Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3918

LEHIAKETA. Iragarkia, "Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Amara Berri LHI Lehen Hezkuntzako 18 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzea" xede duen obren administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/007/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/007/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Amara Berri LHI Lehen Hezkuntzako 18 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-egiaztapenaren akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 22 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: sei milioi berrehun eta hogeita hamahiru mila bostehun eta hirurogeita hiru euro eta hogeita sei zentimo (6.233.563,26).

5.– Behin-behineko fidantza: ehun eta hogeita lau mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita zazpi zentimo (124.671,27).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Andia kalea 13.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko abuztuaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Taldea: C) Azpitaldea: 2) Kategoria: f)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko estatu kideetako enpresaburuek ekonomia- eta finantza-kaudimena badutela egiaztatu beharko dute, azken hiru ekitaldietan enpresak egindako negozio guztien eta obren zenbatekoen gaineko aitorpenaren bidez: urtean 3.000.000,00 euro gutxienez. Gainera, gaitasun teknikoa egiaztatzeko ezaugarriei zein aurrekontuari dagokienez kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu beharko dute.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abuztuaren 8a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2007ko irailaren 3a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko ekainaren 20a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 21a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala