134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3925
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki da espediente hori.
Ebazpen-proposamen horren jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edota espedienteko agirien kopiak lortzeko.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 30a.
Instrukzio-egilea,
JAVIER BERROJALBIZ GARATE.