Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3916

EDIKTUA, 1064/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1064/06 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Iciar Quintana San Vicente.

Alderdi demandatua: Isidro Orrasco Crespo.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

25/07 EPAIA

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta zazpiko otsailaren zazpian.

Nik, María José Cía Benítezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak, ikusi ditut Iciar Quintana San Vicenteren eskariz, auzi-ihesean den Isidro Orrascoren aurka, epaitegi honetan bideratutako diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1064/06 hitzezko judizioaren autoak, eta kontuan izan dira ondoko

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Iciar Quintana San Vicentek aurkeztu zuen idazkiaren bidez hitzezko judiziorako demanda egin zuen demandatuaren aurka, legezko preskripzioekin bat, banaketa-txandaren bidez epaitegi honi egokitu zaiona, eta bertan demandatua auzi-jartzaileari 100 euro ordaintzera kondenatzeko eskatzen zen.

Bigarrena.– Demanda izapideak egiteko onartu zen, eta ikustaldian azal zitezen dei egin zitzaien alderdiei; izendatutako egun eta orduan burutu zen ikustaldia, eta alderdi demandatua ez zen azaldu.

Hirugarrena.– Ikustaldian, alderdi demandatzaileak bere eskabidearen oinarriak adierazi zituen. Auzian froga burutzeko eskabidea egin zen.

Laugarrena.– Auzian onartu egin froga burutzea, onartutako froga guztiak gauzatu ziren eta emaitza autoetan jasotakoa da.

Bosgarrena.– Judizioa bukaturik, epai emateko prest dela erabaki da, eta hartarako, izapidetzean legezko agindu guztiak errespetatu dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan, Iciar Quintanak kontratu-erantzukizuneko egintza burutu du Isidro Orrascoren aurka, eman dituela dioen taxi-zerbitzuen zenbatekoa eskatzeko; zorra 100 eurokoa da.

Demandatua ez zen judiziora bertaratu.

Eztabaida bideratuta, judizioan deklaratu zuen lekukoaren deklarazioa ikusirik (demandatua auzi-jartzailearen taxian ikusi zuela zioen), demandatuak demandatzailearen zerbitzu profesionalak, taxi-gidari gisa, kontratatu zituela egiaztatuta geratu da, eta aldiz, zerbitzu horiek ordaindu izana ez da alegatu eta frogatu, ez eta biek onartutako ordaintzeko betebeharra eragotz zezakeen bestelako edozein egintza ere. Ondorioz, demanda baietsi egiten da eta demandatua auzi-jartzaileari eskatutako zenbatekoa ordaintzera kondenatzen.

Alderdi auzi-jartzaileak zerbitzua benetan eman zuela frogatu duela iritzi da, eta demandatuari dagokio erreklamatutako betebeharra betetzea eragotzi zioten egitateak frogatzea, ez baitu inondik frogatu; izan ere, autoetan ez da pertsonatu ere egin, eta auzi-ihesean dela deklaratu da.

Horiek horrela, eta auzi-ihesean den demandatuak epatze judizialari erantzun ez dionez, gauza jakina da egoera horrek ez dakarrela amore ematerik eta demandatzailea ez duela bere uziko egitateak frogatzetik libratzen, izan ere, demandatuaren uziei aurre egitea, tazitua bada ere, beste zentzurik ez baitu; eta suposamendu horietan, autoetako emaitzen arabera, bidezkoa erabakitzea da epaitegien zeregina (AGren 1987ko apirilaren 3ko eta 1989ko martxoaren 4ko Epaiak). Premisa juridiko horiek finkatuta eta jakinik auzi-ihesean direnak justifikaziorik gabe direla prozesutik kanpo, balorazioetan zuhur eta malgu jokatu behar da, demandatzaileak aurkeztutako frogen gaineko balorazio zurrunegiak gaitzetsiz eta PZLko 217. artikuluan jasotako "onus probandi" izenekoren arauen aplikazio zurruna ere zehaztuz.

Demandatuak auzi-ihesean badira, ez da bidezkoa PZLko 217. artikuluaren interpretazio eta aplikazio zurruna egitea, izan ere, horrek auzi-ihesean direnak ez direnak baino leku hobean jartzen baititu, edo auzi-jartzaileak defentsarik gabeko egoeran jar ditzake. PZLko 304. artikuluan zehazten denez, isiltasuna eta ihes- erantzunak egitateen aitorpen gisa iritzi ahal izango dira, eta are gehiago, demandatua prozesutik borondatez aldentzea kontuan izan beharko da, jarrera pasiboa hartuz, nahiz eta guztiz bestelako jarrera izan beharko lukeen.

Bigarrena.– PZLko 394. artikuluan xedatutakoaren ondorioz eta demanda baietsi denez, kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Aipatu aginduak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa da

EPAITZA

Iciar Quintana San Vicentek Isidro Orrascoren aurka aurkeztutako demanda baietsi egiten da eta demandatua auzi-jartzaileari 100 euro ordaintzera kondenatzen.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Epai honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke Arabako Probintzia Auzitegian, hain justu ere, epaitegi honetan, jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epean.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, epailearen probidentziaren bidez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi da, Isidro Orrasco Crespori jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala