Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3914

EDIKTUA, 419/06 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da; hauek dira idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

432 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko maiatzaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Filomena Rodrigues Augusto.

Abokatua: Itziar López Soto.

Prokuradorea: Maria Elida Cerdeira Ricoy.

Alderdi demandatua: Rugo Abel Alterach Toussaint.

Auzi-iheslaria:

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Lehenengoa.– Filomena Rodrigues Augusto andrearen eta Hugo Abel Alterach Toussaint jaunaren arteko ezkontzaren desegitea dekretatzen da, dibortzioa dela medio, legezko ondorio guztietarako.

Bigarrena.– Eten egiten da epaitegi honek 2001-09-07an emandako epaiaren bidez homologatutako 2001-05-22ko hitzarmenaren lehenengo klausulan ezarrita dagoen bisita-erregimena. Ondorioz, amak bakarrik izango du Marlene-ren guraso-ahala.

Hirugarrena.– Ez dira aldatzen aipatutako hitzarmen erregulatzaileko hirugarren klausulako hizpaketa berezien arabera Alterach jaunari dagozkion elikadurazko betebeharrak.

Laugarrena.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Bosgarrena.– Epaiaren lehenengo paragrafoa irmoa egin ostean, ofizioz jakinaraz bekie dagokien erregistro zibilei, egin beharreko idazpenak egiteko.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Hugo Abel Alterach Toussaint jaunaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut idazki hau.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko maiatzaren 17a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala