO
ONARTUTAKOEN ZERRENDA / RELACIÓN DE ADMITIDOS

Kidegoa edo Plaza: JANTOKI-SUKALDEKO ARDURADUNA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: ENCARGADO COMEDOR-COCINA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: JANTOKI-SUKALDEKO LANGILEA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: EMPLEADO COMEDOR-COCINA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: IKUZTEGIKO LAGUNTZAILEA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: AYUDANTE DE LAVANDERÍA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: PEOIA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: PEÓN. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE EXCLUIDOS

Kidegoa edo Plaza: JANTOKI-SUKALDEKO ARDURADUNA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: ENCARGADO COMEDOR-COCINA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: JANTOKI-SUKALDEKO LANGILEA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: EMPLEADO COMEDOR-COCINA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: IKUZTEGIKO LAGUNTZAILEA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: AYUDANTE DE LAVANDERÍA. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Kidegoa edo Plaza: PEOIA. Txanda: IREKIA

Cuerpo/Plaza: PEÓN. Turno: LIBRE

(Ikus .PDF)

Baztertuta uzteko arrazoiak

Motivos de exclusión

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala