Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3923

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 75/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 06.0322.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vicente Lázaro Escobar jauna ezin izan denez aurkitu administrazio-espedientean ageri den helbidean (Fundación Hogar kalea 15-1 C, 48082 Portugalete), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea igortzeko eskatu duela; espediente hori Trabesnor SLek eskatuta bideratu zen, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2006ko abenduaren 13ko Ebazpenaren aurka SH-143/06 espedientean (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariaren 2006ko abuztuaren 21eko Ebazpenarena urka aurkeztutako gora jotzeko administrazio-errekurtsoaren zenbakia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Vicente Lázaro Escobar jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 19a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala